690 Zenbakia 2014-10-01 / 2014-11-05

Euskobooks

Aipamena. Einstein Euzkadin: Gerraurreko zientzia eta goi mailako kultura euskaraz

Egilea: Karmele Artetxe Argitaletxea: Utriusque Vasconiae, 2013 Orrialde kopurua: 108 ISBN: 978-84-941044-1-1 Ezaugarriak: Esku artean duzun liburuak 1936 aurreko euskarazko zientzia eta goi mailako kultura du aztergai. Izan ere, 1936ko gerra aurretik euskaraz zientziaren gainean zenbait artikulu, hitzaldi eta liburu ekoitzi ziren. Halako lanak ez ziren asko izan, baina sarri euskarazko prosa zientifikoaren aitzindari gisa laudatzen ditugu, ulertu gabe zein testuingurutan eta zein helbururekin sortu ziren. Entsegu honetan marko interpretatibo berri bat proposatzen dugu gerraurreko euskarazko ekoizpen jasoa ulertzeko. Produkzio horren ezaugarri eta muga ideologikoen gaineko hausnarketa bat. Izan ere, gerraurreko euskarazko kultura jasoa, askotarikoa izan zen, eragile, asmo eta baliabide desberdinekin egina.