685 Zenbakia 2014-05-07 / 2014-06-04

Euskobooks

Aipamena. Lurraldeak eta mugaldeak: Esperientzia dokumental garaikideak

Egileak: Vanesa Fernández Guerra, Miren Gabantxo Uriagereka (arg) Argitaletxea: UPV/EHU, 2013 Orrialde kopurua: 167 ISBN: 978-84-9860-887-8 Ezaugarriak: Honako argitalpen hau Lurraldeak eta Mugaldeak. Esperientzia dokumental garaikideak diziplina arteko proiektuaren ekimen bat da, 2009an UPV/EHUko irakasle talde batek abiatu zuena. Lurraldeak eta Mugaldeak proiektua zine mota honetan lan egiten duten zinegileen pantaila eta topagunea bihurtu da, haien eta euren lanaaztertzen duten kritiko eta akademikoen arteko elkarriketa eta sinergia sustatu baitu urtetik urtera. Hain zuzen ere, liburu honen jatorria Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) 2010 eta 2011 bitartean antolatutako unibertsitate hedapeneko ikastaro batzuetan aurki daiteke. Eta haiekin batera, ondoren hartutako kafetan, elkarren artean trukatutako emailetan eta konpainia onean emandako denboratan ere. Hartara, testu hauek zerbait badira, ekilibrista batzuk elkartzearen emaitza dira, zinemaren mundukoak batzuk eta unibertsitatekoak besteak, zeinentzat oso garrantzisua den zenbait egile eta haien obrak arlo akademikoan izatea. Horrela bada, Lurraldeak eta Mugaldeak: esperientzia dokumental garaikideak liburuak espainiar zinearen historiografian orain arte lekurik izan ez duten autoreak eta obrak bildu eta haiei ikusgarritasuna eman nahi izan die, baita iparrorratza eskaini ere zine dokumentalaren labirintoaren barrena ibili nahiko duen edonori: gogoa piztuko dioten esperantzez betea aurkituko du hura, baina baita zalantzez gurutzatua ere. Izan ere, azken finean, liburuan aurkituko duena, elkarrekin (elkarri) idazten duten (dioten) zuzendariak, irakasleak eta kritikoak izango dira. Testuak: Santos Zunzunegui, Vanesa Fernández, Miren Gabantxo, Jorge Oter, Germán Rodríguez, Eulàlia Iglesias, Isaki Lacuesta, Víctor Iriarte, J.M. Català, León Siminiani, Lluís Escartín, Josetxo Cerdán, Gonzalo de Pedro, Los Hijos Kolektiboa (Javier Fernández, Luís López y Natalia Marín), weareQQ Kolektiboa (Usue Arrieta y Vicente Vázquez), Rivet (Sarah Demeuse eta Manuela Moscoso), Andrés Duque eta Virginia García del Pino.