Egilea: Jon Zarate (Zuz.) Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2013 Orrialde kopurua: 162 ISSN: 0214-9001 Ezaugarriak: Euskaraz osoki idatzitako eta oinarrizko hezkuntza zientifikoa duten irakurleei bideratutako dibulgazio-aldizkaria, urtebeteko harpidetza. Honen helburuen artean ondokook dira: zientzia eta teknikaren alorretan egiten diren aurrerapenak plazaratzea, unibertsitateko ikasleei zein irakaskuntza ertaineko irakasleei testuliburuen osagarriak izango diren materialak eskaintzea, esparru zientifiko-teknikoan euskararen estandarizazioa bultzatzea, eta esparru honetan hizkuntzaren erabilerak sortzen dituen arazoak konpontzen laguntzea. Kannabisaren hamar aurpegiak. Ekaia. Ale berezia 2013: - Hitzaurrea (Iker Val eta editoreak). - Kannabisaren terapia erabileraren zuzenbide alderdiak: hurbilketa bat (Xabier Arana, Aitzol Azpiroz). - Kannabisaren eragin ekonomikoaren inguruko zenbait gogoeta (Josune López Rodríguez). - Kalamua: Biologia eta dibertsitatea (Gustavo Renobales, Esti Sarrionandia). - Kannabis landarearen kimika (Oier Aizpurua, Jone Omar, Nestor Etxebarria). - Kannabinoideen sintesia (Estibaliz Coya, Eider Arantzamendi). - Konposatu kannabinoideen analisia matrize biologikoetan: odola, plasma, gernua, listua eta ilea (Maitane Olivares, Asier Vallejo, Ibone Alonso, Nestor Etxebarria). - Kannabisaren terapia erabilera (Igor Horrillo, Luis F. Callado). - Sistema endokannabinoidea: etorkizun handiko itu terapeutikoa gaixotasun psikiatrikoetan (Sergio Barrondo, Maider Lopez de Jesús, Gontzal Garcia del Caño, Imanol Gonzalez-Burguera, Xabier Aretxabala, Mario Montaña, Joan Sallés). - Kannabisaren terapiarako erabilera mugimenduaren asalduretan (Teresa Morera-Herreras, Cristina Miguelez, Asier Aristieta, José Ángel Ruiz-Ortega, Maria Torrecilla). - Sistema endokannabinoidearen funtzio periferikoak (Ekaitz Agirregoitia, Naiara Agirregoitia).
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.