Egileak: Antonio Lucas Marín, Pablo García Ruiz Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2013 Orrialde kopurua: 456 ISBN: 978-84-9860-865-6 Ezaugarriak: Gaur egungo gizartea —konplexua, oso ekoizkorra eta ezegonkorra— erakunde-gizartea da: gure oinarrizko behar asko asetzeko (ura, garraioa, elikadura, energia, osasuna, irakaskuntza, aisialdia, bizitzaren zentzua, eta abar), nahitaezkoak dira erakunde horien jarduerak. Horregatik, beharrezko bihurtu da haiek aztertzea, geure bizitza egoki ulertzeko ezinbesteko osagaitzat. XX. mendearen hasieran, industria-gizarteen goraldian, nabaria gertatu zen erakundeen azterketa zientifikoari ekin beharra. Horixe egin zuten Max Weber, Taylor eta Fayol-ek, esate baterako; ikerkuntza- eta irakaskuntza-eremu oso bat hasi ziren jorratzen, gaur egun arte zabalduz eta zabalduz joan dena. Horregatik, erakundeen azterketa fakultate eta eskola tekniko askotako curriculumetan dago gaur egun. Ulertezina litzateke enpresa-munduan jardungo dutenek, edo egitasmo teknikoak koordinatzen, politikan, hezkuntzako eta prestakuntzako hainbat esperientziatan parte hartuko dutenek, ez ezagutzea, zeharka bada ere, erakundeei buruz egin diren azterketen ondorioak.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.