237 Zenbakia 2004-01-09 / 2004-01-16

Herriak

Gabonak amaituta, berriro lanera

VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe

Menu HERRIAK Arrasate Inicio > EM 237 > Herriak -->

2004/01/09-16 Gabonak amaituta, berriro lanera Zuriñe Velez de Mendizabal

Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

G Arg. Zuriñe Velez de Mendizabal

abonak amaitu dira eta lanera itzultzeko ordua iritsi da. Pasatako opor garai horretan ekintza ugari izan dira herrian. Esaterako, Laubideko Egoitzaren aurrean jaiotza jarri zen. Aipatzekoa da aurtengo jaiotzak ez duela ia kalterik pairatu, ezezagun batzuek jaiotza erretzeraino iritsi baizen iaz. Olentzero herrira etorri zen abenduaren 24an, eta gazteek harrera ona egin zioten. Goxokiak banatu zituen, txikienekin egon zen... Baina ikazkina ez da opariak ekarri dituen bakarra. Urte berriko bosgarren egunean Erregeak ibili ziren Arrasateko kaleetan beraien zaldi gainean, gerturatutakoen artetik onak zeintzuk izan ziren jakiteko asmoz, horiei opariak banatzeko. Baina amaitu dira festak, eta datorren urtera arte onak izaten jarraitu beharko dute herritarrek, hurrengoan ikatzik jaso nahi ez badute behintzat.