686 Zenbakia 2014-06-04 / 2014-07-02

Euskobooks

Aipamena. Zubererazko istorio, alegia eta ipuin irri-egingarri

Egilea: Jean-Baptiste Coyos Argitaratzailea: Euskaltzaindia, 2013 Orrialde kopurua: 160 ISBN: 978-84-95438-96-6 Ezaugarriak: Zubererazko istorio, alegia eta ipuin irri-egingarri liburuak azpititulua du: “Gure Herria aldizkariaren idazleak (1924-1939)”. Hitzaurrea egin duen Jean-Louis Davant euskaltzainak azaltzen duen bezala, “munduko bi gerla handien artean, zuberotar prosalari gazte andana bat agertu zen Gure Herria aldizkarian, istorio eta ipuinak sotilki kontatuz”. Hala, bada, Coyosek “belaunaldi horretako zortzi autoreren idazlan batzuk berpizten ditu, haatik ez edozein krakakoak: “istorio, alegia eta ipuin irri-egingarri” zenbaiten berriz argitaratzea hautatu du”. Oro har, hogeita hamar testu hautatu ditu Coyosek: narrazioak, ipuinak, alegiak “eta sailkatzeko errazak ez direnak”.