Egileak: Mikel Haranburu Oiharbide, Nekane Balluerka Lasa, Arantxa Gorostiaga Manterola, Jesús Guerra Plaza Argitaletxea: UEU, 2014 Orrialde kopurua: 419 ISBN: 978-84-8438-485-4 Ezaugarriak: Anormaltasun psikologikoa zertan datzan agertzen da lehenik. Ondoren, nahaste psikologikoen sailkapen-sistemak aurkezten dira. Nahaste psikologikoei buruzko lehen bi ataletan gaur egun hain ugariak diren aldarte eta barne-herstura nahasteak azaltzen dira. Ondoren, psikopatologiako nahaste nagusia den eskizofrenia eta haren espektroko nahasteak ikertzen dira. Nahaste somatomorfoak eta disoziazio-nahasteak aztertu ondoren, hainbeste pertsona ukitzen dituzten loaren nahasteak azaltzen dira. Substantziekiko mendetasunari eta elikaduraren nahasteei atal bana eskaintzen zaie. Gero zaharren artean hain ugariak diren nahaste neurokognitiboak edo dementziak aztertzen dira. Nahasteen zatia amaitzeko, arreta-gabezia eta hiperaktibitatearen nahastea, parafiliak, genero-identitateko nahastea eta bulkaden kontroleko nahasteak azaltzen dira. Azken bi ataletan psikopatologiako zeinu eta sintomak eta psikopatologiako nahasteen laburpena ematen dira. Liburuan zehar azaltzen diren kontzeptuak eta nahasteak ulertzen laguntzeko eta haiei buruzko gogoeta egiteko hainbat ariketa praktiko proposatzen dira atal bakoitzean. Psikopatologia: - Anormaltasun psikologikoa zertan datza - Psikopatologiako zeinu eta sintomak - Aldarte eta barne-herstura nahasteak - Eskizofrenia - Loaren nahasteak - Substantziekiko mendetasuna - Elikaduraren nahasteak - Nahaste somatomorfoak eta disoziazio-nahastea - Nahaste neurokognitiboak edo dementziak - Arreta-gabezia eta hiperaktibitatearen nahastea - Parafiliak - Genero-identitateko nahastea - Bulkaden kontroleko nahasteak - Nahaste bakoitzari buruzko ariketa praktikoak [+] Informazio gehiago
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.