596 Zenbakia 2011-10-14 / 2011-10-21
Aitzol, J. de Urkina.
Idazlea, kazetaria eta gipuzkoar sustatzailea, 1896an Tolosan jaioa. Aitzol, lehenengo ilaran ezkerrean.
Apaiz ikasketak Gasteiz eta Comillaseko seminarioetan egin zituen, 1922an Gasteizen ordenatu eta hasieran behintzat batik bat, 1929ko Bartzelonako misio-erakusketaren antolaketa bezalako misio-zereginetan arituz. Geroztik herrialdearekiko bere dedikazioa handia izan zen eta halaxe erakusten dute abiatu zituen hainbat ekimen ugarik, egunkarietan eta aldizkarietan sakabanatutako artikuluek, bere arerio politikoekin izan zituen eztabaidak, folklorea zuzenean bildu izanak, eta abarrek.
Sortu berria zen Euskaltzaleak elkartearen zuzendaritza beregain hartu zuen 1930ean; ordurako euskal berpizkundean bete betean sartuta zegoena eta langileen mugimenduak erakarrita sentitzen zen eta honi hats demo-kristauaren adorea ematen saiatu zen.
La muerte del euskera o profetas de mal ag?ero argitaratu zuen Donostian 1931an eta "El D?a" egunkariaren sorreran era zuzenean parte hartu zuen. Yakintza aldizkaria -bere aleak 1936ko ekainera arte argitaratu ziren- Aitzolek sortu zuen 1933an. Aitzolen pentsaeraren lanik esanguratsuenetariko bat, La democracia en Euzkadi, 1935ean ikusi zuen argia: Ariztimuñok demokrazia foru erakundeek araututako demokrazia ordezkatzaile bezala ulertzen du.
Altxamendu faxistarekin, Beloken (Lapurdi) babestu zen 1936an; eta urriaren 15ean "Galerna" itsasontzian Bilbora itzultzen saiatu zenean, atxilotu eta Ondarretako donostiar espetxera eraman zuten eta torturak jasan zituen. Bi egunetara Hernaniko hilerriaren hormetan fusilatu egin zuten.
‹‹Jose Ariztimuño Olaso, Auñamendi Eusko Entziklopedian››