594 Zenbakia 2011-09-30 / 2011-10-07

Euskonews Gaztea

Gaiak: Dalmaziarra

ADEVE



Txakur hau Walt Disneyren filmari esker (101 Dalmaziar)l umeen artean oso ezaguna da. Dalmaziarraren ilaje zuri orbainduari eta bere silueta harmoniatsuari esker, konpainiarako animalia dotorea da.

Orekatu, maitekor eta sentikorra da. Sendotasun handia, arintasuna eta erresistentzia onak ditu. Memoria ona du eta arrazoi horrexegatik, oso erraza da hezteko. Bere izaera alaiari eta jostalariari esker, umeen tratu desegokiak jasateko gai da, bana umeek oso goiz, txakurrarengan kide alai eta bereiztezina aurkitzen dute.

Aparteko atari–txakur izatera ailegatu daiteke. 1970ra arte egiteko hori zuen txakurtzat hartua izan zen, baina ordutik, Nazioarteko Txakur Federazioak konpainia txakurren artean sailkatu zuen.

Arraza honen jatorriak nahasgarriak eta kontraesankorrak dira. Nazio batzuek haien arten eduki nahi zituzten, eta elkarri ohore hau eztabaidatzen zioten, baina ezin zituzten nahikoa datu eman egiaztatzeko. Txakur honen izenak teoria eztabaidaezin batekin zerikusia da, Dalmazian sortu zela. Dena den, dakigun gauza bakarra, antzinako denboratan agertu zela da, izan ere, Egiptoko papiroetan eta Ekialdeko eta Greziako zibilizazioen erliebe batzuetan agertu ziren txakurren itxuren euren antza dute. Hautaketa

Jaiotzean erabat zuriak dira, eta 15–20 egun pasata, belarri eta lepo gainaldetan orbanak agertzen hasten dira, handik bizkarrera eta gorputzaren beste ataletara hedatuz. Hasieran oso argiak dira, baina iluntzen joaten dira. Orbanak beltzak edota marroiak izan daitezke, betazalen inguruan ertz beltz bat edukitzea askorentzako are preziatuagoa da.

Pertsona askok bi hilabeteko kumeak nahiago, horrela erraz maitatzen dela eta jabe berriari hobeto egokitzen zaiola uste baitute. Halere, dalmaziar lirain bat nahi badugu, bederatzi edo hamar hilabeteko kume bat erosi beharko genuke, momentu horretan itxura hartuta baitago. Bestalde, adin honekin hartuz gero, heziketarako eta ikasteko prest egongo da.

Dalmaziar bat erosi baino lehen, bere larrua eta orbanen itxura eta antolaketa aintzakotzat hartu izan da. Muturreko edertasuna bilatzen dute askok eta horretarako, orbanak ondo mugaturik egon behar dira eta biribilak izan behar dute, txanpon baten tamaina izanez. Bere ilea, motz, labur, dentso eta distiratsua izan behar da. Aurpegia zuria izan daiteke, baina alerik preziatuenak aurpegian orbanak dituztenak dira. Argazkia: CC BY — Justin Otto

Arrak handiagoak izaten dira, 55–60 cm bitarteko tamaina izatera ailegatu daitezke, eta 30 kilo pisatu. Emeak ordea, 50–55 cm eta 25 kg pisatzen dituzte. Arra emeak baino ederragoak izan daitezke itxuraz, baina bere kideekin oldarkorragoak dira. Ondo hezita egon arre, eme bat zelatan ikusten duen bakoitzean bere kateaz tiratuko du. Emeak ordea, inoiz ez du egingo, sentikorragoa, maitekorragoa, adiagoa eta mantsoagoa delako. Zainketak eta elikadura

Lorategiak edo terrazak dituzten pertsonek aukeratu, eta atari txakur bezala erabili ohi dituzte. Halere, pisu batetan bizi daiteke, baina mugitzeko eta aire askeaz gozatzeko balkoi bat behar ditu. Txakur honentzat ariketa fisikoa beharrezkoa da, osasuntsu egoteko eta artikulazio eta muskulu funtzionaltasuna babesteko. Hau dela eta, egunerako hiru aldiz etxetik atera behar da, afal ostean batez ere.

Dieta egiten duen ekintzaren araberakoa izango da. Egunero hiru bazkari ematea komeni da. Gosaritan esnea, gailetak, ogi lehor edo xigortua, eta arrautza bat. Eguerdian eta gauean haragi gordin edo egosia, arrozarekin eta barazkiekin osotuta.

Zainketari dagokionez, egunero ilajea eskuilatu behar zaio. Ilearen muda ailegatzean, eskuila gogor bat erabiltzea komenigarria da, horrela eskuilak erortzeko zoria dauden ileak errotik aterako ditu. Begiak kotoi busti baten bidez garbitu behar dizkiogu, sarri. Hortzak berrikusi behar ditugu lertzoa saihesteko. Sabelaldia eta erditzea

Ernaldu ondoren, emearen sabelaldiak 63 egun inguru iraungo ditu. Erditzeko momentua ailegatzean, seinale iragarleak agertzen dira: errapeen tamaina handitzen da, hanpatuta, eta oritzez betetzen dira. Gorputzaren tenperatura gutxitzen da, eta erditzeko, bazter baten bila ibili ohi da. Egurrezko kutxa batek balioko du, baina albo batean beheragune bat egin behar diogu, emea aske mugitzeko kumaldia zapaldu gabe.

Arraza honetan, zilbor–hestea apurkorra da, eta horregatik, erditzear dagoenean kontu handia izan behar dugu kumeekin.