Kultur Iritzia Patri Urkizu: "Lauaxetaren Bide Barriyak liburuak, izugarrizko polemika sortarazi zuen gizartean" * María Agirre Patri Urkizu idazle eta UNEDeko irakaslearen bisita jaso zuten Jakitezeko ikasleek joan den astean, eta Urkizuk, XX. mendeko abangoardiarekin lotuta dauden euskal idazleen gainean hitz egin zuen. Serafin Baroja, Pio Barojaren aita, litzateke Urkizuren ustez, euskal abangoardiari hasiera eman ziona. Irakasleak gogoratu zuenez, umore fineko gizona zen Serafin, nork "Prudente" izeneko opera idatzi eta "El Urumea" egunkarian parte hartzen zuen. Baina abangoardiaren barruan izenen bat aipatzekotan, duda barik Esteban Urkiaga "Lauaxeta"rena aipatu behar da. Urkizuk azaldu bezala, 1931n Bide Barriyak izeneko poema liburua kaleratu zuen Lauxetak, eta liburu honek izugarrizko polemika sortarazi zuen gizartean. Izan ere, Lauaxetak egiten zuen poesia ez zen ulerterreza, eta euskal gizartea ez zegoen poesia horretara ohituta. Bide Barriyak en agerpenak bi talde sortarazi zituen gizartean: poesia klasikoa defendatzen zutenena, hau da, bertsolaritzarekin lotuta zegoena, horien artean legoke Orixe; eta poesia zaila defendatzen zutenena, elitezkoa, eta talde honetan Lauaxeta eta Aitzol legozke. Gerra Zibilaren ostean, berriz, euskal idazleek atzerrira alde egin behar izan zuten, eta egoera horretan izan zen Jokin Zaitegi besteak beste. Urkizuren esanetan, Guatemalatik zuzendu zuen Euzko Gogoa aldizkarian gerra osteko literatur abangoardiari lotutako artikuluak jasotzen zituen Zaitegik. Ez da ahaztu behar, gainera, aldizkari horretan argitaratu zirela Jon Miranderen lehen poemak. Jon Mirande, zein egiten zuen poesia erradikalagatik, abangoardian sar genezakeen beste idazleetariko bat den. Miranderen ostean etorriko lirateke Federico Krutwing, Dominique Peillen edo Gabriel Aresti, eta beranduago, Joseba Sarrionaindia eta Bernardo Atxaga, besteak beste. Laburra baina emankorra izan zen Patri Urkizuren solasaldia, zeinek azkenaldian aurrera eraman duen ikerketarenberri ere eman zuen. Zehazki, Koldo Mitxelenak bere adiskideei idatzitako eskutitzak aztertu ditu Urkizuk, eta bere iritziz, gutun horiek garrantzitsuak dira 1954 84 epealdia ezagutzeko. Guztira 200 izan dira aztertutako eskutitzak, besteak beste, Orixe, Txillardegi, Joxe Azurmendi, Aresti, Jokin Zaitegi, Juan San Martin eta Jean Haritchelhar i idatzitakoak. "Mitxelenaren gutunak 1954 84" liburuak laster argia ikusiko du Susa argitaletxearen eskutik. Patri Urkizu: "El libro Bide Barriyak, de Lauaxeta, suscitó una tremenda polémica en la sociedad" *Traducción al español del original en euskera María Agirre Los alumnos del curso Jakitez recibieron la semana pasada la visita del escritor y profesor de la UNED Patri Urkizu, cuya clase versó sobre las vanguardias vascas del siglo XX. En opinión de Urkizu, uno de los iniciadores de la vanguardia vasca fue Serafín Baroja, padre de Pío, el cual poseía un gran sentido del humor y fue asimismo, autor de la opera "Prudente" y colaborador en el periódico "El Urumea". No obstante, el vanguardista por excelencia es sin lugar a dudas Esteban Urkiaga "Lauaxeta", quien en 1931 publicó un libro de poemas titulado Bide Barriyak (Nuevos Rumbos), libro que suscitó una tremenda polémica en la sociedad por el hecho de que su poesía no resultaba fácil de entender. Y es que, la sociedad vasca no estaba acostumbrada a ese tipo de lírica, y la aparición de Bide Barriyak produjo una división de opinión en la misma: por un lado se encontraban los defensores de la poesía clásica, ligada al bertsolarismo, grupo al que pertenecía Orixe; por otro lado, los partidarios de la poesía difícil, de élite, entre los cuales cabe citar a Lauaxeta y a Aitzol. Con la llegada de la Guerra Civil, los escritores vascos tuvieron que exiliarse en el extranjero, como fue el caso de Jokin Zaitegi. Urkizu sostiene que en la revista Euzko Gogoa que Zaitegi dirigió desde Guatemala, se recogieron las expresiones de la vanguardia literaria de la postguerra, así como losprimeros poemas de Jon Mirande. Precisamente este último es otro de los escritores que podemos integrar dentro de la vanguardia, dada la radicalidad de su poesía. Más tarde vendrían Federico Krutwig, Dominique Peillen o Gabriel Aresti, y a continuación Joseba Sarrionandia y Bernardo Atxaga, entre otros. La intervención de Patri Urkizu fue breve, aunque fructífera. Mencionó asimismo la investigación que últimamente ha desarrollado; concretamente, Urkizu ha examinado las cartas que Koldo Mitxelena escribió a sus amistades, cartas que considera importantes para poder conocer el periodo que transcurre entre 1954 84. Las cartas analizadas son 200 en total, entre las que se encuentran las dirigidas, entre otros, a Orixe, Txillardegi, Joxe Azurmendi, Gabriel Aresti, Jokin Zaitegi, Juan San Martin y Jean Haritchelhar. El libro "Mitxelenaren gutunak 1954 84" se publicará en breve, de la mano de la editorial Susa.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.