128 Zenbakia 2001-06-22 / 2001-06-29

Gaiak

Nekazalturismoa eta baserriaren etorkizuna

AJURIA, Felix

Nekazalturismoa eta baserriaren etorkizuna Nekazalturismoa eta baserriaren etorkizuna * Felix Ajuria Derrigorrezkoa da nekazalturismoa baserritarren ikuspegitik berdisenatzea Argi dago baserritarron eta administrazio desberdinen erronka nagusia dela une hauetan, baldin eta ahalik eta baserri gehien bizirik eutsi nahi baditugu, landa ingurunean diru sarrera egokiak eta lan baldintza duinak ziurtatuko dituzten lan ekintza desberdinak bultzatzea.Horrela baino ez baitugu lortuko jende anitz baserrietan bizitzea. Hainbestetan entzundako nekazaritzaren funtzio aniztasuna errealitate bat da dagoeneko bertako baserri askotan, izan ere, azken aldian gero eta baserritar gehiagok ekin die aktibitate berriei(nekazal turismoko etxeen kudeaketa eta mantentzea, baserriko produkzioei etekin handiagoa ateratzeko artisau erako elaborazioa, ingurugiro gidatzaileak, ehungintza edo beste gai batzutariko artisautza,...), eta guztiek ere, turismoarekin nolabaiteko lotura bat daukatenez, gero eta argiago dugu, lanpostuen sorrera bultzatzen duen turismoaren beharra, beti ere ingurune iraunkorrean, etorkizunean ere biziko den horretan.. Nekazalturismoak, baserriaren osagarri gisa zalantzarik gabe aukera batzuk eskeintzen ditu, baina aukera horiek iraunkorrak izan daitezen, hau da, epe motzerako irtenbidean gelditu ez daitezen, baldintza argi batzuk bete beharra dago, ekonomiaz gain, ekolojia, gizartea eta kultura uztartu (Willy Sieber, austriar institutu ekolojikoko ordezkaria) Eta argi dago, turismo iraunkor horretan nekazaritzak izugarrizko garrantzia duela,naturaren aberastasunak mendetan zehar zaindu dituen sektore ekonomikoa izanik, aberastasun horri atera beharreko etekina beti errespetuan eta orekan oinarrituriko ekintzen bidez eraman beharko baita, nahi badugu behintzat turismo iraunkor hori epe luzean ekolojia aldetik jasankorra ,ekonomikoki bideragarria eta tokiko biztanleentzat etiko nahiz sozialki zuzena izatea. Horregatik hain zuzen, da hain garrantzitsua turismoaren ingurukokontzeptuak ongi zehaztea, bakoitzari dagokiona ematea eta batik bat dauden errekurtsoak egoki bideratzea.Hori dela eta, une hauetan nekazalturismoaren kontzeptua berriro diseinatzea erabat beharrezkoa ikusten da, izen horren beraren muina , kontzeptuaren nortasuna zeharo galtzeko arriskuan bagaude. Alde batetik ezin da ezkutatu Euskal Autonomi Erkidegoaren kasuan behinik behin, Nekazalturismo izenpean dauden alojamendu asko eta askok ez dutela zerikusirik baserritarrekin, edo hobeto esanda, baserri ekonomiarekin. Garbiago esanda, Nekazalturismo izenpean dauden alojamendu gehiengoaren jabeek ez dutela nekazaritza edota abeltzaintza beraien ekonomiaren oinarri. Nekazalturismoari buruzko araudia aztertuko bagenu, zera aurkituko genuke, nekazalturimoa baserritarra jabe edo gestore duen alojamendu etxea dela. Eta jatorrizko araudira joango bagina, ondorengo hau aintzakotzat hartu beharko genuke: nekazalturismoa mendi guneetako baserritarren diru sarrera eta errentak hobetzeko baliabide moduan sortzen dela. Nekazalturismoa erabat beharrezkoa dugun aktibitatea da, bestela gure baserri txikiaren diru sarrerekin ez genuke bizimodua aterako eta gure seme alaben ikasketak ere ez lirateke posible izango. FLORENTINO IRIRARTE Lekunberriko baserritarra eta Landa Etxe baten Jabeak Nafarroako turismo arduradunarekin EHNEk izandako bilera baten esandakoa. Zer egin egoera honen aurrean? Galdera zaila gaur egungo egoera kontutan hartuz, baina EHNEk aspaldidanik arriskuz beteriko koherentziaz erantzun duena, Nekazalturismoa baserritarrok beharrezkoak ditugun diru sarrera osagarriak lortzeko iharduera izan behar baita, eta noski, baserritarrontzat aktibitate interesgarria, ez bakarrik diru sarrera aldetik. Eta planteamendu hauek aurrera ateratzeko hainbat erabaki hartzea derrigorrezkoa da. Nire ustez garrantzitsuena alojamenduen izaera eta eskaintzaren inguruko hausnarketa da. Ondorengo kontzeptuen bitartez definituko nuke: Izena: Baserritarron izena erabiliaz kapitaleko inbertsore etaespekulatzaile aunitz izugarrizko konpetentzia desleiala egiten aurkitzen dugu Nafarroako alojamenduetan. JUAN MARTIN ALEMAN, Amaiurko Baserritarra eta Landa Etxe baten jabeak esandakoa. Nekazalturismo hitza alojamendu turistiko baten jabeak diren baserritar profesionalek baino ez lukete erabili beharko. Gainontzeko guztiek Etxe rural, Landetxe edo bestelako izenak erabili beharko lituzkete. Zentzu honetan oso garrantzitsua da Nafarroako Gobernuari EHNEk egindako proposamena eta beronek onartu zuena, indarrean jarriko zuela aginduz; Nafarroako Landa Etxeekin alderatuz, Nekazalturismo izena arautuko duela, baserritar profesionalak jabe diren Landa Etxeak bilduko dituelarik eskaintza berezia sortuz. Euskal Autonomi Erkidegoan aldiz, ez da bide honetan aurrera pausorik ematen, azken urtean ere, eta Landetxe izena ere araututa dagoen arren, hainbat Nekazalturismo ireki baitira beraien jabeak baserritar profesionalak izan gabe. Kalitatea: El gran error del agroturismo es que se está diseñando desde un punto de vista urbano. JOAQUIN ARAUJOk, Eroskiren Consumer aldizkariak esanikoa. Euskal Autonomi Erkidegoan Estatu mailako Q kalitate sistema ezarri nahi da eta Nafarroan hiru hostoena. Kalitate definizio hauek alojamenduen kalitate/luxu parametroak baino ez dituzte kontutan hartzen. Parametro hauetan ,besteak beste, bizirik dagoen baserri baten izan ohi diren zarata zein usainek azken mailan egotera behartzen dituzte alojamendu turistiko hauek. Bestalde, nekazalturismoa baserritarren diru sarrerak osatzeko tresna izango bada, baserritarrak inoiz ezin izango du inbertsio hauek egiteko beharrezkoak diren diru baliabideekin konpetitu. Nekazalturismoek beste kalitate kontzeptu bat izan beharko lukete: baserri aktibitatea bera, baserriko produktuen eskaintza, baserriko jardueraz jabetzeko aukera, baserritarron kultura eta izaera ezagutzeko aukera,... Alojamendu beraren baldintzei dagokienez, Ipar Euskal Herriko hainbat baserritarrek egindako aukerari begiratu beharko genioke,alojamendu duin zein sentziloak eskainiz, luxutik urruti eta benetako baserritarren alojamentu eskeintzaren baldintzetara egokituz. Alde horretatik, baserri bakoitzak dituen errekurtso bereziak, baliabide desberdinak, bai pertsonal aldetik, bai ingurugiro, paisaia, bailadaren kokapena eta historia,baserriko aktibitatea eta abarren aldetik, izan beharko lirateke bereziki estimatuak, azken batean nekazalturismo bakoitzak baititu bere erakargarritasunak, bere eskeintza berezituak eta aniztasun horretan datza sistema honen aberastasuna. Kultura: Kontuz Nekazalturismoak baserritarrengan eta batez ere berauen seme alabengan sortzen duen kultura ereduarekin. MARIA VOGT, Austriako baserritarrak EHNEko hainbat emakume baserritarrekin izandako topaketan esandakoa. Turismo jarduerak beti ekar dezake akulturizazioa, edozein sektoretan, baina bereziki gizartean gutxiengoa osatzen duten kultura ereduetan.Nekazalturismoa turismo eredu bezela bereziki aukeratua izan behar da, bezeroei zer eskaintzen zaien garbi uzten duena eta eskaintza hori nahi duen turistak aukeratuko duena, nora doan jakinda. Beraz, badira hainbat ezaugarri bereiztekoak. Nekazalturismoak oraindik bide motza bete du , etorkizun luzea dauka aurrean. Baina etorkizun hori oparoa eta batik bat nekazaritza, nekazariak eta landa ingurunearentzako mesedegarria, bizi eustailea egin nahi badugu, horrela gizarte osoarentzako ere eskaintza eder bat egiten jarraituz, gauzak zehazten eta argitzen joan beharko dugu. Erronka polita eta guztiz beharrezkoa. Felix Ajuria, baserritarra. EHNEko nekazalturismo arduraduna Argazkiak: Joseba Olalde Euskonews & Media 128.zbk (2001 / 6 / 22 29) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria