Liburutegi Nazionalaren premiaz Liburutegi Nazionalaren premiaz *Traducción al español del original en euskera Agurtzane Juanena Euskal liburutegi nazionalari buruz egokitu zait idaztea eta, hasteko, esan behar dut ez zaidala oso samurra egiten: izan ere, "kultura nazionalaren zutabe" omen dena ez edukitzeak gure kultur egituretako gabezia handi bat nabarmentzera behartzen bainau. Kontzeptuaren azpian dagoena, laburki bederen, gehienok dakigu: liburutegi nazionala kultur komunitate baten erreferentzia bibliotekario nagusia da, bertako ondare bibliografikoaren bilketa eta kontserbazioa bermatzeko. Honekin lotuta, hainbat zeregin ditu, nazioarteko erakundeek (Unescok, Iflak...) funtsezko edo komenigarri bezala finkatu dituztenak eta, tokian tokiko egoeraren arabera, malgutasun handiz, beraz, erabakitzen direnak. Garrantzitsuenak aipatuz: lurraldeko ekoizpen bibliografikoa jasotzea, bibliografia eta katalogo kolektiboak elaboratzea, sistema bibliotekarioaren buru eta koordinatzaile izatea... Batek baino gehiagok Euskal Herriko lurraldeen banaketa instituzionala aterako du eragozpen nagusi bezala proiektu hau bideratzeko. Ihardespena ere ildo horretatik doa: Euskal Herriaren egoera anitz eta sakabanatuari dagokiona sistema erabat deszentralizatua da, baina deszentralizazioak ez du koordinazioa ezinezko egiten. Gure kasuan, sinpleki, nahitaezko errealitate edo abiapuntua da. Hori bai, koordinazioak oinarrizko egiturak exigitzen ditu eta arlo horretantxe ditugu lehenengo hutsune nabarmenak: Euskal Autonomi Erkidegoan, Nafarroan, orobat Iparraldean, eginkizun dira oraindik bai liburutegi nagusi edo zentralak, bai liburutegi legeak. Estatu espainiarraren erreferentzia hartuta, azken hogei urteotan, Estatuko autonomi erkidego gehienek liburutegiei buruzko legeak onartu dituzte baita, legedi horien barruan, liburutegi nagusiak sortu ere: Andaluzia, Aragoi, Asturias, Madril, Murtzia, Gaztela eta Leon, Valentzia... Biblioteca Nacional delakoak Estatuaren mailan dituenen antzekoakdira funtzioak, bakoitzak bere lurraldea marko bezala hartuta. Aipamen berezia merezi du Kataluniaren ereduak: Kataluniako Liburutegi Legea (bigarrena, 1993koa) baita osatuena eta pentsatuena Estatuko gainerakoen artean. Kataluniako Liburutegien Sisteman, bertako liburutegi guztiak integraturik daude, modu batean zein bestean: publikoak, pribatuak, unibertsitateetakoak. Kataluniako Liburutegi Nazionalaren helburua honako hau da: "recoger, conservar y difundir la producción bibliográfica catalana y la relacionada con el ámbito lingüístico catalán, incluída la producción impresa, periódica o no, visual y sonora". Bestalde, "La Biblioteca de Cataluña, primer centro bibliográfico de la cultura catalana, mantendrá mediante las adquisiciones pertinentes, la condición de centro de consulta y de investigación científica de carácter universal". (1) Badugu, beraz, gugandik ez urruti, nora begiratu, egungo egoera gainditu nahi badugu. Lehenago esan dudan bezala, liburutegi nazionalaren eginkizunak hainbat dira, baina nik, hemen, bi gaiotan jarriko dut arreta, biok ere daukaten garrantziagatik: euskara katalografikoan eta euskal bibliografian. Euskarak eta euskal kulturak beren agentzia bibliografikoa behar dute Jakina denez, azken hamarkadetan dokumentazio arloan, beste arlo batzuetan bezala, normalizaziorako joera gauzatu da, nazioarteko erakunde garrantzitsuenen (IFLA, UNESCO, ISO...) ahalegin eta sustatzeari esker. Honen ondorioz zenbait oinarrizko egitarau onartu dira: UBC (Universal Bibliographical Control) dugu horietako lehena. UBCa IFLAren (International Federation of Library Associations and Institutions) eskutik sortu zen Grenobleko Jardunaldietan, 1973an, eta bi helburu zituen: agentzia bibliografikoak ezartzea nazio bakoitzean eta nazioarteko katalogazio arauak onartaraztea. Nazio bakoitzak agentzia bibliografikoa eduki beharra agentzia horrek egin behar duen lanaren konplexutasunak eskatzen du: bere lurraldeko argitalpenen kontrol bibliografikoa asumitu behar du nazioartemailan, indarrean dauden araudien barnean (ISBD, MARC), modu fidagarri eta kalitatezko batez. Hizkuntz aldetiko berezitasunik dagoenean areagokoa da premia hori: agentzia katalografikoa bere nazioko produkzioaren emaile da nazioarteari begira, batetik, eta, bestetik, nazioarteko araudiak komunitatearen beharretara egokitzen dituena. Konprenituko denez, azpiegitura finko eta sendoa behar da lan honen kalitatea bermatzeko. Agentzia bibliografikoak informazio sistema nazionalen barnean planteatu dira UNESCOren eskutik eta eskuarki liburutegi nazionalaren kontzeptuari lotu zazkio: liburutegi nazionala baita bibliografia nazionalaren ekoizlea eta lurraldeko agentzia bibliografiko moduan jokatzen duena. Hau zuzenean zein bere menpeko erakunde baten bidez egin dezake. Esan dudan bezala, Euskal Herriko autonomi erkidegoetan eginkizun dira oraindik bai liburutegi nagusia baita agentzia bibliografikoa ere. Nafarroak dirudienez aurre hartu dio EAEri asmo aldetik bederen : "Biblioteca General de Navarra" deiturikoa izango baita liburutegi nagusia eta "Instituto Navarro de Bibliografía" sortuko omen dute liburutegi horren itzalean "Bibliografía Navarra" ekoizteko xedearekin. Argi dago honelako egiturak behar ditugula kanpora begira kultur komunitate bati dagokion duintasunez azaldu nahi izan ezkero eta barrura begira zerbaiten eredu instituzionala eskeini nahi baldin bada: Madrilen katalogatzen dutenak ez digu balio, ezta Gasteizen baino erderaz egina denak ere. Euskal Herriko instituzio batek bere bibliografia erdara hutsez eskaintzea burugabekeria da: alde batetik, Madrilen (edo Parisen) egiten dutena errepikatzea delako eta, bestetik, arlo honetako euskara normaltzeak esfortzu garbi eta indartsua exigitzen duelako. Esan dezagun bidenabar, horrelako lanari ezin zaiola boluntarismoz edo erdipurdi ekin: errekurtso nahikoak (pertsonak, baliabide materialak) eskaini behar zaizkio, zalantzarik gabe. Euskararen normaltzeak katalografi arloan hainbat erronka ditu begibistan: eleaniztasunarenerrealitateari erantzun behar zaio (katalogo elebakar, elebidun edo eleanitzaren aukera garbiki zehaztuz), euskarari berari hornitu behar zaizkio behar dituen lan tresnak (deskribapen bibliografikorako terminologia, sarrera puntuak edo autoritateak, nazioarteko katalogazio arauen itzulpen edo egokitzapena ...), datu bibliografikoak euskarri informatikoan emateko MARC formatoa egokitu behar du... Eta, gainera, inoiz ez da ahaztu behar tresneria horretaz balitatuko diren erakundeak anitzak direla: liburutegi publikoak, unibertsitatekoak, espezialduak, dokumentazio zentroak... Ezin gaitezke, bada, engainatu: euskarari leku duina emateak egitura bibliotekario sendoa eta ongi bideratua eskatzen du. Bestalde, teknologi berrien azken eragina aipatuz, batzuren iritziz eta duela hogei urte besterik uste bazen ere, kontrol bibliografikoaren benetako gauzatzea agentzia bibliografikoek edo katalogo kolektibo erraldoiek baino areago biblioteketako sistema informatikoetako OPACen (Online Publicc Access Catalog) kontsultek ahalbidetu dute. Azken honek, dena den, ez dio arrazoirik kentzen orain artean esandakoari, izan ere, kalitatea ez baita gai honetan inprobisatzen, aurretik egindako lanaren ondorioa da. Bestetik, zer nolako inpresioa hartuko du gure OPACetara begira jartzen denak, nortasun bereziko komunitatea garela jakinik komunitate berezi batengandik itxaron daitekeen emaitza aurkitzea espero badu? Alde honetatik, kanpoko autore baten hitzak ekarriko ditut honera. Izan ere, argigarriak dira oso, kanpotik nola ikusten gaituzten ikusteko: Jose Antonio Cordón Garcíak, iaz argitaratutako liburuan, honela zioen: "El País Vasco accede a la autonomía mediante ley orgánica 3 (1979 de 18 de diciembre) (...) La legislación bibliotecaria que dimana de los órganos de gobierno es escasa y de poca entidad. En concreto carece de una ley de bibliotecas con el carácter de norma reguladora general de toda la comunidad, como ocurre en casi todo el resto del Estado español. (...) Estas son lasúnicas menciones que, desde el punto de vista del control bibliográfico, se efectúan en la legislación vasca de bibliotecas. Ninguna alusión por tanto a la necesidad de una biblioteca central de carácter nacional o regional, a la necesidad de elaborar una bibliografía que recoja el producto de la producción editorial vasca, de dar a conocer la cultura vasca a la comunidad implicada y al exterior. Nada absolutamente que relacione las oportunidades que la nueva situación política y administrativa supone para el desarrollo y la extensión de la cultura e idiosincrasia de la comunidad, como veíamos en otras legislaciones. Y esta parquedad, que podríamos considerar inherente a una mentalidad o a unos comportamientos más inclinados a los hechos que a las formulaciones teóricas impracticables, se da también en las actuaciones, pues en el País Vasco no existe equivalente alguno a la realización de productos bibliográficos como los de Cataluña o Galicia, las otras comunidades cuya particularidad linguística justificaría con más ahínco la confección de un instrumento que, además de difundir los productos de su lengua, sirviera como fundamento de la conciencia grupal." (2) Denbora asko ez dela, prentsaren bidez (Egunkaria, 1998 7 21), Eusko Jaurlaritzaren proiektu baten berri izan genuen: Kultura Saila "Euskadiko Liburu Ondarearen Katalogo Nagusia" osatzen ari omen da, Interneten bidez guztientzat eskuragarri izango dena. Horretarako, zenbait liburutegi publikoen katalogoez gainera, Gasteizko Apaiztegiko Liburutegiaren, Lazkaoko Beneditarren, eta Loiolako Santutegikoaren katalogoak abian edo amaituak dira jada. Ez zuen ezer aipatzen, ordea, hizkuntz kontuaz eta, profesionalak garenok, beldur gara omisio horrek izan dezakeen esanahiaz; izan ere, plangintza, lankidetza eta batez ere egitura eskatzen du euskararen auziak: zentro edo agentzia bibliografikoa beharrezkoa da eredu katalografiko duina eman ahal izateko. Euskal kulturak ere, gaurko egunean egokia litzatekeen bibliografiaizateko, agentziaren beharra du. Izan ere, orain artean egon den proiektu anbiziosoena, meritu haundikoa, Jon Bilbaoren "Eusko Bibliographia" (3), denok dakigun bezala, etenda dago eta ez dirudi horren ordez ezer prestatzen ari direnik. Beste lan txalogarriak ere baditugu, Joan Mari Torrealdairena (4) eta, helburu lexikografikoarekin, UZEI lantzen ari den "XX. mendeko datu base bibliografikoa"; baina hauek ere ekimen partikularren bidez gauzatu dira eta ezin dute erakunde ofizialen lana ordezkatu (lagundu bai, agian). Bete betean, instituzio publikoen ardurakoak dira lan asmo hauek. Instituzio publikoek diseinatu eta bideratu behar dute politika bibliotekarioa, politika honek bakarrik sortu bait litzake euskara katalografikoari edo euskal bibliografiaren proiektuari sostengu emango diozkioten bitartekoak. Amaitzeko, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak "XXI. mendearen akordioa : Bai Euskarari" kanpaina jarri du oraintxe abian, euskara guztion artean indarberritzeko asmoz: biblioteka eta dokumentazio zentroetako profesionalok ere geure lekua hartu behar genuke euskalgintzaren lanbide komunean, gure aportazioaren beharraz ez baitago zalantzarik. Agurtzane Juanena, Bibliotekaria Joana Albret Bibliotekonomia Mintegiko kidea (1) Arana Palacios, Jesús eta Olaso Val, Anabel. Legislación sobre bibliotecas : un estudio comparativo. Non: TK. 1 zk. (1996 ekaina), 43 53 orld. (2) Cordón García, José Antonio. El registro de la memoria : bibliografías nacionales y depósito legal. Gijón : Trea, 1997. ISBN 84 89427 23 2, 223 224 or. (3) Bilbao, Jon. Eusko bibliographia : euskal bibliografiaren iztegia.... San Sebastián : Auñamendi, 1970 1981. ISBN 84 7025 158 9 (4) Torrealdai, Joan Mari. XX. mendeko euskal liburuen katalogoa. Donostia San Sebastián , Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura eta Turismo Departamentua, 1993 1997 ISBN 84 604 8194 8 I* / 84 605 4513 X II* / 84 922537 7 0III* Erlazionaturiko bibliografia: Garzia, Pruden. Euskal Biblioteka Nazionala. Non: Argia, 1998 uztailak19, 30 or. Iturralde Sola, Juana eta Arana Palacios, Jesús. Entrevista a Carmen Jusué Simonena, Jefe de Sección del Libro y Bibliotecas. Non: TK. 1 zk. (1996 ekaina), 19 22 or. Juanena Alustiza, Agurtzane. El euskera en la catalogación de nuestro patrimonio bibliográfico. Non: ALDEE, Año 2, n. 4 (dic. 1996), 16 21 or. Juanena Alustiza, Agurtzane. Euskal liburutegi nazionalaz. Non: Jakin, 105 zk. (martxoa apirila 1998), 35 52 or.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.