764 Zenbakia 2021-09-22 / 2021-10-20

Gaiak

Emazteen kantutik, emazte-kantuetara : kategoriatik subjektu(eta)ra

DURAND, Eloïse

Antropologoa, Geografian doktorea Bordeleko Montaigne Unibertsitatean

« Au lieu de porter sur la pensée, l'analyse réflexive peut porter sur l'action. Il y a alors analyse par voie de réflexion, en vertu de l'acte second qu'est toute reprise réfléchie […]. Ainsi comprise, l'analyse réflexive se rapproche de la resolutio ou de la reductio médiévales, qui consistaient à ramener une notion, ou une réalité, à ce qui la fonde ».
Henry Duméry, « Réflexive analyse », Encyclopædia Universalis [sarean][1].

Zuberoako ibarretan, euskal kantua, kantu tradizional gisa kontsideratua da, estetika bati lotua, hots, errepertorio propioa duena, kantatzeko manera bat eta gizon ereduari lotua, artzain eta baserritar gizartearen eta honen ohitura kodeen lekukoa izanik. 2000. urteetatik, neska tadeen agerpena tradizioaren oholtzan -antzerki herrikoietatik musika oholtzetaraino- sistema honi inarrosaldia ekartzen dio, ohitura tradizionala birdefinituz. Leku guztietan emazte kantariek errepertorio tradizional hori interpretatzen dute, teknikak jabetuz beren aldian, kantuaren eredu bilakatuz : hemen, emazte ahots azkarra ihesi doa errepika batean, pastoraletan errol feminino subersiboaz jabetzen delarik emazte kantaria etab. Alabaina, izan emazte kantarien ikuspuntutik, edo emazteen kantuaren ikerketari doakionez, zaila zaigu zatiketa sexuala saihestea praktika artistiko honetan[2].

Kantuaren gaiari doakionez, rolen banaketa naturalistaren iraupen hori erregionalismoaren edo euskal nazionalismoaren errepresentazioetatik transmitituak zaizkigu : feminino vs maskulino, diskrezioa vs indartasuna, etxeko lanak vs jarduera artistikoa, arlo pribatua vs arlo publikoa etab. Artikulu labur honek emazteen kantua gaia zehazki galdezkatzen du, elizetako kantuetan islatzen dena eta bere aldaketa, errepresentazio kulturalaren arloan : sexu banaketa « naturalaren » argumentuak hierarkia bat justifikatzen du (Dumont, 1971) kantuan : « gizonen kantuari » « emazteen kantuak » erantzunen luke ; nahiz eta emazteek rol berezia duten (hizkuntzaren, kulturaren « zaindari » ), neskek bestekotasuna ekartzen diote kantu tradizionalari. Artikulu bukaerako glosarioak ikuspegi honen aukera heuristikoen ideia bat ematen du, definizio deszentra(liza)tuak proposatuz.

Ahotsen banaketa, errolen banaketa

Meza ateratzean, solasaldia, Barkoxe, 2004.
E.D: Zer pentsatzen duzu emazteen kantuaz?
Gizon adintsu batek: Emazteen kantua (…) elizan da.
Hortik urrats batzuetara.
E.D: Kantatzen duzu?
Berrogei urte inguruko emazte batek: Ee ez,
ez dut kantatzen, gaizki kantatzen dut ! (irriak)
E.D: Alta, elizan kantatu duzu ?
Emazte honek : a bai, baina elizan
ez da berdin, (…) Denok batera kantatzen dugu.

Gizarte zuberotarrak sexuaren arabera banaturiko elizako polifoniari oso lotua da. Honetan, ahotsak honela banatuak dira : baxutik « apaletik » eta ozenetik « goratik », kantu nagusia edo airea bi ahotsetatk batek segurtatzen du. Honen harira, natura/kultura[3] dikotomiari lotua, basatik deituriko ahotsak « haute-contre » delakoa adierazten du, euskal elizetako galerietatik gizonek botaturikoa. Honen jatorria « basa » / « basati » / « basoa » bezalako hitzetatik dator, ahots honek pirineotar polifoniari erreferentzia eginen luke : artzain gizarte pirineotar, polifonia eraikuntza kulturala da (Casteret, 2002 : 403). Sozialki baloratua, ahots « natural » edo « basatitik datorren » hori (interpretazioen arabera) bularretako ahots indartsuari lotua da, batzuetan « ahots betean » kantatzen dena, eliza eta meza testuinguruan apaizarengandik zapaldua zena.

Beste ahots bat mehetik, fineziari, «nabarmentzen denari » lotua da (Casteret, 2011 : 329). Ahots hau, emazteek eliza barnetik erabiltzen zuten goiko ahots horri deritzogu, « petit registre » delakoari lotua : « Uniquement présente chez les femmes. Également appelée « petit registre », la voix de flageolet [voix de sifflet] est le troisième registre de voix de femme, dans le suraigu au-delà de la voix de tête. Le nom provient d'un petit fifre un peu strident » (Le Marrec, 2010). Teknika hau zorroztasun handikoa da, « meza denboran » kantatzeak nun « apaizak doinua ematen duen » (B solasaldia, Maule, 2016) ahots femininoak goiko erregistro batetara mugatzea eragiten du, disonantziarantz eramateko arriskua izanez. Ahots erregistro honek emazteen bazterketa kriterio bat irudikatzen du (Publikoaren oharra, 2018ko ekainaren 12ko konferentzian[4]), nahiz eta neska gazteengan desagerpena izanik, jakinez eta elizkizunetara gutiago joaten direla eta beren ahotsa askatasun handiago batekin kokatuz.

Interesgarria zaigu azpimarratzea gaurko erreferentziak «feminino kantatzeko moldea » badela Zuberoako kantari ezagun batzuk bezala. Adibdiez, Johañe B famatua da bere « ahots modulatua »[5] edota « ahots betean » kantatzeko gaitasuna transmititzeagatik. (M solasaldia, Baiona, 2018). Gaitasun honek gizonengan ahots mistoaren[6] presentzia behar du, erregistro aldaketa eta nabarmentze hori gertatzeko. Hala ere, gertatzen zen  galerietan zeuden gizonak, ahots latitude handiagokoak baitziren, apaizak gaitzesten zituela basatitik kantatzen bazuten; era berean, elizaren behereko partean, serorek, zenbait neska erreprimitzen zituzten, elizako ahots egokia ez zutelako kantatzen.

Beraz, « emazteen kantuari » buruz hitz egiteak erlijiozko estetikari nola jokabide sozial baten preskripzioari eta haren inguruari erreferentzia egingo liokete, polifonian jartzeak, orduan, ohiko jarrerak tartekatzen dituen genero baten eragina ekarriko lukeenean. Ahots eta rolen arteko harreman horrek irauten du belaunaldi batzuentzat, kantua bere koru-itxuran gogotikago egiten dutenentzat, eta zenbait elizkizunetan, hala nola, pastoralaren meza, agorrilaren 15ekoa edo eguberrietakoa, non oraindik belaunaldi ezberdinak biltzen diren. Testuinguru honetan, emazteen kantu baten existentzia ikaskuntza espezifiko baten bidez azaltzen da, seroren eta apaizaren irakaskuntzetatik pasatzen zena, eta gaur egun belaunaldi batzuentzat bezperetan eta abesbatzetan parte hartzearen bidez irauten duena.

Performentzien zentzua eraiki

Kantu femininoa bere historizitatean birkokatuz, ohartzen gara bokalitate feminino tradizonalak polifoniarekiko harremanari beste subjektu bat proposatzen diola. Sü Azia elkartean eskuragarri, 1970ko grabaketa bat, kantaldiko tarte ttiki batean, agian bi segunduz, ahots izugarri mehea [Miñazabal ahizpak, Amatto kantua] entzun dezakegu, hirugarren ahots batentzat edo txistu batentzat har dezakeguna. Kantari beraren beste kantu bat entzunez, [Ürso xuria errazü ; 1962], jodle-tik hurbileko ahots teknikaz ohar gaitezke.

Elkarrizketa, Gotaine, 2015.

A : (grabaketa entzutean) : Ai, baina x da gaineko ahotsean (kantatzen ari da). Gainean da hor. Gainean da e. Gainean zen hor.
E.D : Bai, entzuten duzu egiten ari zarena hor ?
A : hau bai.
E.D : hau, zer da hau ?
A : a, zer den ez dakit. Errazago ailegatzeko dea ?
E.D : seguraski.
A : seguraski.
E.D : egia da oso gainean dela e.
A : hor, bai, bai (kantatzen du) […]
E.D : teknika bat da…
A : … ikasten dena
ED : country amerikar kantua ere…. Garai batean jende askok musika tradizionaletan erabiltzen zutena.
A : a bai…
E.D : baina berdin praktikan zerbait definitu duzu….
A : … zerbait hori nota zailenetara ailegatzeko teknika hori seguraski
E.D : Zeren teknika kokatzen da, jodle delakoa, ahotsaren hausturaren lekuan hain zuzen.

Praktikan teknika honek ahots batetik bestera pasatzea ahalbidetzen du ahotsaren desbideratzea saihetsiz boz mudantzaren lekua delako. Izan ere, emazte kantariak ezohiko aldaketa eginen du (bularreko ahotsetik buruko ahotsera) ahots altura komenigarrira helduz. Bestalde, jodle delakoaren erabilera Aka neska gazteek praktikatzen dute, eta honek (Afrika erdialdeko Errepublika) sexu bati edo adin klase bati identifikazioa sinbolizatuko luke eta sedukzio joko[7] baten bidez ahaleginduko lirakete beren gizartean etorkizun batean gizartean ukanen duten errola irudikatzen. Analisia hau indartua da Zuberoan nun neska-taldeetan dabiltzan emazte kantariek jokoan ezartzen duten estitika femininoari loturiko ezaugarriak ditugun. Adibidez, ihesi doan ahots oso indartsua integratzea kantuaren errepikan.

2008an, Xiberotarsak kantan kontzertua, Atharratzeko Jauregia elkartearengandik antolatua zen. Ekitaldi horretan, gizon gazte batek, emazte kantari talde bat, belaunaldi berekoak, probokazio puntu batekin aurkeztu zituen : « AJ elkarteak eskerrak eman nahi dizkizu gure apaiz maiteak adeitasunez utzi digun eliza batera goi mailako ikuskizun bat ikustera etorri zarelako. Aurten, gainera, espero dugu ez zaretela aspertuko, zuberotar ahotsik ederrenak biltzen saiatu garelako. Emazteek oihu egiteko ohitura dute, beraz, gaur gauean aukera emanen diegu kantuz gauzak normalki adieraztea (barreak, oihuak, txaloak) » (grabaketa pertsonala).

Kontzertu hartan, Santaziko neskatilak taldeko kantarietako batek ahots indartsua bota zuen Xiberoko üsantsak « Zuberoako ohiturak » kantuan eta horrek sorpresa eragin zuen, nire gainean ziren gizon batzuei irria eraginez . "Ahots betean" kantatzeko modu honi « ttuter » deitzen zaio, bereziki Santa Grazin eta inguruko herrietan presente dena, non ahots "natural" anitz diren. Ahots-maisutasun horrek iradokitzen du, batez ere, ostatuetan eta bestetan jendaurrean kantatu ohi duten gizon kantariekin neskak sedukzioaren alorrean lehiatzen direla, polifonian emakumeei lotutako erregistroak eta funtzioak berrituz.

Analisi horrek lotura handia du Jacques Bouëk (2002), etologiatik abiatuta, Oachen (Errumanian) gizonen orroaz kantatzeko molde horren oinarrizko funtzioak isolatzen baititu, bere lurraldea kontrolatzeko eta amodiozko parada bat egiteko balio duen soinu-komunikazioaren arabera. Jendaurrean kantatzea, a fortiori nerabazaro garaian, komunitate barruko sedukzio sistema[8] baten parte da. Santa Graziko edo inguruko bikote mistoen parte hartzeak Laas edo Biarnoko lehiaketa polifonikoetan kantu honen erotika bat jartzen du Pirinioetako eremuan (Nelli, 1963). Izan ere, adibideok erakusten dute kantariek jakin izan dutela, neurri batean, arte bat pluralizatzen, nahiz eta, beren eredu propioei esker, haren eraldaketari aurre egiten dion arte bat, hots, emazteen kantuetatik emazte-kantuetara, badela bokalitatearen ikaskuntza, genero batetik bestera, subjektu batetik bestera gertatzen dena.

Bururapena

« Aucune identité n’est donnée, telle qu’une certitude métaphysique ou une constante ethnologique… Elle émerge comme produit de la conjoncture historique et de l’action humaine ».
Felix-Marcel Castan, Manifeste multiculturel et anti-régionaliste, 1984, 20 or.

Emazteen kantua, kulturak ezarritako zentzuaz haratago, hausnarketa irekitzen du Tradiziopean den sisteman. Emazte eta gizon ahotsez azkarki markaturiko erregistro tartekatzeen bidez, emazte kantariek, beren esperientzia intimoa gordez, beren harremana polifoniarekin aldatuz eramaten dute. Nahiz eta « bigarren mailako » ekarpenak egin errepertorioan, « neska-taldeek » sarrera nagusia eskaintzen dute praktika artistikoan, kulturako lekuen idealizioarekin jostatuz , kultura aldakortasuna azpimarratuz eta kulturaren eredu finko edo ez-mugikorraren kontra joanez. Praktika honen eraikuntzak artearen funtzio sozialaren galdera argitara ematen du : zergatik emazte kantari tradizionalaren rola bakarrik kulturaren zaindariaren rolari lotua zaio ? Folklorea, eguneroko praktika anonimo gisa harturik, folklorismoaren aurkako tentazioari eta zentralismo kulturalari aurre egiten dio eta praktiken zentzuei buruz berriz pentsatzea ahalbidetzen du.

Glosario polemikoa (eztabaidagarria eta aldakorra izan daitekeena)

Basatik : musikologian, tenoreko « kontra-altuko » ahotsa : Zuberoan, ahots botatze teknika.

Mehetik : musikologian, koloratur soprano ahotsa : Zuberoan, txistuaren teknika, aitzineko belaunaldietako emazte kantariengan dokumentaturikoa.

Emazteen kantua: elizako polifoniaren baitan emakumeen lekua adierazten duen kontzeptu bernakularra, eta ondorioz, Zuberoako pastoraletan eta gizartean presente dena.

Emazte-kantua : kontzeptu etnomusikologikoa, tradiziozko gizarteetan emazteen errepertorioak adierazten dituena.

Emazte kantaria : Zuberoako herrietako oholtza batetik bestera pasatzen diren kantariak.

Neska taldea : belaunaldi bereko emazte kantari taldea, errepertorio tradizionala interpretatzen duena.

Kantaldi : Euskal eszena musikala, emazteen kantuek orain leku garrantzitsua duena. `

Jodle : M1-tik M2-ra erregistro aldaketarako ahots-teknika.

Kantu hartzea : hitz-hartzearen antzekoa, enuntziazio egoeraren nahasmendua sortzen du.

Gizarte tradizionala : Gizarte ideala, "sexu bereizketa" batean oinarriturikoa eta euskal kulturan proiektatua, bera ere Euskal Herriko gainerakoentzat "tradizio erreserba" bezala hartua.

Erreferentzia bibliografikoak

Barrué-Pastor M. (1988), Rapport de synthèse pour le Comité DMDR (Diversification des Modèles de Développement Rural), DGRST (Direction Générale de la Recherche Scientifique et Technique), Paris.

Bouët J. (2002), « Une métaphore sonore : chanter à tue-tête au pays de l’Oach (Roumanie) », in Vocalité dans les pays d’Europe méridionale, FMADT, Parthenay.

Castan F-M. (1984), Manifeste multiculturel (et anti-régionaliste), Editions Cocagne, Montauban.

Casteret J-J. et Heiniger P. (2002), « Le chant basque à l’église. Nature du couplet, culture du refrain », in Denis Laborde (dir.), Kantuketan. L’univers du chant basque, Elkar, Donostia.

Casteret J-J. (2011), « Lexicon of multipart singing in France Mainland », European Voices II. Cultural listening and local discourse in multipart singing traditions in Europe, Ed. Ardian Ahmedaja, Böhlau, p.327-334.

De Certeau M. (1993), « Le lieu d’où l’on traite de la culture » (1974), La culture au pluriel, Seuil, Paris.

Donnat O. (2005), « La féminisation des pratiques culturelles », in Bulletin du département des études, de la prospective et des statistiques, n°147.

Dumont Louis (1971), Introduction à deux théories d'anthropologie sociale : groupes de filiation et alliance de mariage, Editions Mouton, Paris-La Haye.

Fürniss S. (2005), « Femmes, maîtresses, mères : chants et danses des jeunes filles baka », Cahiers de Musiques Traditionnelles 18, p. 217-237.

Le Marrec David (2010), « Qu’est-ce la voix mixte ? », note publiée sur le site Carnets sur sol (http://operacritiques.free.fr/)

Nelli René (1963), L’érotique des troubadours, Editions Privat, Toulouse.


[2]« Lanaren banaketa sexuala » gaia ikusteko, ikus, Kergoat Danièle (2000). « Division sexuelle du travail et rapports sociaux de sexe ». In Hirata H., Laborie Françoise, Le Doar H., Senotier D. (eds). Dictionnaire critique du féminisme. Paris, PUF « Politique d’aujourd’hui ».

[3] Hedaduraz, femeninoa kulturan geratu behar duenari esleituko litzaioke (hots naturari), eta maskulinoa, berritzen duenari (Casteret et Heiniger, 2002).

[4]Eloïse Durand, « Kantu femininoa eta kantu tradizionala Zuberoako ibarretan », Eusko Ikaskuntzak antolaturiko hitzaldia, Baionako Euskal Museoa, 2018ko ekainaren 12a.

[5]  Horrelako estetika elizarekin ere lotzen da, zeinak bakarkako atalak bermatzen baitzituen eta polifoniaren zuzentasuna hartzen baitzuen

[6] «Ahots mistoak, horrela, igarobidea (edo passagio), hau da, zorroztasunerantz (ahots naturala faltsutuz doan unea) sortzen den "baskulak", oso gutxi entzuteko meritua du, eta hori oinarrizko puntua da kantu lirikoan. (Le Marrec, 2010).

[7] « Gai honi buruzko ikerketa oso delikatua da, eta behin baino gehiagotan, barre-algarak egin zituen, baina ez hain adierazgarriak: sedukzioari eta desirari begiratzearen ikuspegi bereziki femeninoak, helduaroan hasi orduko emakumeei dagozkien gaiekin ohitzen ditu. Baina sexualitatearen aurkikuntzak markatzen duen bizi-fase horretara iritsi ez izanak bermatzen du haien jarduerak joko bat izaten jarraitzen duela eta ez duela lizunkeriara jotzen » (Fürniss, 2005).

[8] Maulen, 2004ko kantu txapelketa hasi baino lehen, gogoan dut, bereziki, kantari gazte bat, bere lagunei ohartarazten ziena familia horretako semea publikoan zegoela.


Eusko Jaurlaritza