236 Zenbakia 2003-12-29 / 2004-01-09

Herriak

Astelehenero Goienkariaren harpidetza kanpaina abian

VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe

Menu HERRIAK Arrasate Inicio > EM 236 > Herriak -->

2003/12/29

2004/01/09

Astelehenero Goienkariaren harpidetza kanpaina abian Zuriñe Velez de Mendizabal

Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Abenduaren 22an argitaratu zen Asteleheneko Goienkariaren zero alea. Arrasateko Santamas jaiez baliatu ziren jendeari proiektu berria ezagutarazteko. Hala ere, 2004ko otsailera arte ez da beste alerik kaleratuko.

Bailarako euskara elkarteek eta Goiena Komunikazio Zerbitzuak, ostiralero doan banatu ditu Goienkariak etxeetara. Oraingo asmoa aurrera eramateko, harpidetza ezinbestekoa dela aipatu dute. Hori dela eta, urtean 25 euro ordaindu beharko da, eta guztira 40 ale eskuratuko ditu harpidedunak. Harpidetzak abantailak ekarriko ditu: etxean jasoko litzateke astekaria, eskualdeko lau ipuinekin osatutako liburu bat jasoko lukete harpidedunek, beraien herriko euskaran idatzia... Gainera, AED (Arrasate Euskaldun Dezagun) elkarteko kide direnek, 10 euroko beherapena izango dutela adostu dute Goienak eta euskara elkarteak. Beraz, aukera paregabea herriko euskara elkartekide egiteko.