239 Zenbakia 2004-01-23 / 2004-01-30
2004/01/23-30 Bi kartel lehiaketa abian Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net
Haratuzteak gainean direla eta, jai horretan kaleak beteko dituen kartela egiteko lehiaketa antolatu du Udalak. Arautegi bat dago bertan parte hartu nahi dutenentzat: lana otsailaren 4rako Udaleko Kultura Departamentura eramatea; egilea herrian bizi edo erroldatuta egotea eta "2004 Haratuzteak Arrasate" lema idaztea. Tamainari dagokionez, 50 x 70 zentimetrokoak izan behar direla azaldu dute antolatzaileek. 360 euro jasoko ditu irabazleak. Ezkerrean, iazko kartel irabazlea. (Arg. arrasate-mondragon.org)
Baina ez da lehiaketa bakarra izango. Martxoaren 8a egun berezia izaten da emakumeentzat, beraien eguna baita. Egun horretarako kartelak egiten dira, eta hauek lehiaketaren bidez aukeratu. Aurtengoan ere hormirudia egiteko deialdia ireki dute. Lanak aurkezteko epea otsailaren 16an amaituko da, eta Arrasateko Udal Emakume Sailera eraman. Teknika librea erabiltzeko aukera egongo da, baina bi baldintza bete behako dute parte hartzaileek: kartelak gehienez 50 x 70 zentimetro izatea, eta ondorengo testua azaltzea, "Martxoak 8 gure eskubidea delako". Irabazleak 800 euro sakelaratuko ditu.