595 Zenbakia 2011-10-07 / 2011-10-14

Euskonews Gaztea

Gaiak: Ikasgaien Arteko Lan Astea, ikasketak biziagotzeko bidean Xalbador kolegioan

HEGUY URAIN, Marie DASSANCE, Kattin

Kanboko XALBADOR KOLEGIOko ikasleak



IALA (edo Ikasgaien Arteko Lan Astea) Xalbador kolegioko pedagogia taldean sortu zen 2009ko bilan egunetan. Erakasle eta burasoek, Bordeleko instituzio batean egiten zen proiektu batean oinarrituz, aste interdiziplinar euskaldun bat eraikitzea erabaki zuten. Geroztik lau IALA egin dira, bi urtero. Pedagogia taldeak eta erakaslegoak manera desberdin batez erakastea lortu du “erakaskuntza egokitu dugu ikasle bakoitzari, denei ikasteko ber xantzak emateko” argitu du zuzendariak. Informazio Bilketa

Lehen hiru egunetan, astelehenetik asteazkenera, ikasle guziak gelaka ibiltzen dira, proposatuak diren tailer desberdinetan parte hartuz. Hala nola, kanpoko jendea etortzen da gaiari buruzko lekukotasun baten emateko, bideoak begiratzen dira kurtsoa beste molde batez egiteko, eskulanak egiten dira gaia sakontzeko adibidez. IALAko ikasleak.

“Honela ikastea molde egokia da, kurtso normaletik ateratzen garelako eta kurtso interesgarriak badirelako,” jakinarazi du bosgarreneko ikasle batek, aldiz, laugarreneko neska batek aipatu du “interesgarria zela kurtsotan ukitzen ez ditugun gaiak aipatzen ditugulako (...) jakin–mina sortzen du”.

“Hori dela eta, inplikazio handia da, harrigarria da! Denak lanean zarete, interesaturik kurtsoetan. Hori behar zen ikasteko moldea aldatzeko, kurtso arruntetatik ateratzeko (...) gure lanak zentzu bat badu”, erran du Mañolo Espelettek ikasleen lanarekiko motibazioa ikusiz. Hori dela eta “harremanak sortzen” direla gehitu dute Xalbadorreko bizpahiru ikaslek. Baina zuzendariak eratxiki du “erakasleak ikasleak bezain inplikatuak eta motibatuak dira! Erakasleen inplikazioa ikusiz, eferbeszentzia bat bezala dela erran dezaket. Horrez gain, ikasle bakoitza bere ikas — norabidearen aktore izan behar da, dinamika batean sartu, eta proiektu honek hori egiten lortzen duela pentsatzen dut. (...) Gainera erakasleak ohartzen dira beren esku dela dinamika honetan sartzea.” Baionako kaleetan.

Antolaketari dagokionez “ideia sobera badugu (...) irudimena ez dugu eskas,” erantzun du hezkuntza aholkulariak, galdetzen geniolarik nola sortzen ziren IALAko gaiak. Baina zuzendariak adierazi du “nahiz eta hastapenean erakasle guziak motibatu behar ziren, erakasle guzien inplikazioa behar zelako, aho batez baietza atera zen proiektuarendako. Ikasleek aitortzen dute, zaila izan behar dela horrelako proiektu baten antolatzea”. Zuzendariak honi erantsi dio “ordutegi berri bat antolatu behar baldin bada ere, proiektu onuragarria dela ohartzen gira.” Ahozko baten sorrera

Beste bi azken egunetan, klase guziak (6, 5, 4 eta 3 garrena) nahasten dituen laukote bat sortzen da ekoizpen kolektibo baten sortzeko. Laukoteak sortzeko tutoretza gelaka biltzen da, — hau, mailak nahasten dituen (3, 4, 5 eta 6.eko hiru edo lau ikasle) taldea da; egunero lan lagundua egiteko biltzen dena, eta IALA astearen azken bi egunak elgarrekin pasatzen dituzte.

Ostegunean ikasleek ahozkoari buruzko gaia jakiten dute eta taldeka hautatutako gaia sakontzen dute ideiak elkartuz, astean ikusitakoa batuz. Ostiral goizean aldiz ahozkoaren prestaketa hasten da. Ikasleak tutore geletan taldeka pasatzen dira hiruzpalau aldiz, entrenatzeko eta hutsak zuzentzeko. Ostiral arratsaldean ahozkoak hiru erakaslek osatutako epaimahai baten aitzinean ebaluatuak dira. “Nahiz eta estresa badugun ahozkoa pasten dugularik, ohartzen gira gure etorkizunean esperientzia hori erabitzen ahalko dugula,” dio hirugarreneko ikasle batek. Horrez gain Manolo Espelette proiektu eramaileak lekukotasuna eman du, “prestatu nahi zaituztegu zuen etorkizunarendako, gure sisteman ez delako ahozko aski egiten,” erranez. Sorkuntza guziak ebaluatuak direla eta bataz bestekoan sartzen direla azpimarratu behar da.

Lehen IALAn (Iraupen iraunkorrari buruzkoa) hiri birtual ekologiko bat irudikatu behar zuten ikasleek. Bigarrenean ("Euskal Herriak" izenburu zuena) euskal familia baten garai desberdinetako pertsonen lekukotasunak antzeztu behar ziren. Hirugarrenean (". KOM", komunikazioa) komunikazioari buruzko ahozko bat burutu behar zen eta azkenean aldiz Baionako ondare kutural eta artistikoa landu zuena, hiriko obra bat aurkeztu behar zen turismo gidari gisa eta horretarako Baiona hirira joan ziren ikasle guziak eta han egin zuten beraien ahozkoa.

Baina IALAko gaiez gain, “bizitzako gaiak” lantzen direla jakinarazi du hezkuntza aholkulariak ; “IALAk kultura pertsonala aberasten du,” erran du ikasle batek, Maite Andiazabalek “elkartasuna, heziketa eta harremanen hobetzea,” goresten duelarik.

Puntu negatiboak aipatu izan nahi ditugularik, zuzendariak zabaldu du “puntu negatiborik ez da sekulan, hobekuntzak baizik, eta horretarako bilanak egiten ditugu. Puntu positibo gehiago bada puntu negatibo baino”. Aldiz hirugarreneko mutiko batek “kurtsoak ez dira ongi antolatuak,” leporatu du. Beste neska batek aldiz, “taldeak hautatu beharko litaike,” urrikaldu du.

Mañolo Espelete eta Maite Andiazabalek “IALA bat hiruhilero egitea hobe litaike,” argudiatu dute, ikasle gehiengoak, “proiektu bikaina,” dela aitortzen dutelarik, eta honi batzuek gaineratu dutelarik “segitzeko gogoa” zutela.

Nahiz eta pentsatzen dugun proiektuak oraindik baduela hobetzeko hastapena delako, iruditzen zaigu segida bat behar dela proiektu honentzat gu garen pertsona aberasten duelako orainarendako baita ere etorkizunarendako.