11 Zenbakia 1998-11-20 / 1998-11-27

Gaiak

Zerain (1975-1997): Herri baten berpiztea

GARMENDIA, Elixabete

Zerain (1975 1997): Herri baten berpiztea Zerain (1975 1997): Herri baten berpiztea * Elixabete Garmendia Mendi giroko herri txiki baten berreskuratze kasu eredugarri baten aurrean gaude. Industrializazioak eta hiritartzeak ekarritako mehatxuari aurre egin eta gizarte mota berri horretan toki bat bilatzen jakin izan duen herri baten aurrean. Areago, bere ondasunak natura, hondare arkitektoniko eta etnografiko aberatsa, hizkuntza eta kultura kapitalizatu eta bertakoentzat ezezik kanpotarrentzat erakargarri bihurtzen jakin izan duen komunitate baten aurrean. Esaera honetxek biltzen du aldaketaren filosofia: "Irautetik bizitzera". Bilakaera horren urrats nagusiak eta giltzak segidan aletuko ditugu. BERTAN, BURUJABE, BATUTA 1970eko hamarkadan galtzaileen bandoan zegoen Zerain Goierriko bailadaren barruan. Mende hasieran bostehun biztanletik gora izan bazituen, hamarkada horretan erdira jeitsia zen. Baserritik bizi ezin, eta ezkontzeko garaian gazteek lanpostuak agintzen zien tokira alde egiten zuten bizitz BERTAN, BURUJABE, BATUTA 1970eko hamarkadan galtzaileen bandoan zegoen Zerain Goierriko bailadaren barruan. Mende hasieran bostehun biztanletik gora izan bazituen, hamarkada horretan erdira jeitsia zen. Baserritik bizi ezin, eta ezkontzeko garaian gazteek lanpostuak agintzen zien tokira alde egiten zuten bizitzera, inguruko Legazpi, Beasain etabarretara. Aldaketaren lehen mugarria etxe berriek jarri zuten. 1976 aldera gazte talde batek bertan bizitzen jarraitu nahi zuela eta, kooperatiba sortu eta Gureak izeneko etxeak altxa zituzten, sei eraikinetan banatutako hogeitalau etxebizitza. Bertan bizitzeko borondate horrek herriaren gobernua beren eskuetan hartzera bultzatu zituen gazteak. 1979ko udal hauteskundeetan hautagaitza independiente, bakar eta bateratua sortu zen, aldez aurretik bilera irekietan osatua, eta horrek hartu zuen agintea. Udalbatza horren lana herriko bizitza kalitatea hobetzera zuzendu zen lehenengo eta behin, zerbitzu berriekin hornituz herria.Ahalegin horien barruan sartzen da haurrentzako eskola berrirekitzea. Oharturik inguruko herrietan eskolatutako haurrek Zeraindik kanporako bidea hartzen zutela, hamabi urte lehenago galdutako eskola berriro jarri zen martxan 1983an. Hortik aurrera herriko ondare arkitektonikoa berreskuratzeko prozesuari ekin zitzaion. San Blas ermita, ia lurrera zetorrena, hasteko Bikario Etxea gero, bertan kultura etxea jarriz. Ondarearen berreskuratzeak ohituren berreskuratzea ekarri du batetik, bertako izaera eta komunitate zentzua indartuz, eta kulturgintzari bidea zabaldu dio. Ezarian ezarian, beharrak eraginda hasitako prozesua konsziente izatera iritsi da urteen buruan. Eta horrela, 1994tik aurrera, Zeraingo Parke Kulturala definitzen da, natura eta kultura uztartzen dituen proiektua. Kanpotarrak erakartzeko zerbitzuak jartzen dira martxan, egunpasarako egitarau oso eta orekatua eskainiz, hasi Museo Etnografikotik eta Aizpeko meatzetaraino, mendi ibilaldiak ahaztu gabe. Hori dena kalitatezko ostalaritzarekin eta bertako produktuak saltzen dituen dendarekin osatuta. Eskaintza honen erakarpen ahalmena bistan da: 1996an 26.000 bisitari jaso zituen herriak. Herriaren ekonomia, dena den, ez da turismoaren hankabakarrera mugatu nahi izan, aitzitik nekazaritzarekin zerikusia duten jarduerak ere bultzatu dira. Artzaiak gazta ekoizle bilakatu dira, oilasko labeldunen hiltegi bat kokatu da bertan eta kontserbagintzan sartu da emakume talde bat. FUNDAZIOA AUZOLANA BIDERATZEKO Udala izan da eraldaketa honen eragile, baina martxan jarritako guztiak udalbatzaren ahalmenak gainditu egiten zituela ikusirik, Zerain Dezagun Fundazioa sortu da. Bertan herriko erakunde, talde eta eragile guztiak daude ordezkatuta, maila desberdinetan. Kudeaketa gerente baten esku dago. Fundazioaren filosofia hauxe da: XXI. mendeko auzolana mamitzea. Orain arte herrian egindakoa komunitate zentzu indartsuan oinarritu baldin bada, aurrerantzean ere bide horri eutsi nahi zaio. Ikuspegi enpresarialari eta laguntzateknikoari muzinik egin gabe, herritarren borondatea, inplikazioa eta lana ezinbestekoak izan dira eta izango dira etorkizuneko erronkei aurre egiteko. Horrek zera eskatzen du gazteentzako ere erakargarri izatea herria bera ezezik, herriaren proiektua, derrigorrean etorriko den belaunaldi aldaketan etenik gerta ez dadin. Zerain bezalako herri txiki batek beharrezkoak baititu biztanle guztiak eta bakoitza, ez bakarrik demografiaren aldetik 239 biztanle ditu egun baita komunitatean itsatsita egotearen aldetik ere. Aldi berean, ezin urratsik eman hutsunean. Orain arte Zerainen bilakaera orekatua izan baldin bada oreka nekazaritza eta turismoaren artean, natura eta honen ustiaketaren artean, kultura ekonomian, bertako kanpoko(ar)en artean oreka horren gainean eraiki behar etorkizuna ere, "irautetik bizitzera"koa baita pausoa, bene benetan eta bete betean. Elixabete Garmendia, Kazetaria *JAKITEZ ikastarorako egindako izen bereko lanean oinarritua Argazkiak: Arantza Cuesta Ezeiza eta Zeraingo Udaletxea