239 Zenbakia 2004-01-23 / 2004-01-30

Herriak

Emakumea gai nagusi Amnistia Internacional-en erakusketan

VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe

Menu HERRIAK Arrasate Inicio > EM 239 > Herriak -->

2004/01/23-30 Emakumea gai nagusi Amnistia

Internacional-en erakusketan Zuriñe Velez de Mendizabal

Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Amnistia Internacional-ek antolatuta, erakusketa ireki zuten hilaren 19an Arrasateko Monterron Kultura Etxean, eta hilaren 30era arte egongo da ikusgai. Hainbat argazki jarri dituzte, eta bertan elkarteko Emakumeen Sare Ekintzaileko kideak agertzen dira; mehatxatutako edo giza eskubideak urratu zaizkien emakumeen alde, presio mezuak bidaltzeko prest dauden pertsonen taldeak. Arg: Zuriñe Velez de Mendizabal.

Argazki desberdinak zintzilikatu dituzte lau hormetan, eta hauekin batera hainbat mezu idatzi. Esaterako, munduko emakume asko beraien herrietan demokrazia gehiago eskatzeagatik kartzelan daudela gogorarazi nahi izan dute. Sarritan beraien burua eta familia arriskuan jartzen dute gainera. Emakumeak eta haurrak izaten dira errepresioa gehien pairatzen dutenak. (Arg. Z.V.M.) Salatzen duten beste gai bat, adibidez, soldata txarra eduki eta emakumeak antolatu eta borrokara irtetzean lanpostua edo kasu askotan, bizia gal dezaketela da. Mota honetako salaketa-mezuak daude irakurgai arratsaldero Monterronen.