685 Zenbakia 2014-05-07 / 2014-06-04

Euskobooks

Aipamena. Txernobil txiki bat etxe bakoitzean

Egilea: Ander Izagirre Argitaletxeaa: Gaumin, 2014 ISBN: 978-84-942417-2-7 Ezaugarriak: Txernobilgo istripu nuklearra gertatu zenean, Juliak 13 urte zeuzkan eta aire librean jolasean ibili zen egun osoan. Igorrek 28 urte zeuzkan, soldadua zen eta zentralera lanera korrika joateko agindu zioten. Inork ez zien azalpenik eman. Orain Juliak erreportaje bat idatzi nahi du, Txernobilen zer gertatu zen eta gaur egun ingurua nola dagoen kontatzeko. Igorri eskatu dio laguntza, katastrofearen garaiaz biek dituzten oroitzapenak biltzeko eta, Txernobil bisitatzen duten bitartean, ondoan lagun bat izateko.