157 Zenbakia 2002-03-01 / 2002-03-08

Gaiak

GEU aldizkaria, Araba osoko euskara hutsezko hilabetekari bakarraren 110 aleko historia

BREÑAS, Estibalitz

GEU aldizkaria, Araba osoko euskara hutsezko hilabetekari bakarraren 110 aleko historia GEU aldizkaria, Araba osoko euskara hutsezko hilabetekari bakarraren 110 aleko historia Estibalitz Breñas González de Zarate 1992ko UZTAILA: GEU GASTEIZ ALDIZKARIAREN 0. ALEA KALERA!: "... gasteiztarrak gara (jaiotzez, lanbidez edota bokazioz, berdin dio!) eta euskaraz bizi nahi dugu. Horixe da kontua eta horixe izan da, azken batean, EUSKARA GASTEIZ. Geroa Elkarrekin lantzen proiektuaren ingurura ekarri gaituena. Eta erantsi beharrik ez dago, horrexegatik eta horrexetarako plazaratu nahi izan dugu eskuartean daukazun aldizkari hau... Argi utzi nahi dugu, beraz, euskara indartu eta zabaltzearekin batera, Gasteizko gizarte bizitza, bertako gora beherak, arazoak, gertaerak, etab. jasotzea dela gure asmoa...". 2001eko APIRILA: 100. ALEA KALEAN!: "Eskerrik asko proiektuarekin bat egiten duzuen guzioi, eta urte askotarako! Bide luzea eta zaila orain artekoa, baina hasiera besterik ez da, ezta? Eta gogoan izan etorkizuna euskaraz datorrela!... Beraz, ateraiozu zukua euskarari eta bere freskotasunetik edan!!!" Bi paragrafotxo hauen bitartez Geu aldizkariaren historia laburbildu dugu: helburu zehatz bati lotua nola jaio zen eta noraino iritsi den, xede berean oinarrituz betiere, egun 111. zk.a prestatzen dihardugularik. Hona hemen puntuz puntuz hainbeste maite dugun proiektu honen nondik norakoak puntuz puntu. GEU ALDIZKARIAREN FITXA TEKNIKOA Geu Elkartearen ekimenez kaleratutako argitalpena. 1992ko abenduan jaioa. Helburua: Euskara indartu, zabaldu, normalizatu. 2001eko apirilean 100. alea kaleratu genuen (ikus. alea, bertan ibilbide osoa dator). 2002ko abenduan: 10 urte beteko. Gero eta ezagunagoa Gasteizen, eta pixkanaka pixkanaka Araban ere. 2250 harpidedun, 10.000 irakurle inguru. 36 orrialde (32 40). Azala kontrazala kolorez/Barnea zuri beltzez. Finantziabideak egun: Harpidetzak (%36), Publizitatea (%36), Erakunde Publikoen dirulaguntzak (%17 20 23), Erakunde Pribatuak (%5). Gaianitza.Gasteiz hirirako intereseko gaiak eta lagunak biltzen ditu, gasteiztarrek egina, Gasteizi, gasteiztar eta arabar orori zuzendua. Denetiko gaiak Adin guztiak. Aurtengo aleei erreparatuz, hona hemen gai batzuk: Andramari katedrala, Udal Txistulari Banda, TMEO, Korrika, Behi eroak, Alaves, Baskonia, Juan Vallejo eta Juanito Oiarzabal, Ibon Saenz de Olazagoitia, Unax Ugalde, Araba Euskaraz, Akobe Zutabe elkartea, Gasteizko Jaiak 1884 2001 (abuztuko ale monografikoa), iraileko ale literarioa (bertako idazleak eta irudigileak), eskolak, hormak, Ruper Ordorika, Internet... Aurten interes berezia sortu duten aleak: *Apirilekoa: Bertan 100 aleko historia fitxetan bilduta dagoelako. *Ekainekoa: Kirol arabarraren poster bat oparitzen genuelako. *Abuztukoa: Gasteizko jaien artxibo ikerketa 1884 2001 (testuak, argazkiak, egunkariak). Edozein gasteiztarri etxeko liburutegian izatea gustatuko litzaiokeen alea. *Irailekoa: bertako pisuzko euskal idazle eta irudigileengan hurbil zaitzakeen alea. *Abendukoa: Gasteizen eta Araban urtean zehar jazotakoa birpasa daitekeelako. Gasteizek zenbat eman dezakeen erakusten duen portada aurkezten dugu. Eta umeentzat, arrakasta handia izan duen "Olentzerori gutuna". Egun Herri Komunikabideen Topagunea Federakuntzan gaude (eta eskertzekoa da oso eman ohi diguten laguntza). IZENA Jaiotzez eta betidanik "Geu Gasteiz", baina 2000ko urtarrilaz geroztik "Geu" aldizkaria izenaz kaleratzen dugu, motzagoa delako eta jendeak oro har dagoeneko aldizkaria Gasteizekin berez identifikatzen duelako. 100. ALEKO KANPAINA "ATERAIOZU ZUKUA EUSKARARI ETA BERE FRESKOTASUNETIK EDAN" LELOPEAN Arabako Euskal Hotsak Antecedentes del Euskera en Alava erakusketa ibiltariak hasiera eman zion 3 hileko (otsaila apirila bitartean) kanpainari Montehermoso kulturunean, eta ondoren, Mikel Urdangarinen kontzertua Principal antzokian, otsailean, eta Anari eta J.C. Perez, martxoan, apirilean egun osoko jai koloretsu batekin amaitzeko... Honako hau zioen Jai Eguneko kartel iragartzaileetakobatek: "Eta ez ahaztu: apirilak 7. Apirilak 7. Apirilak 7. Apirilak 7. Apirilak 7... ea zer dagoen????????? "ateraiozu zukua" eguna: Goizez, 12:00etatik aurrera, zentrotik eta alde zaharretik (haur eta helduentzat): Sebastopoleko titiriteroen zirko kalejira, jolasak Fariñan Kulki taldearekin, informazio gunea... Eta gauez: jai sorpresa, "zuku festa": Kesengue Kesengue taldearen kontzertua (musika afro karibetarra), Cubo dj a, musika eta sorpresa ugari... gaztetxean, 22:00etatik aurrera... hurbil zaitez!!! ***helburua euskarari zukua ateratzea denez... sartu ahal izateko zerbait laranja ekarri behar duzue! Ez ahantzi, ehhh???" Kanpainako logoa. IBILBIDEA GAIRIK GAI ETA LAGUNIK LAGUN Milaka gai, milaka kontu, milaka lagun, denetik, denetikoak, denontzat..., euskaraz, euskaraz bizi ahal izateko beste aukera bat eskainiz, euskarak Gasteizen, Araban merezi duen tokia izan dezan... Guztiok euskara maita dezagun, guztiok euskara zain dezagun, guztiok euskara errespeta dezagun..., bertako eta berezko kultura eta ondarea delako. EDUKIAK ETA NORI ZUZENDUA Aldizkariaren edukiei dagokielarik, aktualitatezko denetiko gaiak jorratzen ditugu atal eta era desberdinetan egituratuta, euskarak eta euskal kulturak lehentasuna dutelarik. Espazio gehien hartzen duen atala kultura da. Honako hauek dira, hortaz, jorratu ohi diren gaiak, Gasteizen kokaturik nahiz era orokorrago batean landuak: Euskara eta euskal kultura, gizartea, literatura, musika, kirola, natura, artea, mendia, umeak, internet..., askotariko jendeari zuzendua, oso proiektu zabala baita. FUNTZIONAMENDUA: LAN KOPURU HANDIA EDO INURRI LANA Halako proiektu batean sartu artean ez zara jabetzen bertan dagoen lan kopuruaz, areagotzen dena, jakina, barruraino murgiltzean. Taldean 9 lagun gara, bakoitzak oso dedikazio eta inplikazio maila desberdinak dituelarik: koordinatzaile zuzendariak 8 orduko lansaioa du, beraz, egun osoko lana, eta aldizkariaren atal guztien koordinaketa darama: erredakzio sailaren koordinaketa, ale bakoitzarenorriz orriko plantilaren zehazketa, testuen zuzenketa orrazketa, maketazioa kontrolatzea zuzentzea, kudeaketa orokorra eta erakundeekiko harremanak, harpidetza eta sustapena, publizitatea, taldea dinamizatzea, ezohiko proiektuak edo proiektu periferikoak... Publizitate eta harpidetza sustapena ataletako arduradunak (kazetaria eta aldizkariko batzordea lan taldeko kide ere bada) 4 orduz dihardu, baina ordu gehiago beharko eta ezin. Maketatzailea maketatzaile profesionala da eta maketazio zerbitzua eskaintzen du, aldizkariko batzordea lan taldeko (5 kide gaude orotara) kidea izateaz gain. Gainontzekoak kolaboratzaileak dira, baita taldekideak ere, eta hileroko kolaborazioka kobratzen dute: argazkilari 1, marrazkilari 1 eta kazetariak (5); hauetako 3 aldizkariko batzordea lan taldean daude. FINANTZAKETA Hau dugu kezka nagusia, halako egitasmoak dakartzan gastuak ez direlako ahuntzaren gauerdiko eztula. Urte osorako dugun aurrekontua gutxi gora behera 57.000 60.000. eurotakoa da estua eta gure diru iturriak 3: publizitatea, harpidetza eta dirulaguntzak. Azken hauek gero eta baxuagoak dira (...lehen ere ez ziren izugarriak...), eta betidanik xedea izan bada ere duela bi urtetik hona etorkizuna ziurtatzeko, besteak beste, publizitate eta harpidetzan indar bereziak jartzen ari gara; bestela ez dago modurik orekaz eta jariotasunez lanean aritzeko, gora behera askorekin ibil zaitezkeelako urte batean bai eta hurrengoan ere bai, zuloak sortuz eta handituz. Beraz, izugarri ondo hartu eta tratatzen ditugu Harpidedun berriak edota Bezero berriak, betikoak ahantzi barik, noski. Animo eta hurbil zaitezte guregana, behar baitzaituztegu! ZAILTASUNAK Zailtasun handiena diru egoera da (adibidez, aurten prestamo bat eskatu behar izan dugu 2001eko azken ordainketei eutsi ahal izateko...), batetik, eta lan kopurua, bestetik. Koordinatzaileak lan kopuru handia izatean arintasuna galtzen da, ondorioz, garrantzizkoak diren eta etorkizunari begira ezinbestekoak asmo askok beren txanda iritsiartean itxaron behar dutela, bankuan edo okindegiko ilaran baleude bezala, eta honek bere ondorioak ditu... (isatsa, arraina...) GAUR ETA BIHAR. HELBURUAK PROFESIONALIZATZEA: Pixkanaka pixkanaka xede honen zutabeak paratzen ari gara, non betiko ametsa, batetik, eta lana, bizimodua, bestetik, elkartzen diren: euskara bultzatu eta indartzeko lan egin, profesionalki, jakina. KALITATEA: Ezinbestekoa da kalitatezko produktu bat kaleratzea eta gu horretan gabiltza. Aldizkariak urterik urte bai diseinuari dagokiolarik, bai edukiari dagokiolarik aldaketa ugari izan ditu, betiere kalitatea lortzeari eta hobetzeari begira. Guk ikerketa horretan segitzen dugu eta uneotan epe ertainera begirako aldizkariaren eraldaketa batean lanean dihardugu, egituran nahiz diseinuan. EGUNGO DISEINUA: Oraingo aldizkariak badu arrakasta, baina halere berregituratze prozesuan gaude gero eta produktu hobea, interesgarriagoa, erakargarriagoa, egungoagoa eta modernoagoa eskaintzeko. HARPIDEDUNAK... BEHAR DITUGU!: Aurten gutxienez 500 harpidedun gehiago egin nahi eta egin behar ditugu aurtengo gastuei aurre egin ahal izateko... Apuntatu!!!: 945 22 21 53 edo !!! EDUKIETAN SAKONTZEA, KALITATEAREN SINONIMOA: Honetan gabiltza, dena dela, oreka bat mantendu behar dugu testu sakon eta arinen artean askotariko irakurleak ditugulako (...beheko urratsetako euskara ikasleak, gazteak, nagusiak, euskaldun berriak, euskaldun zaharrak..., eta gustu desberdinekoak...) eta nolabait guzioi egokitutako produktua eskaini behar. AUTOFINANTZAKETA: Autofinantzaketa egunetik egunera igotzen saiatzea ezinbestekoa da egitasmoaren etorkizuna ziurtatu nahi bada, halarik ere, fruituak erdiestea prozesu zaila eta motela da, baina guk oraindik indarrak dauzkagu, eta urte askotarako gainera! EDUKI eta DISEINUAREN arteko OREKA: Helburuak kontuan harturik, batetik, eta aldizkaria nori zuzendua dagoen, bestetik, argi dago edukiek aldizkariaren egitura baldintzatzen dutela, abiapuntu direla, baina ez emaitza orokorra, edukia eta egituradiseinu erakargarri eta moderno batekin orekatzea derrigorrezkotzat jotzen baitugu, interesgarritasuna eta erakargarritasuna batera bilatzen ditugularik. Testuak, argazkiak, irudiak... bat dira. EUSKARA HURBIL SENTIARAZTEA: Euskara gure hirian zabaltzea eta indartzea xede nagusia den heinean, hiritarrei euskara euren hizkuntzatzat sentiaraztea berau lortzeko modurik egokiena da... Eta hori nola egiten da? Naturaltasunez: denetiko gaiak jorratuz eta denetiko jendearengan hurbilduz, artikuluak, erreportajeak eta elkarrizketak lantzeko orduan nahiz aldizkaria zabaltzeko orduan. IDEIA BERRIAK ETA KOLABORAZIO BERRIAK ESKAINI: Stop eginez gero, jai daukazu, halako proiektu bat gurpilaren modura bizi behar baita eta horri esker bizirik iraun ohi du eta, mugimenduari esker, betiere gauza berriak eskainiz, elkarrizketa eta erreportaje interesgarriak eginez, eta nola ez, pertsona esanguratsuen kolaborazioak lortuz: Lurdes Oñederra, Gerardo Markuleta, Kirmen Uribe, Iñaki Zorrakin, Iñigo Sarasola, Mikel Valverde, Ernesto Murillo "Simonides", Patxi Zubizarreta, Rikardo Arregi, Iban Zaldua, Agurtzane Villate, beste asko askoren artean... Dena dela, eskerrik asko denoi, "ezagunei" zein "ezezagunei", gure orrietan zuen arrastoa uzteagatik! ALDIZKARIARI KRITIKAK ETA ENTZUN OHI DIREN KEXAK "Aldizkari honetan publizitateak gehiegi okupatzen du, eta gai, artikulu askorik ere ez dauka irakurtzeko... Baja emateko deituko dut", eta halako iritzi bat edo beste iristen zaigu dena den, zorionak eta animo dioten mezuak gehiago dira, eskerrak! (Egoera hobeto ezagutuko al dute?) ... Beno, ba hau da erantzuna: nola eutsi bestela proiektuari, harpidetzak eta publizitatearekin ez bada? Gauzak ez zaizkigu doan ateratzen eta, beraz, ordaindu behar, eta ordaindu diruarekin egiten da..., eta nondik atera? Bestetik, guk orrialde gehiago atera nahi genituzke, kolorea sartu, baina ezin ordaindu. Egun ditugun sarrerak juxtu juxtu dira egun eskaintzen duguna eskaintzeko, ezin eskain dezakegulako gehiago:ez gogorik ez dagoelako, ezina baizik... EZ GALDU ARABA OSOKO EUSKARA HUTSEZ ARGITARATZEN DEN HILABETEKARI BAKARRA ETXEAN JASOTZEKO AUKERA. 15 EUROTAN SOILIK! 100. era iritsi ginen 2001 urteko apirilean... Egin dezagun guztiok batera 200.erako bidea! ESKERRIK ASKO HARPIDEDUN ETA BEZERO GUZTIEI GUREKIN IZATEAGATIK! Estibalitz Breñas González de Zarate, GEU aldizkariko zuzendaria Euskonews & Media 157.zbk (2002 / 3 / 1 8) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria