18 Zenbakia 1999-01-23 / 1999-01-30

Kultur Iritziak

Pedro Etxeberria: "Gasteizko jauregien kasuan, oraindik ez dira ezagutzen horietako batzuk eraiki zituzten arkitektuen izenak"

AGIRRE, María

Kultur Iritzia Pedro Etxeberria: "Gasteizko jauregien kasuan, oraindik ez dira ezagutzen horietako batzuk eraiki zituzten arkitektuen izenak" * María Agirre Artearen atalari hasiera emanez, Pedro Etxeberriak errenazimenduko arteari buruzko hitzaldia eskaini zuen Jakitezen. EHUko irakasleak errenazimenduari buruz esandakoak garbi erakusten du XVI. mendea esanguratsua izan zela Euskal Herrian. Etxeberriaren esanetan, Euskal Herrian dauden eliza asko eta asko osorik edo hein handi batean XVI. mendean eraiki zituzten. Errenazimenduko arteari buruz mintzatzerakoan Etxeberriak esan zuen Euskal Herrikoak badituela zeinu bereizgarri batzuk. Batetik, gure herrian hargintzak eta zurgintzak zuten garrantzia eta Gaztela osoan izugarrizko prestigioa zuten batez ere Euskal Herriko harginek baina baita zurginek ere. Adibidez, Asteatu, Errexil, Albistur edo Gernikako harginek ospe handia zuten. Bigarrenik, tradizioak pisu handia zuela eta, forma berriak onartzea kosta egiten zen nahiz eta behin sartuta luzaroan irauten zuten. Hirugarrenik, finantziazioa kanpokoa izaten zen, hau da, kanpoan bizi eta lan egiten zuten euskaldun ospetsuen ekimenez eta diruarekin jaso ziren XVI.eko eraikinak. Errenazimendu garaian eraiki ziren hainbat eliza eta jauregi aipatu zituen arren, Etxeberria irakasleak luzeago hitz egin zuen bere ustez XVI. mendeko bi eraikin esanguratsuenak direnei buruz: Oñatiko Unibertsitatea eta Escoriaza Esquivel jauregia, azken hori Gasteizen. Oñatiko Unibertsitatea Rodrigo Mercado de Zuazolaren ekimenez eraiki zen oso urte gutxiren buruan, 1540rako eraikita zegoen. Euskal Herrian horrelako eraikinik ez zegoela eta, kanpoko arkitekto batengana jo zuten unibertsitatea eraikitzeko: Rodrigo Gil de Ontañón. Nahiz eta arkitektoa kanpokoa izan, Etxeberriak esan zuen dorreek eta oin errektangularrak erakusten dutela Oñatiko Unibertsitatean ere pisu handia duela tradizioak. Nola ez aurrekaldea eta patioa ere aipatu zituen, azken hori Euskal Herriko patio errenazentista bakarrada eta. Escoriaza Esquivel jauregia, berriz, 1540an hasi ziren eraikitzen eta 1550rako bukatuta zegoen. Jauregia Fernan Lopez de Escoriazaren eta honen emaztearen, Victoria de Aranda y Esquivelen, nahiari jarraituz eraiki zen eta Etxeberriaren ustez, eraikina oso garrantzitsua da hispainiar arkitekturan. Baina orain dela gutxi jakin den daturik ere eskaini zuen irakasleak, izan ere, berriki jakin denez, Luis de Vega arkitektu famatuak trazatu zuen jauregia. Aurkikuntza hori, hala ere, Fernando Marías, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko katedradunari dagokio eta honek lehenengo aldiz, Eusko Ikaskuntzak joan den apirilean egin zituen arteari buruzko ihardunaldietan eman zuen ezagutzera arkitektuaren izena. Jauregi horri buruz ari garelarik esan, Luis de Vega arkitektuak jauregia trazatu bazuen ere, Claudio de Arziniega izan zela jauregiaren egile materiala. Gasteizko jauregien kasuan eta irakasleak esan zuenez, oraindik ez dira ezagutzen horietako batzuk eraiki zituzten arkitektuen izenak. Hitzaldiaren amaieran Pedro Etxeberriak pinturari eskaini zion tartea, bere iritziz, errenazimenduko pintura baztertuta egon da eta. Irakasleak Gasteizen zeuden pintura tailerrak azpimarratu zituen, eta bat aipatzekotan Oñatiarren tailerra aipatu behar. Argazkia: Arantza Cuesta Ezeiza Pedro Etxeberria: "Todavía no se conocen los nombres de los arquitectos que construyeron algunos palacios de Vitoria Gasteiz" *Traducción al español del original en euskera María Agirre El curso Jakitez dio inicio a la parte dedicada al Arte con la conferencia que Pedro Etxeberria ofreció en torno al arte del Renacimiento. Su exposición mostró que el siglo XVI fue muy significativo en el País Vasco, y que muchas de sus iglesias fueron construídas en su totalidad o en parte durante dicho siglo. Etxeberria explicó que el arte renacentista del País Vasco tiene unos rasgos propios. En primer lugar, la importancia que la cantería y la carpintería revestían en nuestro país, así como el enorme prestigo que loscanteros vascos tenían en toda Castilla, aunque también los carpinteros. Sirva de ejemplo la gran fama de los canteros de Asteasu, Régil, Albistur o Guernica. En segundo lugar, teniendo en cuenta el peso que tenía la tradición, no resultaba fácil aceptar las nuevas formas, aunque una vez introducidas permanecían mucho tiempo. Y, por último, la financiación solía ser externa, de modo que las construcciones del siglo XVI se erigían por iniciativa y financiación de los vascos destacados que residían y trabajaban en el extranjero. Etxeberria citó varias templos y palacios construídos durante el Renacimiento, pero se dedicó más tiempo a dos de las construcciones del siglo XVI que a su parecer son más significativas: la Universidad de Oñati y el palacio Escoriaza Esquivel de Vitoria Gasteiz. La Universidad de Oñati se edifició por iniciativa de Rodrigo Mercado de Zuazola y en poco tiempo, pues ya para 1540 estaba en pie. Dado que en el País Vasco no había ningún edificio de este tipo, al construir la universidad acudieron donde un arquitecto de fuera: Rodrigo Gil de Ontañón, aunque Etxeberria observó que las torres y el plano rectangular manifiestan que también en la Universidad de Oñati la tradición tuvo un gran peso. Se refirió igualmente a la fachada y al patio, ya que este último es el único patio renacentista del País Vasco. La construcción del palacio Escoriaza Esquivel, iniciada en 1540 y finalizada en 1550, se debe al deseo de Fernán López de Escoriaza y al de su mujer, Victoria de Aranda y Esquivel, y según Etxeberria el edificio es muy importante en la arquitectura hispana. El profesor ofreció asimismo datos recientes, puesto que recientemente se acaba de descubrir que el palacio fue trazado por el conocido arquitecto Luis de Vega. El hallazgo se le debe a Fernando Marías, catedrático de la Universidad Autónoma de Madrid, quien dio a conocer el nombre del arquitecto en las jornadas de arte que Eusko Ikaskuntza Sociedad de Estudios Vascos celebró el pasado abril.Sobre dicho palacio ha de decirse que, a pesar de haber sido trazado por el arquitecto Luis de Vega, la autoría material se debe a Claudio de Arziniega. En el caso de los palacios de Vitoria Gasteiz, hay todavía algunos casos en los que no se conocen los nombres de los arquitectos. En la última parte de la conferencia, Pedro Etxeberria se refirió a la pintura renacentista, ya que opina que este ámbito ha estado bastante discriminado. El profesor subrayó los talleres de pintura de Vitoria Gasteiz e hizo mención especial al Taller de los Oñate. Argazkia: Arantza Cuesta Ezeiza