687 Zenbakia 2014-07-02 / 2014-08-06

Euskobooks

Aipamena. Eleria 24: Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria

Egilea: Ibon Viteri Zubia [et al.] Argitaletxea: Eusko Ikaskuntza, 2013 Orrialde kopurua: 148 ISSN: 1137-1951 Ezaugarriak: Eleria aldizkariaren 24. alean Gaiak atalean lau artikulu ageri zaizkigu. Gainera, Epaiak eta epaitegiak eta Kronikak eta Iruzkinak ataletan hainbat lan interesgarri argitaratzen dira. Bereziki aipagarria da Euskara Juridiko atalean argitaratzen den Joseba Ezeiza Ramosen lana eta Nekane San Miguel magistratuak, Juan Luis Ibarrari, Euskal Autonomi Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lehendakariari alegia, egiten dion elkarrizketa. Klasikoak sailean, Bernd, Schünemannen “Kritische Anmerkungen zur geistigen Situation der deutschen Strafrechtswissenschaft”, lana da aztergai. Beti legez, zenbaki honen azken orrialdeetan albisteak, bibliografia, tesiak eta bidean dauden legeak aurkezten dira. [+] Informazio gehiago