776 Zenbakia 2022-12-14 / 2023-02-15

Gaiak

Memoria historikoa dela eta...

UGARTETXEA ARRIETA, Arantxa

Egun, gogoratzen ditut harriduraz, nire hezkuntza prozesuan bizitutako historiari buruzko klaseak. Nola etxean entzuten nituenak eta eskolan entzundakoak ez ziren berdinak, etxekoak gertutik esperimentatzeko aukera ematen zidaten sentsibilitate berezia sortuz nigan hein berean. Ikusi eta sentitzen nuena gerora “memoria historikoa” bezala errekonozitzera eraman naute. Historia ofizialeko datak, batailak, eta gudako jaun-andreak memorizatzeari utzi nion, beste era batetara kontatzeko bizitutakoa eta asken finean nire izaera ere beste era batetara ukitua sentitzea eraman ninduen egoera hark. Klase haietatik urrunduz joan naiz gaur arte baina oraindik ez dut berreskuratu osoki etxekoak eta Euskal Herriko beste zenbaitek bizitutakoa. Une honetan oraindik zenbait argi ilunen artean aurkitzen naiz.

São Paulon (Brasil 1982/1990) nengoela, Joxerramon Zubizarreta nire senarrak zuen liburutegian aurkitu nuen Eduardo Galeano uruguaiarrak idatzitako “Las venas abiertas de América Latina” liburua. Ukitu sakona eta era berean edertasunez jantzia sentitu nuen irakurtzerakoan agertzen duen errealismoagatik eta ordu arte horrelakorik entzun gabea nintzelako, benetan kontinente amerikarraren Memoria Historikoa irudituz eta galdera bat gaur arte erantzunik gabe utziz nire bihotz mentalaren erdian: nola berreskuratu sumatzen dugun galduta egongo balitz bezala identitatearen sustrai ezinbestekoa?  

Geroago Kolonbiara eginiko bidai batetan eta ikerketa lan bat egiten ari nintzela Eusko Ikaskuntzaren eskutik “Liceo Navarra” de Santa Fe  Bogotan deituriko kolegioan, satisfazio handia sentitu nuen ikusirik Eduardo Galeanoren liburu hau, ikas gelan historia ematen zuten orduetan ezinbesteko testua zela, hein berean nire jatorrian Euskal Herrian hain zuzen, zainek irekiak jarraitzen zutela sakonago sentitzen nuelarik. Oraingo honetan hobeto ulertuz gauza bat dela Memoria Historikoa eta beste bat historia ofiziala, bien botere faktikoak desberdinak, asimetrikoak eta kontrajarriak direla gehienetan esperimentatuz.    

Dialektika sozial historikoa den harira eta bizitzan esperientzia gehiago dudalarik, hobeto ikasi dut bereizten zer den ezjakintasuna, krudelkeria, heriotza, inguratzea, bortxakeria eta mota askotako sadismoa, gehienetan esaldi tipiko batez lagunduta agertzen dena: “hobe beharrez egin genuen”. Erabilpen honek, gudako jaun/andreen eskuetan, lasai asko eta errugabeak izango balira bezala onartua izanaz egunerokotasunean, gaur arte jarraitzen du. Baina ez dago egun bat bestearen atzetik bizitzea bezalakorik … Egun beste liburu batzuk iritsi direlako nire eskuetara ditxosoko Memoria Historikoaren babespean naiz eta bat baino gehiago ibili, gertatutakoa ahantzi  edo ahantzi dezagun, nahian. Konplizea den isiltasuna babesten dute zenbait pertsonek, erakunde eta legisladurak gertatutakoa ukatuz ez dagoela probarik esanaz eta konbentzitu nahian Memoria Historikoaren makurdura beharrezkoa dela egungo demokrazian.


 

Marcela Serrano idazle txiletarrak bere eleberria “La llorona”-ren bidez, lehendik egondako txoko honetara eraman nau oraingo honetan, unibertsala den  eme begirada sufritua errekonozituz, izate xamurretik oldar bidez apartatutako zenbait emakumeengana eta xamurtasuna prostituzioa bihurtu izan den beste zenbait haurtzarora. Argi adierazten du kontakizunen  bidez errealitatea estaltzea ez dela onuragarria, alderantziz, auto suntsiketara bideratzen gaituela. Memoria Historikoaren berreskuratzeak berez gordetzen du errekuperatzearen aukera terapeutikoa, bai biktima eta baita ere kaltegile direnei, Paulo Freire pedagogo brasildarrak esaten zuen bezala “zapaldua askatzen dugunean zapaltzailea ere askatzen dugu”.

Espainiako historiari buruz esan beharra daukat Almudena Grandesek idatzitako kondairak gure Memoria Historikoaren parte bat direla. Utzi digun ondarea oso interesgarria da batez ere kontatu ez dena kontatzen jakin duelako hizkuntza literario hurbilean, bizian, erakargarrian eta egiazkoan. Bere liburuak joko didaktiko errealaren bultzatzaileak izan daitezke ikasgela barruan eta zenbait elkarrizketetan eskolatik kanpo. Era honetara garbiketa intelektual eta afektiboa indartuz, beharrezkoa den ezagueraren zerbitzuan.

Francisco González de Tena soziologoa eta filologoa, Kordoban jaioa, ezagutu nuen Bilbon arratsalde batean bere liburua “Nos encargamos de todo” aurkeztu zuenean. Oso kezkaturik agertu zen, haur lapurtuak eta umeen trafikoa Espainian egia zirela adieraziz naiz eta isilduak izan. Baina Memoria Historikoaren bidez ahoz aho, elkarrizketa elkarrizketaz, minaren minen artean,  egun errealitate historiko hauek zabalduak daude. Gertatutakoaren baieztapen beharra sentitzen dute gaur arte zenbait biztanleek bere buruari galdetzen dioten bitartean, non dago nire ama?, nire aita?, nire semea?, nire alaba?, hilda dago? adoptatua izan da? … Liburu honen aurkezpena Bilbon egitea ez zen izan ustekabekoa, Bilboko garai bateko errealitate historikoari dagoelako lotuta baizik.   

Bilbotik urrundu gabe beste komunikazio berezi batetan ere egon izan naiz  Cristina Gutiérrez Meursen eskutik, beraz artista eta turismoan lizentziatua den emakume honek idatzitako “ Lo que no me quisiste contar” liburuaren aurkezpenean. Kontakizun honetan protagonista kasualitatez topatzen da Bilboko kaleetan bere oinarrizko jatorriaren lekua bilatzen ari den pertsona batekin, zituen erreferentziei lotuta eta askatu ezinik zailtasunak han eta hemen gainditu nahian zebilena hain zuzen. Autorea oso ukitua geratzen da ustekabeko topaketa honekin eta baieztapen erreala ematen dio liburuaren bidez. Bere gogortasunean samurra eta erakargarria gertatzen da irakurtzea, hein berean gertatu ez beharko luketen gertakizunen denuntzia aldarrikatzen duelako.

Denboraldi berean “S.O.S. Bebés Robados/Haur Lapurtuak” elkartean Donostian María Buenok (Marbellan funtzionarioa  Erregistro Zibilean eta Udaletxekoen lanetan) bisita bat egin zigun eta Donostian igarotako egun gutxi haietan esku zabalez lagundu zigun Eva Magriñak “La casa cuna de Fraisoro” (Villabona-Gipúzcoa) liburuan agertzen den ikerketa analizatzen. Emaitza Gipuzkoako Diputazioan entregatu genuen eta gaur arte ez dugu inongo erantzunik jaso. Mariak egun beste publikazio baten berri ematen digu “MADRES DESAPARECIDAS. MUJERES MALTRATADAS. No sin nuestros hijos, vivos o muertos”, bestetan bezala argi ilunak agertzen dituela berak bizitu eta sufritzen duen egoera pertsonala agertzen digularik. Bere komunikazioa argia eta beharrezkoa da, azken batean samurtasunera bideratu ahal gaituelako.

 Gatazka hitza erabiltzen dugu Flor de Lis Díaz Carrasco et Arantxa Ugartetxea Arrietak  “Cartas desde el conflicto” idatzitako liburuan gure arteko elkarrizketaren bidez tunel honetan gauden bitartean itxuraz irtenbiderik gabe eta isiltasun ofizialaren trumoi zaratatsuaren erdian. Nola sentitzen garen adierazi nahi dugu, baztertuak, isilduak, irri faltsuen artean, politikoki zuzen kontsideratuak diren jokaera artean eta artxiboetara lotuta ireki ez nahian dagoen eliza baten aurrean paternalismo oker eta higuingarria bizituz, beti oker gaudela adierazten digutelarik beraiek badakitelako zer egiten ari diren eta denon onerako jarrera praktikatzen dutela adieraziz noski!

Bilbon “Jornada Científica TRAUMA, BUSQUEDA e IDENTIDAD en la desaparición forzada de menores” eginiko ekaineko jardunaldian egon nintzen. Eusko Jaurlaritzako ordezko bat ere bazegoen partaide gisa. Ohikoa ez den gardentasun eta zintzotasunez entzun nituen hitzak  baieztapen gisara gertatzen ari den krudelkeriari buruz, azken batean urgentziazko jarrera aldaketa aldarrikatuz, hau da, dakigun egia eta dagoen sufrimenduaren errekonozimendua azalaraztea eta bideratzearen beharra dagoela adieraziz.


 

Observatorio de las Desapariciones Forzadas de Menores presidentea den Neus Roigek bere liburua oparitu zidan gure elkarterako: “NO LLORES QUE VAS A SER FELIZ. El tráfico de bebés en España: de la represión al negocio (1938-1996)”. Irakurtzerakoan historikoki gertatutakoaren gardentasuna sentitzen da giro zuzen eta librean dakielako ailegatzen bakoitzaren sentsibilitatera. Egiaren ukitu sakona uzten duen liburua da.

Liburu bat gehiago eta hitz gehiago baina denak berdin jarraitzen du, isiltasuna eta errugabetasuna naturalizatzen ari dira normaltasunaren itxurakerian. Bitartean lagundu nahian jarraituko dugu itsaso beltz honetan eta ito larrian zenbait gurasoei eta seme-alabei daramaten bilaketan. Dena esanda eta hitz eginda dago naiz eta gudako jaun-andreak agintzen jarraitu. Harrigarria da ikustea nola beti dauden argumentu zientifikoak, moralak eta juridikoak estali nahian begi bistan dagoen errealitatea: benetako delitu baten jarraipena. Horrela definitzen du Amnistia Internanazionalak.


 

Ahotz, hitz eta izen batzuk bakarrik aipatu ditut, gure izenean egindako hitz ahoskatuak eta idatziak dira, milesker beraiei, AUSARTAK benetan, Memoria Historiakoaren beharra duten zenbait herriko partaide direnak, justizia soziala, ezin aztertu den paternalismo erlijiosoa eta gudako jaun-andreengandik aparte bizitzen saiatzen diren planetako biztanle zintzoak, gure mundu txiki honi AMALUR deritzen diogun bitartean.  


Eusko Jaurlaritza