238 Zenbakia 2004-01-16 / 2004-01-23

Herriak

Interruptus taldearen antzezlanak Gaztetxea bete zuen

VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe

Menu HERRIAK Arrasate Inicio > EM 238 > Herriak -->

2004/01/16-23 Interruptus taldearen antzezlanak

Gaztetxea bete zuen Zuriñe Velez de Mendizabal

Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

I Barre ugari eragin zituzten Interruptus taldekoek.

(Arg. Zuriñe Velez de Mendizabal)

ragan igandean, urtarrilak 11, Arrasateko Gaztetxean Dia de luna llena antzezlana taularatu zuen Interruptus taldeak. Gaur egungo gizartearen islada txikia lau pertsonaien eskutik; kale-garbitzaile, sexu langile, psikiatra eta alkoholiko baten nondik norakoak azaltzen dira. Bizitza desberdina eraman arren, komunean zerbait duten pertsonak: bakardadea. Ordu erdiko atzerapenarekin hasi zen ikuskizuna; hala ere, berehala entzun ziren jendearen barre algarak lau hormen artean. Hasieran, ikusle bat baino gehiago lotsatu zen lau pertsonai nagusiak taulatik jaitsi eta beraien rolean sartuta, jendeari garrasi egiten hasi zirenean. Hala ere, momentu dibertigarria igarotzeko parada izan zuten Arrasateko Gaztetxeak antolatutako ikuskizunera gerturatu zirenek. Dibertigarria izan arren, horren barregarriak ez diren uneak ere baditu antzezlanak.