238 Zenbakia 2004-01-16 / 2004-01-23

Herriak

Ortu biologikoak jubilatuentzat abendurako Garagartzan

VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe

Menu HERRIAK Arrasate Inicio > EM 238 > Herriak -->

2004/01/16-23 Ortu biologikoak jubilatuentzat

abendurako Garagartzan Zuriñe Velez de Mendizabal

Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Garagartza auzorako proiektu berri bat jarri du abian Udalak: jubilatuei errentan emateko ortu ekologikoak sortzea. Eraikitzeko tokia ere adostuta dago, oraindik Fagor Elektrotresna lantegiaren eskuetan dagoen lursail batean hain zuzen. Hala ere, lurrak epe laburrean Udalaren eskuetara pasatuko dira, eta lantegiaren ondoan egokituko dituzte ortuak. Ortuetan ezingo dira produktu kimikoak erabili.

(Arg. feliceslosninos.com) Oraindik proiektua bakarrik egin du Udalak, eta ez dago ezer zehaztuta. Hala ere, Udalaren ustetan abendu inguruan emango zaizkie errenta sinbolikoan ortuak jubilatuei. Hauek ezingo dituzte produktu kimikoak erabili beraien lurretan. Hori horrela izan dadin, Joseba Ugalde zinegotziak jarraipen zorrotza egingo dietela azaldu du, baina ez horretarako bakarrik, baita salerosketarik egiten ez dutela ziurtatzeko ere.