161 Zenbakia 2002-04-05 / 2002-04-12

Gaiak

Javier Aguirresarobe: argi-ilunen sortzailearen ibilbidea

ROLDÁN LARRETA, Carlos

Javier Aguirresarobe: argi ilunen sortzailearen ibilbidea Javier Aguirresarobe: argi ilunen sortzailearen ibilbidea * Carlos Roldán Larreta Javier Aguirresarobe argazki zuzendari eibartarra dagoeneko klasiko bat da Espainiako Zinematografiako Arte eta Zientzien Akademiak urtero ematen dituen Goya sarien ikuspegitik. Aurtengo edizioan Alejandro Amenábar zuzendariaren Los otros filman egindako lanagatik jaso duenarekin, lau dira jada Aguirresarobek Argazki Zuzendaritza Onenaren sailean eskuratu dituen Goya sariak. ¿Qué hace una chica como tú en un sitio como éste? (1978) 70eko hamarkadan kokatu behar dugu Javier Aguirresaroberen ibilbide zinematografikoaren hasiera. Zine Eskola Ofizialean Juan Ruiz Anchía, Angel Luis Fernández, Imanol Uribe eta Julio Madurga ezagutu zituen, besteak beste. 1972an graduatu zen. Zine profesionalaren esparruan egin zuen lehenengo lana, José Luis Borauren Hay que matar a B. (1973) filmerako izan zen, kamara laguntzaile gisa. Urte hartan bertan aritu zen lehenbizikoz argazki zuzendari bezala ere, Anton Merikaetxebarriaren Rumores de furia (1973) laburmetraian. Hirurogeita hamarreko hamarkadako lehenengo urteetan Eskola Ofizialean ezagututako zuzendarien laburmetraietan parte hartzen aritu zen, eta laurogeiko hamarkadako lehenengo urteetan, berriz, buru belarri sartu zen euskal zinema sortu berrian, Euskadiko zine argazkilari nagusia bihurtuz. Aldizka, halere, aritzen zen zine estatalean ere. Bere lagun Imanol Uriberekin 1977an egin zuen lana lehenbizikoz, Ez laburmetraian, eta gero Fernando Colomoren ¿Qué hace una chica como tú en un sitio como éste? (1978) luzemetraieko argazkiaz arduratu zen. Berriz ere Euskal Herriko zinera itzuli zen, film luze zein laburretan parte hartzera, hala nola Mirentxu Loyarteren Irrintzi (1978), Imanol Uriberen El proceso de Burgos (1979), Montxo Armendárizen Barregarriaren dantza (1979), Fernando Larruquerten Euskal Herri Musika, eta Ikuska sailaren laburmetraietan. 1981ean, Imanol Uriberen La fuga de SegoviaSegoviako ihesa filma izan zen euskal zineak laurogeiko hamarkadan hasitako ibilbide arrakastatsuari bidea zabaldu zion filma. Aguirresarobe izan zen bertako argazkiaren arduraduna. Ikuska sailean eta orduko hainbat euskal laburmetraietan parte hartzen jarraitu ondoren, Imanol Uribe zuzendariaren La muerte de Mikel filman parte hartu zuen, euskal zineak urte haietan izan zuen arrakasta ulertzeko ezinbestekoa den beste film bat. Lan hauen bidez, Aguirresarobe gero eta gehiago definitzen zihoan errealitatearekin jokatuz argi ilunen kontrastearen indar dramatiko guztia ateratzeko modua, eta estilo hori indartzen ari zen euskal nahiz espainiar zineko filmaketetan. La muerte de Mikel. Laurogehiko urteetako bigarren erdialdean, proiektu ugaritan hartu zuen parte: Javier Rebolloren Golfo de Vizcaya Bizkaiko golkoa (1985) Argazki Onenaren Argazkilarien Elkartearen saria Donostiako Nazioarteko Zinemaldian , Montxo Armendárizen 27 horas (1986), Gonzalo Suárezen Remando al viento (1986) (bigarren unitatean), eta José Luis Cuerdaren El bosque animado (1987), beste askoren artean. Laurogeita hamarreko hamarkadan, ekoizpen nazionalean hartu zuen parte, eta orduko euskal zuzendaririk onenekin aritu zen lanean. Horrela, honako lan hauek azpimarra genitzake: M.G. Rojasen Andar Bengala (1990) New Yorkeko Zinemaldiko saria, argazkiaren kalitateagatik , Pilar Miróren Beltenebros (1991) Argazki Onenaren Goya saria , Víctor Ericeren El sol de membrillo (1992) (Ángel Luis Fernándezekin) Argazki Onenaren saria, Euskal Zinearen sarien II. edizioan) , Juanma Bajo Ulloaren La madre muerta (1993) Argazki Onenaren saria Euskal Zinearen El Mundo ren III. edizioan , Carlos Sauraren Dispara (1993), Imanol Uriberen Días contados (1994) Argazki Onenaren epaimahaiaren sari berezia Bastiako Zinemaldian , Manuel Huergaren Antártida (1995) Argazki Onenaren Goya saria 1996an , Julio Medemen Tierra (1995), Pilar Miróren El perro del hortelano (1995) 1997ko Argazki Onenaren Goya saria , Imanol UriberenBwana (1996) Argazki Onenaren saria Euskal Zinearen El Mundo ren V. edizioan , Montxo Armendarizen Secretos del corazón (1996) Argazki Onenaren saria Euskal Zinearen El Mundo ren VI. edizioan , Fernando Truebaren La niña de tus ojos (1998) Argazki Onenaren saria Peñíscolako Komediaren Nazioarteko Zinemaldiko hamaikagarren edizioan, 1999an , eta Alejandro Amenábarrek zuzendu, Tom Cruisek ekoiztu eta Nicole Kidmanek protagonizaturiko Los otros (2001) film handizalea, bere laugarren Goya saria eman diona. 2001 urtean, Málagako Zine Espainiarraren Nazioarteko Zinemaldiak Ricardo Franco saria eman zion, eta, bestetik, Pedro Almodóvarren Hable con ella film berrian murgildu zen, argi utziz uneotan oso zaila dela euskal zinean, eta baita espainiarrean ere, Aguirresaroberen talentu eta curriculumaren parekorik duen argazki zuzendari bat aurkitzea. Antártida (1995) Carlos Roldán Larreta, Artearen Historian doktorea Argazkiak: Jesús Angulo, Carlos F. Heredero eta José Luis Rebordinos en "En el umbral de la oscuridad: Javier Aguirresarobe" liburutik Euskonews & Media 161.zbk (2002 / 4 / 5 12) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria