595 Zenbakia 2011-10-07 / 2011-10-14

Euskonews Gaztea

Gaiak: PAC: bizirako markatzen duen proiektua

BETELU, Ohiana BOSCQ, Lorea RODRIGUES, Karla

Kanboko Xalbador Kolegioa



Urtero Xalbador kolegioan hirugarreneko ikasleek egiten duten PAC astean (Projet Artistique Culturel ) parte hartu dugu aurten. Aste hau berezia da zeren eta guk, hirugarreneko ikasleek, emandako gai bati buruz ikusgarri bat muntatzen baitugu astearen azken egunean publikoari aurkezteko. Bistan dena ez dugula dena bakarrik egin, Oier Hiriartek, gure gorputz heziketa erakasleak, eta Lagunarte Konpaniako Kristof Hiriartek lagundu gintuzten baita beste erakasle batzuek ere. Ikusgarriaren momentu bat.

Aurten “Keinuz Keinu” gaiari buruzko ikusgarria egin dugu Inessa de Gachen gelan, Bastidan, baita ere han muntatu. Gauez, herri hartako etxe tipi batzuetan lo egiten genuen lagunekin. Emanaldi horretan kantuak, bertsuak eta euskarako kurtsoetan egindako olerkiak erabili ditugu. Teknologiako kurtsoetan eraiki genituen kaxak erabili ditugu perkusioak egiteko.

Proiektu hori bada 9 urte egiten dela gure kolegioan, baina duela 6 urte Lagunarte Konpainiarekin lan egiten dugu. PAC–aren muntatzeko eta antolatzeko erakasle ekipa bat osatzen da eta harek du proiektua idazten eta gaia eztabaidatzen. Oierrek ikasleei dantza kurtsoak emaiten dizkie eta bertan, taldeka koreografia tipi bat muntatzen da eta hortarik abiatzen da proiektua.

Ikasleak urtero motibatzen direla erran digu Oierrek, baina ikasle batzu besteak baino gehiago edo lehenago. Proiektua hau interesgarria dela dio erakasle eta ikasleen arteko harremanak desberdinak baitira, eta autonomia ere asko lantzen baita. Berak dantza asko maite duela erran digu eta horren partekatzea oraino gehiago.

PAC asteari buruzko ikasleek dituzten iritziak bildu ditugu eta orokorki denek diote esperientzia bikaina izan dela. “Nahiz eta gorabeherak izan, hunkigarria zen” dio Orianek. “Berriz egin nahi nukeen proiektu bat da eta heldutasuna hartzen lagundu nau” erraiten du Karlak.

Miel Rodriguez, gure euskara erakasleak atzemaiten du aktibitate biziki interesgarria dela eta esperientzia aberats bat dela. Ikusgarriaz gain bizitako gauzak ikasten ditugula erran digu eta ikasleen inplikazio haundia agertzen dela beti. Azken gomendioak ematen. Kristof Hiriarten elkarrizketa

Zer da zure lana ? Musikaria naiz eta konpainia bat manatzen dut Lagunarte izenekoa, hori asuratzen dut proiektuak ongi manatzeko, ikusgarriak sortzen ditut, egiten ditut, baita ere, zenbait transmisio eta formazio.

Noiztik lan hori egiten duzu ? Noiztik parte hartzen duzu PAC proiektuan ? Lagunarte konpainian ? Duela hamabost urte lan hori egiten dut, badu hamar urte Lagunarte konpainian ari naizela eta duela sei urte parte hartzen dut PAC proiektuan.

Zein arrazoientzat lan hori maite duzu ? Askatasunean sentitzen naiz, lan horrek aintzinean emaiten dituelako adierazpena eta irudikapena, lanbide hau biziki interesgarria baita eta alde negatibo biziki gutti dituelako. Oier eta Kristof Hiriarte

Zuretako zein izan da PAC proiektu erreusituena ? Nere irudikotz proiektu guziak erreusituak izan dira. Ez dut proiektu bat ere ahantziko ezta burutzearen poza.

Zein dira zure lanaren alde onak eta txarrak ? Maite dudan lanbide bat da. Jende ainitzen ezagutza egiten dut. Ez da alde txarrik.

Zer sentitzen duzu PAC proiektu bat bukatua ikusten duzularik ? Biziki uros naiz eta berritz hasteko embeia dut.

Badituzu lan ordu finkoak ? Ez, kasik denbora guzian lan egiten dut.

Zein zailtasun dituzu nerabeekin lan eginez ? Asko maite dut nerabeekin lan egitea. Komunikazio zailtasunak ditut ez baititut beti haien ulertzeko gaitasunak. Nerabeen mundua aparte den mundu bat baita, ulertezina...

Zein dira zure gerorako proiektuak edo nahiak ? Hiru proiektutan ari naiz : Jazz musika talde baten sortzea, Frantzia osoan joko duena, EHZ–tan 50 pertsonak soinua eta mugimenduaren inguruan lan eginen dute, baita ere aireko eta lurreko ibilaldiaren inguruan, ZTIKZ talde bat 4 dantzariz eta musikari batez osatua, makilaren inguruan lan egiten dutenak.

Beti egiten ote dituzu gazteekin proiektuak ? Ez. Lan egiten dut ere zaharragoekin

Zerk bultzatu zaitu lan horren egitera? Musika eta artearen maitasunak bultzatu nau, baita ere, hauen partekatzearen nahiak.

Zein ikasketa egin dituzu lan hortara heltzeko ? Unibertsitatean musika eta pedagogiari buruzko ikasketak egin ditut.

Geroari buruz espero dugu Xalbador kolegioak segituko duela proiektu honen antolatzen, aste berezi horretan ainitz ikasten eta handitzen baita, ikasle guztiok plazer haundia hartzen baitugu parte hartzen eta esperientzia miresgarria izaiten baita urtero.