602 Zenbakia 2011-11-25 / 2011-12-02

Euskonews Gaztea

Gaiak: Asun Balzola

RUEDA PARDO, Sonia AUÑAMENDI EUSKO ENTZIKLOPEDIA



Idazle eta marrazkilari bizkaitar hau Bilbon jaio zen, 1942an, eta Madrilen hil, 2006ko ekainaren 22an. Argazkia: Be?ñat Doxandabaratz (Euskonews)

Imprenta Industrial enpresan hasi zen lanean, eta haur liburuen ilustrazioari ekin zion Aguilar argitaletxearen eskutik, 1962an. 22 urterekin izandako istripu baten ondorioz, ezindua geratu zen, eta lanbidea bertan behera utzi zuen. Sendatzen urte luze eman ondoren, bere alderdirik ezagunenari ekin zion, haurrentzako eta gazteentzako liburuak idazteari eta ilustratzeari, hain zuzen ere. Orduz geroztik ez zuen alor hori utzi, eta aldizka Italian ere aritu zen. Haurrentzako marrazkiaren eta narrazioaren bidez, artearen munduan hasi zen, eta erakusketa egin zuen Juan Carlos Eguillor autorearekin batera, Bizkaiko Aurrezki Kutxaren Aretoan, 1979an.

Haurrentzako ilustratzaile onenari Lazarillo saria irabazi zuen. 1998an, Kultura Ministerioaren bigarren saria eman zioten, kategoria berean, eta Andersen sariaren finalistetako bat izan zen, arte espezialitate horretan saririk garrantzitsuena, alegia. Hogei herrialde baino gehiagotan argitaratu ditu liburuak, eta bee obrek ospe handia izan dute nazioartean.

Bere mundu kreatiboa zabaltzeko ahaleginean, Txoriburu – Cabeza de chorlito argitaratu zuen, bizitzako lehenengo zazpi urteak oroituz, eta horrekin batera diskoa atera zuen, haurrentzako hamabi bat kantarekin, berak interpretatuta, moldaketa elektronikoekin eta gitarrak lagunduta. Ediciones Destino argitaletxeak argitaratu zuen lana, eta Kultura Etxeak aurkeztu zuen, Getxoko Igeretxe Hotelean, 1999an.

Madrilgo Ilustratzaileen Elkarteko buru izendatu zuten (2001eko urtarrilean). 80. hamarkadan, jada karguan egona zen, Elkarteko lehenengo burua izan zelarik.

2002an, berriz, Madrilgo Ilustratzaileen Elkarteko ohorezko lehendakaria izan zen, Antonio Fraguas “Forges” autorearekin batera. 2002an, Desde mis ruedas liburua argitaratu zuen.

Cuentos rellenos liburuarekin, Perigord Sukaldaritza Liburuaren Nazioarteko Aretoan (Frantzia) haurrentzako gaztelaniazko liburu onenari saria eman zioten. Halaber, sari hauek jaso zituen: Ilustrazioaren Sari Nazionala (1985), Generalitat de Catalunya–ko saria (1988), Serra D’or Award of the Critics (1988), Euskadi Saria eta SM Fundazioaren saria 1991ko testu eta ilustrazio onenari. Horrez gain, Haurrentzako liburu aretoa euskaraz ilustratutako liburu onenari saria eman zion, 1996an, Zarautzen.

‹‹Asun Balzola, Auñamendi Eusko Entziklopedian››