Gipuzkoatik ibiltzen eta amets egiten Gipuzkoatik ibiltzen eta amets egiten * Xabier Ezeizabarrena Ahh, Gipuzkoako bihotza eta birika: Goiherri eta Tolosaldea, Aralar aldetik, Lizarrusti eta Amezketaren artean dagoen ibilbidea. Hor, mendilerroa pasatu eta gero Gipuzkoa irekitzen da geure begien aurrean eta ikusi dezakegu Abaltzisketa, Amezketa, Baliarrain, Orendain, Larraitz elizatxoa eta Zarate lepoa, justu Balerdi mendi azpian. Zarate lepotik ikusten dira ere Nafarroako herri txiki batzuk, Araiz aranekoak, bereziki Azkarate. Zarate lepoa Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko muga da, eta Karlistadaren aroan nahiko ezaguna zen, hortik ibili zirelako mugalariak eta kontrabandalariak ere. Gero, Zarate azpian Bedaioko auzoa dago, beste leku berezia, Amezketatik hain gertu baino Tolosako zatitxo bat, historialariak esaten duen bezala, antzinako jaun eta jabea Tolosarra delako. Aralar Abaltzizketatik. Argazkia: Auñamendi Leintz Gatzaga eta Arlaban pasatzen zarenean Gipuzkoako hegoaldean erakusten du bere haize hotzak. Elgeako mendilerrotik baduzu Arabako lautada zeure hegoan, eta Gipuzkoako lehenengo aran eta soroak iparretik. Bat batean Elgeako mendilerroa bihurtzen da lainoaren artean, Gipuzkoako mendilerro famatuena, Aizkorri; San Adrian eta frantziskotarren artean zainduta. Hemen Araban eta Gipuzkoaren artean dagoen herrien elkarte lana ba dagoela Altzaniako Partzonerian, basoak eta ingurugiroko baliabideak zatibanatu bizilagunen artean. Aizkorri. Ermita Argazkia: Auñamendi Gesalibar (Arrasaten) eta Arlaban edo Leintz Gatzagan lotzeko gure gaurko bidaia ukitzen du Arabako aran txiki eta berezi bat: Aramaioko arana. Hemen, Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba bihurtzen dira Aramaioko herrian; Untzilla, Uribarri eta Arexola adibidez Bizkaia edo Gipuzkoako paisaia eta irudia dituztela, baina Arabarrak dira. Gainera, hemengo euskara nahiko nahastuta dago Bizkaieraz eta Gipuzkeraz eginez. Ia, Ia, Araban dagoen euskaldun zaharren leku bakarra. Hor Gesalibarren hil zen Cánovas del Castillo1897ko urtean, eta datu historiko honekin lotuta badagoela eskultura bat Txirritaren bertso batekin: Ilda Canovas, fuera Canovas Pikaro gaizki eziya Galdu zituen gari zelayak Gaillendu zaio sasiya Galdu zituen ipar garbiak Gallendu trumoi garbiak Gallendu zituen fueroak eta Jaungoikuaren graziya Galdu zituen bizi lekuak Galdu du bere biziya Gesalibarko auzo honetan 1897ko abuztuaren 8an Angiobillok Euskal Herriarentzat hain kaltegarri izan zen Canovas del Castillo Espainiko presidentea hil zuen. (Lurra eta askatasuna) Euskal Herri guztian bezala, Gipuzkoan ere artzainaren bizitza benetan lotuta daudela. Aralartik joaten bazara ikusten dira hor dauden borda batzuk, adibidez Arritzagan. Azken bolada honetan artzainaren bizitza onartzen ari da hobekuntza batzuk, eta ikusi dezakegu askotan eguzkiko panelak erabiltzen ari direla argia eta beste erabilkizun nagusiak emateko artzainaren bizitzari. Naiz eta inguru publiko eta babestuta, datu interesgarri batzuk badaudela alde horretatik, eta momentu honetan %57 Aralarko lurrak dira ondasun publikoak, bitartean %43 pribatuak direla esan behar da, 500 jabe ezberdinak gutxi gora bera. Orexako herria ematen digu Aralar eta Leitzaran arteko ibilbide nagusiena eta herri barruan ikusten da ere Orixeko idazleen eskultura omenaldia egiten. Hemen Nafarroako muga garbi nabaritzen dela eta historialariak esaten digute 1200 urteak pasatu eta gero, Gipuzkoako lurraldea Castilla barruan sartzen denean, Orexako mendiak izan dira ezagunak "Gaizkile lurrak" bezala, zeren eta zeuden egun bat eta bestea borrokak nafarren eta gipuzkoarren artean. Oraintxe bertan Orexa da Gipuzkoa dituen biztanle gutxien herria (90 gutxi gora bera). Otsaurte eta Lizarrustiren arteko pagadiak Euskal Herriko zaharrenen artean daude eta benetan ongi kontserbatuta eta babestuta daudela. Hortik oinez ibiltzen zarenean ia ia gorputz erdia sartu dezakezu hostoaren lur azala barruan. Egia esan, Otsaurtetik Lizarrustira zortzi ordu dauzkazue pagadien arteko bidetik jarraitzenetengabe; Gipuzkoa bakarrik asmatu dezakezue zeure mendebaldean eta Nafarroako Sakana orain zeure ekialdean. Zer esateko San Adriango kaltzada eta bideari buruz. Aratz harria eta Aizkorriren arteko mugak bidea erabaki egin dudala beti bezala mendi barrutik gero basotik sartzeko eta bat batean iristen zara erdi aroko kaltzadan, XIren mendeko elizatxoa eta Tenplarioaren apaiz etxe gogorapenak. San Adriango bidea izan zen Gipuzkoa eta Arabaren arteko bide nagusi bat erdi aroan, baino baita merkataritzako loturaren bidea Europaren eta Castillaren arteko baliabideak saltzeko eta erosteko geure Euskal Herritik bidez. Ondo segi eta laster arte. Xabier Ezeizabarrena abokatua eta mugalaria http:// Euskonews & Media 193. zbk (2002 / 12 / 20 2003 / 01 / 10) Euskomedia: Euskal Kultur Informazio Zerbitzua Eusko Ikaskuntzaren Web Orria
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.