16 Zenbakia 1999-01-08 / 1999-01-15

Kultur Iritziak

Carmen Gomez: "Inork ez du beregain hartu Interneten argitaratzen dena gordetzeko ardura"

AGIRRE, María

Kultur Iritzia Carmen Gomez: " Inork ez du beregain hartu Interneten argitaratzen dena gordetzeko ardura" * María Agirre Ugariak dira teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak, eta Carmen Gomez teknologia hauek liburutegiei zein abantail ekartzen dien azaltzeaz arduratu zen Jakitez ikastaroan. Sancho el Sabio Fundazioko zuzendari teknikoa, informatizazioak, digitalizazioak eta Internetek ekarri dituzten abantailez mintzatu zen bereziki. Carmen Gomezek esan zuenez, zaila da Euskal Autonomi Erkidegoan informatizazioari ekin ez dion zentrorik aurkitzea baina lan hori 80. hamarkadaren bukaeran hasi zutenez, orain arte informatizatutako datu kopurua txikia dela gaineratu zuen. Bestalde, informatizazioa nola egin finkatu beharko zukeen erakunde bat ez egoteak eta Euskadiko egitura bibliotekarioak berak, EAEko informatizazioa oztopatu dutela iritzi zion. Bere hitzetan, liburutegietan dagoen materialea gizartearen esku modu errezean jartzeko balio behar du informatizazioak. Liburutegietan informatizatuta aurki daitekeen materialaren artean liburuak, egunkariak eta aldizkariak aipatu zituen. Horrez gain, liburutegien elkarlanaz, adibidez Koldo Mitxelena eta Sancho el Sabiori esker, Euskal Herriko aldizkari historiko garrantzitsuenak informatizatu direla gogoratu zuen. Informatizazioa azaldu ostean Interneti heldu zion Sancho el Sabio Fundazioko zuzendari teknikoak, eta komunikazio era honek ekarri duen iraultzaz ohartarazi zuen. Izan ere, gaur egun etxetik mugitu gabe kontsulta daiteke liburutegi batean zer dagoen, eta liburutegiek ere Interneten bidez erosten dituzte liburu berriak. Hala ere, honek ez du esan nahi liburutegiak desagertuko direnik, bere iritziz, inoiz baino gehiago telekomunikazioetan adituak diren profesionalak behar dira liburutegietan eta baita erabiltzaileak birziklatzea. Bukatzeko digitalizazioaz mintzatu zen Carmen Gomez, eta honek ere onura ugari ekarri dituela aipatu zuen. Irudiak digitalizatzea oso prozesu azkarra izateaz gain, kalitate handikoaere bada eta toki gutxi okupatzen du. Baina digitalizazioak batez ere dokumentu zaharren kontserbazioan laguntzen du, zeren behin digitalizatuta dokumentua gordeta geratzen da eta erabili arren ez da kaltetzen. Hala ere, informazio digitala dela eta Carmen Gomezek ohartarazi zuen informazio digitala gordetzeko dauden euskarrien irunkortasuna arazo izan daitekeela aurrera begira. Izan ere, urtetik urtera euskarriak aldatu egiten dira, adibidez, hasiera batean berak lan egiten duen fundazioan WORM 5.25 diskotan gordetzen zuten digitalizatutako informazioa, gero CD ROMetan eta gaur egun DVDak azaldu dira, dentsitate handiko CDak. Hitzaldiaren bukaeran beste arazo bat jarri zuen mahaingainean Carmen Gomezek: ea nork hartuko duen beregain Interneten argitaratzen ari dena gordetzeko ardura. Bere esanetan, hainbat dira sarean argitaratzen diren aldizkariak eta askok Euskal Herriarekin lotutako gaiak jorratzen dituzte, baina oraingoz inork ez du hor agertzen dena gordetzeko ardurarik beregain hartu. Carmen Gómez: "Nadie se ha hecho cargo de guardar todo lo publicado en Internet" *Traducción al español del original en euskera María Agirre Las nuevas tecnologías presentan una diversidad de oportunidades, y Carmen Gómez se encargó en el curso Jakitez de exponer el beneficio que aportan a las bibliotecas. La directora técnica de la Fundación Sancho el Sabio se refirió especialmente a las ventajas que han supuesto la informatización, la digitalización e Internet. Carmen Gómez afirmó que en la Comunidad Autónoma Vasca es difícil dar con centros en los que no se haya iniciado la informatización, pero, al haber empezado este proceso a finales de los 80, el número de datos informatizados hasta el presente es pequeño. Además comentaba que en la Comunidad Autónoma del País Vasco hemos tenido un problema añadido a la hora de planificar la informatización: la ausencia de una institución que fije el modo en que se debería informatizar. Asimismo afirmaba que la estructura bibliotecaria deEuskadi también ha obstaculizado la informatización de la CAV, informatización que, en palabras de Gómez, ha de servir para poner a disposición de la sociedad el material de las bibliotecas, entre los cuales se encuentran libros, diarios y revistas. Recordó, además, que gracias a la colaboraciónn de las bibliotecas, como es el caso del Koldo Mitxelena y Sancho el Sabio, se han informatizado las revistas históricas más importantes del País Vasco. Una vez habiendo disertado sobre la informatización, la directora técnica de la Fundación Sancho el Sabio dio paso a Internet y a la revolución que este tipo de comunicación ha traído consigo. Y es que hoy en día el contenido de una biblioteca puede consultarse sin tener que salir de casa, y aquéllas adquieren sus nuevos libros a través de Internet. De todos modos, esto no significa que las bibliotecas vayan a desaparecer; Gómez sostuvo que los profesionales especializados en telecomunicaciones son hoy más necesarios que nunca, así como el reciclaje de los usuarios. Para finalizar, Carmen Gómez se refirió a la digitalización, la cual también ha supuesto ventajas. La digitalización de las imágenes es un proceso rápido y de gran calidad que además ocupa poco espacio y permite, sobre todo, conservar los documentos antiguos, puesto que una vez digitalizados éstos permanecen guardados y su uso no los deteriora. No obstante, Carmen Gómez advirtió que el problema puede devenir de la permanencia de los soportes para guardar dicha información digital, ya que varían de año en año. En la fundación en que presta sus servicios, por ejemplo, guardaban la información digitalizada en discos WORM 5.25, luego en CD ROM y hoy día han aparecido los DVD, CDs de alta densidad. Carmen Gómez planteó al término de su intervención una cuestión más: quién se hará cargo de guardar todo lo que se viene publicando en Internet. Comentaba que son varias las revistas vascas que se publican en la red, pero que hasta el momento nadie ha asumido la responsabilidadde guardar lo que se publica en ellas.