686 Zenbakia 2014-06-04 / 2014-07-02

Euskobooks

Aipamena. Nafar Aire Zaharretan II

Egilea: Txema Idalgo Argitaratzailea: Kapare, 2013 Ezaugarriak: 2. liburukia + CDa ISBN: 978-8461670956 Ezaugarriak: Komenigarria litzateke, garai gertuetan, gure nafar herri aunitzetan geure hizkuntzan abestea eguneroko gauza orokorra zela gogoratzea. Kalean, mendian, elizan, ezkontzetan, hiletetan, tabernetan, zein gudan..., hiltzera kondenatuak zeudenek ere berauen damuan abesten zuten. Bertzalde, gure hainbat musikari, bai musikagile zein interprete, kantutegi honetan agertzen diren abestietan oinarritu dira opera, koro, abestietako... konponketak gauzatzeko. Bertze aunitzaren artean, Aita Donostia, Jesús Guridi, Lorenzo Ondarra, Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Oskorri, Ortzadar, Hiru Trukuren... kasua da hau.