787 Zenbakia 2025-01-21 / 2025-03-15

Gaiak

Tarota

UGARTETXEA ARRIETA, Arantxa

Antigua auzoko erretiratuen zentroan - “Toki atsegina” - Donostia

Hamarkada bat gutxienez igaro da egun batean Alejandro Jodorowsky  ikusi nuela telebistako pantailan. Gizon honek bere adierazpenean hobeto argitu zidan, une hartan, ezagueraren alfabeto berezi eta bikaina zela ditxosozko tarota, baina ez edozein erara erabiliz noski!

Harrigarriena niretzat izan zen, nola ulertzera eraman ninduen, etorkizuna asmatzea ez zela garrantzitsuena eginbide honetan baizik eta norbanako ezagueraren prozesu baten esperientzi jatorra sinbologiaren bidez. Ikusmira sortu zidan berak esandako guztiak eta bat batean Jodorowskyren Marsellako tarota erostera abiatu nintzen. Hasieran nahaste ninduen kartak eta mahaia gainera suertatzen ninduen gehiegi konturatu gabe alfabeto sinboliko bat zela eta ezagutzen nuen idazteko alfabetoan bezala, karta bakoitzak bere esan nahi propio  duela.  “A” inoiz ez dela “B” eta ezta ere “Papisa” “Aita santua” …


 

Horrela hasi nintzen jolas modura karten mazoa erabiltzen oraindik gehiegi konturatu gabe zertan nenbilen eta nire nahiak eta susmoak  jokaldi bakoitzean aukeratzen … Gero, gida bat behar nuela erabaki nuen ez erortzeko nirekoikerietan eta batez ere ez lotuta geratzearren, nire interpretazioaren bidez, kartak esaten zidatenari. Terapia gisara bizi nahi nituen eta horretarako loturak ez nindutela laguntzen pentsatuz, askatasunaren bila nenbilela, Alejandro Jodorowskyren  “La vía del tarot” erosi nuen eta une hartatik gaur arte bidelagun gisara erabiltzen dut.

Hamar bat urte, esan dudan bezala, ikasketa amaigabean nabil ezaguera miresgarri eta terapeutiko honetan, bi urte aipatutako liburua nireganatzen eta esperimentatzen igaro nituen irakurketa sakonaren bidez. Egun, egiten ditudan irakurketetarako, laguntza ezin hobea aurkitzen dut bere orrietan. Terapeutikoa eta askatzailea gertatzen zait, nire izaeran kokaturik, inkontzientetik kontzienteago izatera iraganean  sinbologiaren irakurketaz baliaturik, kartak tresna ezin hobea gertatzen zaizkit. Ispilu gisara sinboloan agertzen den pertsonaia eta nire artean distantzia bizituz, hitz gutxitan esanda, sinbolizatutako pertsonaiak, ezaguerara era objektiboagoan eta askeagoan ulertzera eramaten nau. Gehienetan poza esperimentatuz, jakinduriaren aurkikuntzak sortzen duen poza hori hain zuzen!

Paulo Freire brasildar pedagogoak hainbeste errepikatzen zuen “Kontzientziazioari” amore ematen nabilela sentitu eta sumatzen dut, eta hein berean karten irakurketa berak nik bizi dudan errealitatea hobeto ulertzera naramala. Freire glosaturik hau da: berak esandako “hitzaren irakurketa/errealitatearen irakurketa”; “kartaren irakurketa/ errealitatearen irakurketa” bihurtuz.

Aurkikuntza esperimental honek burua eta bihotza zabaltzen dizkit eta nire bakardadean ez geratzearren aberastasun honekin, era askotariko  konpartitzeak praktikatzen ditut, pertsonalak, gela bateko ikasketa dinamikan, lagun taldeetan eta azken batean “Toki atsegina” jubilatuek deritzen diogun lekuan.


 

Berrogei emakumeek jakinduria sinbolikoa konpartitzen gabiltza bi taldeetan bananduta. Denetik dago, batzuk kartak ezagutzen zituztenak beste batzuk ez baina denak ikusmiraz eta ikasteko gogoz. Hasieran oinarrizkoak iruditzen zaizkidan hiru puntu adierazi dizkiet: 1) Nik ikasitako tarota Alejandro Jodorowskyrena dela eta ez dugula landuko asmakizuna; 2) Ez dagoela karta ona eta txarrik, karta bakoitza bizitza bezala dela, denetik duela, baina gu saiatuko garela baikortasuna lantzen ezkortasunaren indarra gugan gutxitu nahian. Eraikuntza lana da; 3) Gutariko bakoitza garela gure “guru propioa” eta horretarako karten sinbologiaren irakurketak lagundu ahal gaituela.

Aurtengo ikastaroa ezer ez ezagutzetik nolabaiteko irakurketa egitera eraman gaitu, koloreak, zenbakiak, harridurak, ezkortasunak eta baikortasunak ludikoki dastatzera, hein berean norbanako bizitzaren ezaguera eta jakinduriaz jabetuagoak sentitzera. Denontzat Ikasketa bat izan da, batez ere ezagueraz eta energiaz asko hitz egiten dugu eta datorren ikastaroan jarraitzeko asmoa agertzen dugu. Alejandro Jodorowskyren zientifikotasuna eta terapeuta jokaerak lagundu gaitu, zenbait gauza gugan bizikidetzen direnak, hitz batean, nahiko inkontziente bizitzetik kontzienteago bizitzera.


 

Alejandro Jodorowsky Chilen (Tocopilla) jaioa da naiz eta gurasoak Ukraniarrak izan. Berak eginiko bi ekitaldi berezietan parte hartu nuen Chilen egon nintzen urteetan (2005/2010): bat, Liburu azoka Internazionaleko areto nagusian, une hartako egoera Txiletarra komentatuz, lurrikara beldurgarri batetik irteten ari ginela. Eta bestea, teatro Caupolicanen eginikiko Cabaret Místikoan. Biak Santiagon.

Paulo Freire beraz Brasildar peto petoa zen. Bera hurbiletik ezagutzeko aukera izan nuen, unibertsitateko gela baten barruan, bere etxe eta nire etxeko mahia inguruan, berak idatzitako zenbait liburuen bidez eta abar, São Paulon ni egondako 1980 hamarkadan.

Ah zer parea, ez nolanahikoa! Biak maisu bikainak.


Eusko Jaurlaritza