11 Zenbakia 1998-11-20 / 1998-11-27

Gaiak

Eskola museoak

LOPETEGI, Maria Pilar

Eskola museoak Eskola museoak, zertarako? * Mª Pilar Lopetegi Museoen inguruan hainbat hausnarketa egin ohi izan da historian zehar, azken mende honetan bilakaera garrantzitsua jaso dutelarik batik bat subjetu eta objetuaren arteko harremana aztertuz. Zenbait intelektualek hausnarketa honetan parte hartu zuten, besteak beste Prous, Menéndez Pelayo, Valéry eta Malraux. Museoaren eginkizuna eta izatea zalantzan jarri zuten mende honen hasieran. Eskola museoen sorreran, mugimendurik nagusienak Europan eman dira; Alemania, Frantzia, eta Britania Handia izan dira aintzindariak, eredu hauek Hegoameriketan hedatuz joan dira eta kontutan izan zituzten beraien Eskola Museoak sortzerakoan, hasieran kontutan izan zituzten beraien Eskola Museoak sortzerakoan, hasieran Montevideon eta beranduago Txile eta Argentinan. Museoak gizartearen gogoeta lekua behar du izan, non adierazten dengure aurreko gizarte eta kulturek nola bideratzen zituzten beraien beharrak eta nola adierazten ziren beren zirkustantzia eta gaitasunei egokituz. Museoak gizartean bete behar duen lekua kontutan hartzen badugu eta honi gehitzen badiogu eskolak ikuspuntu historiko eta kulturalean izan duen eta daukan garrantzia, eskola museo hauek gure hezkuntzaren historia berreskuratzeko baliagarri izango zaizkigu. Hala ere, eskola museoez hitzegiten dugunean nahasketa bat egon daiteke. Badira izen bereko museoak, non helburu garrantzitsuena eskoletan ikasten diren gaiak eskolatik kanpo egindako ekintzen bidez gehiago sakontzea den. Horretarako tailerrak, ikusentzunezkoen gela eta bestelako baliabideak erabili izan ohi dira. Europan aurkitzen da eskola bera gaitzat hartu duten museoen kopururik garrantzitsuena; tradizio handiena Frantzia eta Alemanian dugu. Frantzian, Rouenen kokaturik dagoen Mussée National de l'Educatión, delakoa, orohar eskola bizipenak daude erakusgai, aintzinako erregimeneko eskola txikietatik hasita Jules Ferryren eskoal "Comunnal"era: mende honen hasierako eskola, gelak, abentura zientifikoa,hezkuntza, e.a. Italiako Triestre hirian, bestalde, helburua eskolalko ondare historiko zientifikoa gordetzea da. Laborategi didaktiko baten garrantzia ere azpimarratzen da. laborategi honek material hauek kontserbatu eta behatzeaz gain, erakusgai dagoen materiala modu zuzen batean manipulatu eta esperimentatzeko aukera ematen du. Modu honetan museoaren kontzeptu modernua, praktikoa eta erabilgarria lortzen da. Hegoameriketan aurkitzen dugun museorik garrantzitsuena Montevideoko "Museo y Biblioteca Pedagógicos" da. 1888an sortu zen, bere helburua Pedagogia arloan eman diren aurrerapen guztiak ezaguraztea eta irakaskuntzako materialen erakusketa iraunkorra edukitzea da. Guzti hau ulertzeko liburutegi aberats batez horniturik dago. Estatu espainiar mailan, Bartzelona eta Huescan ditugu antzeko esperientziak. Bartzelonako "Instituto Nacional de la Educación"en, punturik aipagarriena zera da: Montessori, Piaget, Decroly eta Freinetek sorturiko material pedagogikoaz, maleta batzuk osatu dituzte, zenbait unibertsitate eta eskoletan erakusketa ibiltariak egiteko asmoz. Huescan, aldiz, eskola mota ezberdinen materialen bilketa 1987an hasi zuten. Berreskuratu dituzten baliabide didaktiko hauek gogoetak sortzen ditu irakaste ikaste prozesuaren garapenean. Bukatzeko ezin dugu ukatu herri bateko kultura maila eta ondasunen kontserbazioa atxikita doazela. Ondasun hau, erakunde publikoek aintzakotzat hartu eta babestu behar dute. Honek gure hezkuntzaren historia hobeki ulertu eta baloratzea eramango gaitu guztiok. Maria Pilar Lopetegi, Artearen Historian lizentziatua.