Marrazkiaren ekitaldia. Umorezko marrazkiaren hilabetea Marrazkiaren ekitaldia. Umorezko marrazkiaren hilabetea * Piarres Erdozaintzi Iparralde ttipi honetako, Nafarroa Behera probintzia ttipienetakoan, Oztibarre aldean, berri ttipiño bat da Izura. Hots herriño honetan dago Haize Berri Kulturetxea eta aterbetzen ditu bi erakusgela eder. Oharturik barnealdean erakusketei zoakionez deus guti zela egiten, erabaki zen noizetik noizera erakusgelen balitzea. Bazen hain zuzen umore marrazki sailean higitzen zen jendea, herri aldizkarietan, afitxagintzan eta ere argitaratzen zen noizean behin komiki liburutxo bat edo beste. Iparraldeko marrazkilariei , 1990ean elgarretaratze hitzordua finkatu zitzaien marrazkirrri erakusketa osatzea proposatuz. Ekitaldi hau abiaraztean on iduritu zitzaigun lehentasuna euskarari ematea, alor orotan gure hizkuntza sar dadin, euskal umorea euskaraz baitzen, eta baita oraino euskaraz jendartean zabaltzen... Beste giroan da estreinatzen marrazkirri, umorearen aratsa izan dadin ahalegin guzia bidean ezarriz, soinu, bertsu, antzerki eta hainbeste eginkizun ezberdinekin... Ihaute astearte aitzineko edo ondoko sotiranean ezarriz, Ihaute estearte aitzineko eta ondoko ostiralean baita inaugurtzaen erakusketa , urtaroari doakionez une egokian dago, hilabetez ikusgai daudela hainbat marraazki. Marrazkilari guztiz gehienak iparraldeko hiru probintzietakoak dira, ardurenean gazteak, mutilak eta neskak ere berdin zorrotz eta eraginkor. MARRAZKIRRIZ MARRAZKIRRI Izenak berak harri batez bi xori egiten du, marrazkirri hitzean elgar lotuak baitira marrazki eta irri hitzak. Alta umorea ez da beti alai eta irri eragile, hots begira dagoenaren hunkitzea da helburua, irria zuri edo umore beltz izanagatik... Lehen marrazkirri 1990ean zen egin, gonbida berezia genuela JANBER IRIBARNE garaztar maisua beee obran hautatu bildumarekin eta ainitzentzat hau izan zen arekusketa esperimentala. Estreina egunean presentatu eta azaldu zuen GONZALO ECHAVARRIAK "Pitxu" Zuberoanargitaratu zuten komiki liburutxoa. Ondoko urtean ere zuberotar komikilana aurkestu zen: LAURENT CAUDEINE gazte zohituaren "erreus de jeunesse". Hots, erakusketa gaztea izan zen hau akatsak izan ala ez... Erabaki inportantea hartu zuten antolatzaileek 1992an, gaia proposatzea marrazkilariei. Lehen gai hau "sosa" baitzen marrazkilari behartsuen eguneroko arrangura hunki zuen eta beste behin hauek urririk lan egin umorearen altxorrari berena ekartzeagatik. Urte hartan gureganatu ziren Napartheid aldizkariko marrazkilari zenbait eta parte hartuz azaldu ere nola eta nolaz egiten zuten aldizkaria. Hegoaldearekiko lotura egian zen. Aurkeztu zen besteak beste MARKO ARMACHen "orreaga" komikilan ederra. Ondikotz, urte hortako ekainean lur hau utzi zuen, denek maite genuen, JOSEP DUBOURDIEU marrazkilari lagun onak, ezinestalizko hutsa utziz gutartean. "Paradisua" izan zen hurrengo gaia. Lehertze ordainduak izan ziren erakusleak, indulgentzi alde gaitza irabazi baitzuen parte hartuz ekitaldian "SARATIK SARARA" liburuaren prototipoa presentatu zuen 1993ko erakusketa inauguratzekari PAXKAL BOURGOINek. Bostgarren marrazkirrik zirikatu zituen "IRRATI TELEBISTAK" eta salgai eman JANBER IRIBARNEn bi komiki gidoi frango laketak liburutxo batean bateratuak. 1995ean "AGRIKULTURA" gaia irauli, aitzurtu eta jorratu zen, ITURRIA frantses egunkari bateko marrazkilari ezaguna parte hartzaileetan zen. "BERTSUZ BERTSU MARRAZ MARRA" laborarien bertsu liburua umore marrazkiz apaindua jendeei agertu zitzaien. "HAIZU DENA , HAIZU EZ DENA" gaiarekin maraztu zen 1996an, eta HELENE DOLHARE k ximenki landu "ABERE SOLAS" liburuak arrakasta ukan zuen. 1997an "ARRAZAKERIAK" elkartu zituen publikoa eta urte hartako marrazkilari filantropoak. Aldi hartako marrazkien artean ziren PLANTU marrazkilari ospetxuenak. Iraganai begira zagon 9. Marrazkirri "HISTORIA" aztertzen. Hau ez da historikoa gelditu gure erakusketen artean, halaere utzi dizkigun oroitzapenekin gabiltza aitzina... Jaz zen marrazkirriren 10.urteburura "ASKATASUNA" gai utopikoa paperreratu zen, buru bezain aburu, eta hainbat egeratan gauzatua edo ezingauzatua. Hamaikagarrena da aurtengo marrazkirri, gaia dauka honek ere eta hau da "HABIL MUNDU GUZIRA". Estreinatuko da 2000. eko martxoaren 3an, 21:00 etan. PARTE HARTZEKO: A4 paperen (295 mm x 210 mm) lan egitea hobe. Marrazkiak erakutsiko dira Haize Berri Kulturetxean 2000. eko apirilaren 7raino. Jatorrizkoak eta jendarteratuak izan ez diren marrazkiak eskatzen ditugu. Edozeinek parte har dezake abenduaren 31 aitzin, izena emanez helbide hontara: HAIZE BERRI KULTURETXEA 64120 IZURA Tel: 05 59 37 85 79 Habil zabiltza !... eta etor Marrazkirrira!... ETA GEROA? Marrazkirriren geroa marrazkilarien eskutan dago. Umorea da zirikaria, erasotzailea, higikorra, umoreak du biziaren garratza arintzen, da jostagarri, goxagari eta bitxi bada bitxi, den umore goibel latzenak ere argi gitzake gure iibilaldi iragankorrean... Mintzo da herritarrei herri hizkuntzan eta maiz ametsarekin nahas nahasten...Ahomihitan, idatziz edo marraztua, umorea jalgi bedi nasaiki, hunki gaitzala eta heda bedi denetan menderen mendetan! Piarres Erdozaintzi, Marrazki Erakusketaren arduraduna Euskonews & Media 60.zbk (1999 12 23 / 2000 1 7) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.