161 Zenbakia 2002-04-05 / 2002-04-12

Gaiak

Zer da Ongarri?

Institucional

Zer da Ongarri? Zer da Ongarri? * Ongarri Kultur Elkartea Ongarri Kultur Elkartea 1959. urtean jaio zen, euskal gizartean zegoen hutsune kulturala bete nahian, adierazpen kulturalak atzerapen garrantzitsuak jasaten baitzituen. Ongarriren barnean atal desberdinak zeuden: antzerkia, literatura, margolaritza, argazkilaritza, zeramika eta zine kluba. 70. hamarkadaren bukaeran eta 80. hamarkadaren hasieran emandako krisiaren ondorioz, atal gehienak desagertu egin ziren Kultur Elkartetik, eta argazkiak eta zine klubak bakarrik irauten dute bizirik. Ongarriren bigarren zikloa 1981. urtean hasten da. Azpiegituran aldaketa handia jasan zuen jende gaztea sartu baitzen. Hasieran, Gipuzkoako Argazkilari Elkartearekin eta geroago Euskadiko Argazkilari Taldeen Federazioaren laguntzarekin egunero berritzen eta egokitzen zen proiektu bat hazi zen. Nahiz eta gizartearen aisialdia, artearen munduan gertatutako aldaketak eta Ongarriren zuzendaritzan egondako errelebuak, Ongarrik oraindik bigentzia duela uste dut. Gorka Salmeron Lakiola, Legazpia, 1998 Elkartearen helburua argazkilaritzarekin zerikusia duen edozein ekitaldi burutzea da, hau da, ikastaroak, erakusketak, ikusentzunekoak, mahai inguruak, liburu edo katalogoen argitalpenak, etab..... Orokorrean bi atal nagusitan ibiltzen da. Alde batetik, bazkideentzako ekitaldiak eta bestetik publiko guztientzako ekitaldiak. Publiko guztientzako atalean, erakusketak aipatu behar ditugu, ospe handiko atzerriko zein Euskal Herriko argazkilarien lanak aurkezten ditugularik. Orain arte, 100 erakusketa baino gehiago antolatu ditugu. Hauen artean eta batzuek izendatzeagatik, ALBERTO SCHOMMER, SIGFRIDO KOCH, GORKA SALMERON, EDUARDO ARRILLAGA, ESMERALDA ZAPPAROLI, JOSE RONCO, ROBERT DOISNEAU, RALPH GIBSON, GEORGE KRAUSE, TOTO FRIMA, PATXI COBO, ANTONIO BLANCO, GABRIELE BASILICO, ALEYDIS RYSPA, BERNAD PLOSSU, GABRIEL CUALLADO, JOAN FONCUBERTA, MANUEL SERRA, ALBERTO DIAZ "KORDA", OLIVIA PARKER, MIMMO JODICE, GARRY WINOGRAND, TINA MODOTTI, KOLDOCHAMORRO egon dira. Esposizio hauen inaugurazioetan egilea egon da edo egileari buruzko hitzaldi bat, mahai inguru bat edo kantaldi bat antolatu izan da. Esposizioak aparte, hitzaldiak, solasaldiak eta tailerrak antolatzen dira, argazkian dauden planteamendu estetiko, tekniko eta filosofikoaz eztabaidatzen delarik. Ekitaldi hauetara argazkilariak eta artista plastikoak soilik ez ditugu ekartzen, baizik eta idazle eta musikariak ere bai, hauekin zerikusi handia baitugu obrak sortzeko orduan. Alberto Schommer Gure asmoa beti izan da gaur egun argazkilaritza munduan jorratzen diren estilo desberdinak erakustea eta hori bakarrik argazkilari interesgarrienak ekartzean lortzen da. Aldi berean ,herriari eta herrikoentzat abantaila da beste hiri handietan ikusten diren erakusketak ekartzea, horrela ez dute zertan Bilbo , Donostia edo Gasteizera joan beharrik. Guk hiri handiak eskaintzen duten argazki erakusketa hurbiltzea nahi dugu Elgoibarrera. Beraz, elkarte batek lan interesgarria egin dezan horrelako ekintzak burutu behar dira, hauek emaitza onak eskaintzen baitizkizu. Ez da harrotasuna lortzeko, baizik eta kalitatezko ekitaldiak eginez, azkenean emaitza oso onuragarriak direlako. Aldi berean, eta batzuetan, argazkilariari bere erakusketaren ordez argazki bat erosten diogu. Baina hau 80. hamarkadan eman zen gehiago, 90.hamarkadan obren erosketak gutxitu egin baitziren. Momentuz ez dugu argazkien sailkapenik egin eta argazki hauek ez ditugu mugitzen erakusketa gisa, oraindik, atal batzuk oso pobre daudelako eta gaur egun jorratzen den argazkilaritzarekin zerikusi gutxi baitu. Gure argazki bildumaren barruan, 70 eta 80.hamarkadako argazkiak daude, baina ez dugu erosketa sistematikorik segitu. Alberto Diaz "Korda". "Guerrillero heroico", 1960. Ikusten denez, guk herri desberdinetako argazkilariak ekartzen ditugu, gure asmoa aberasteko era bakarra da. Gaur egun ezin zara kanpoan gertatzen denaren itsu eta mutu gelditu, kalitatea murrizten baituzu. Argi gelditu behar da gauregun galeriak eta arte merkatuak eramaten dituzten ildoak edo bideak guk eramaten ditugunaren ezberdinak direla, akaso, antagonikoak. Honekin ez diot galeristek erakusketa txarrak egiten dituztenik, baizik eta beren jarrera eta helburuak gurearekiko oso ezberdinak direla. Gureak ez du ekonomiaren kutsua. Esan behar ere, gaur egun Euskal Herrian dauden argazkilariak, profesionalki egoera larrian bizi izaten direla, hemen argazki mundurako azpiegitura oso eskasak eta tamalgarriak daudelako. Ez da bere profesionaltasuna kontutan hartzen eta horregatik bizirik segitzea nahi badute kanpora joan behar dira, Bartzelona, Madril eta ahal baldin badute atzerrira. Hemen argazkiarekiko dugun balorazioa oso pobrea da. Hemengo argazkilariek, askotan eta gehienak, enkarguzko lan komertzialak burutu behar dituzute bere lan profesionalak mantentzeko eta, lanbide gisa, nahiko margen txikia eskaintzen du. Azkeneko urteetan, Elgoibarko Udaletxearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzak noizbehinka emandako diru laguntzaren bitartez liburuak argitarazten hasi gara; hasieran Bartzelonako Focal argitaletxearekin eta orain guk geuk. Aurten, euskal argazkilarien monografikoak izango diren sail berri batekin hasiko gara. Hiru liburu argitaratuko dira eta hauek duten erantzunaren arabera, sail honi jarraipena emango genioke hurrengo urteetan. Nahiz eta proiektua egiten den heinean finkatzen joango den, atzerriko zein estatuko autoreak sartzeko aukera dagoela ikusten dugu, Euskal Herriko autoreak beste merkatuetan erraztasunez sar ahal daitezen. Bi proposamen hauek zentzuzkoak iruditzen zaizkigu, bai Euskal Herriko argazkilariak soilik edo atzerrikoekin nahasturik baldin badaude. Bigarren proposamen honetan dirulaguntzak aztertu beharko ziratekeen. Koldo Chamorro Beste ekitaldi batzuen artean Ongarrik duen argazki bilduma eta datuen bilketa sistematikoa aipatu beharko genituzke. Esposizioetarako baldintzak, obren erosketa, alokairua edo katalogo baten edizioa izaten dira. Elgoibarrenjarritako erakusketetan erositako obrekin eta beste argazkilariek oparitutako obrekin bilduma bat osatzen joan gara. Argazkilarien lanen difusioaz gain, hauei erosten dizkiegun obrekin, artistak sustengatu eta nahasirik dagoen merkatu bat normalizatzea nahi dugu. Bestetik, Euskal Herrian, nazio mailan eta hiri garrantzitsuenetan argazkiari buruzko informazio eta albiste guztiak biltzen ditugu, urte batzuk barru argazkiak jasandako bilakaeran erabil ahal izateko. Informazio guzti hau enkuadernartu eta Euskal Argazkilari Taldeen Federazioan gordetzen delarik. Bestetik, Elgoibarko Udaletxeak lagatako 50 metro karratuko lokal bat dugu. Lokal honen barruan liburutegia, laborategia eta gela polibalente bat dago, Ongarriko bazkide guztiak erabiltzeko ahalmena dutelarik. Laborategian zuri beltzeko hiru anpliadora eta kolorezko bat dago. Liburutegiak 1500 liburu, aldizkari, katalogo eta bideoak daude, mailegu zerbitzua egonik bazkideentzako. Bazkideek aldi berean, gela polibalentea erabili dezakete beraien tailerrak, ikastaroak eta bilkurak ahal izateko. Aldi berean, txangoak antolatzen dira, Donostia, Bilbo eta Zarautzeko galeria eta museoetara. Argazkiak webgune hauetan argitaratuta daude: scho/default.htm Euskonews & Media 161.zbk (2002 / 4 / 5 12) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria