595 Zenbakia 2011-10-07 / 2011-10-14

Euskonews Gaztea

Gaiak: Xutik taldea, famatu bilakatzen

ANDUEZA, Oihana BARBIER, Kattin

Kanboko XALBADOR KOLEGIOko ikasleak



Iparraldetik heldu zaigun euskaldun talde bat presentatuko dugu. Egun hauetan, ainitz aipu da, bai irratietan, bai Euskal Telebistan, berrikitan atera baitute beren lehen CDa. Talde hau euskararentzat borrokatzen da, euskaraz kantatuz eta euskal kausak defendituz : adibidez Korrikarentzat egin duten kantua “Prefosta” Etxepare lizeoko ikasleek bideoz eman dutena, klip lehiaketan parte hartzeko, baita ere presoen alde agertzen dira kontzertuetan, "Nun" deitua den kantuaren bidez. Noiz eta nola sortu da Xutik taldea ?

Xutik taldean, Zpeiz Mukakiko musikariak eta beste hiru lagun elkartzen dira. Zpeiz Mukaki mundu osoan ibili da (Alemanian eta Estatu Batuetan) baita ere Euskal Herrian baina hegoaldean bereziki.

Talde hori iparraldeko 15 gaztez osatua da; 7 musikari eta 8dantzari ditu, untsago presentatzeko, Zpeiz Mukakik dituen 3 parteak azalduko dizkizuegu :

Lehenik txaranga bat (eskusoinua, gitarra elektrikoa, gaita, atabala, saxofoia,bonboa,bateria...). Ondotik musikak (Kortatu, Negu Gorriak, Linton Taun, Ezkixu, Anje Duhalde, La Polla, kantu herrikoiak, eta munduko hainbat kantu...) Azkenik dantzak (txontxongillo, banako, makil ttiki, kortes, madison, fandango...) eta Kantuak Zpeiz Mukaki bestan eta bestarako sorturiko proiektua da. Zpeiz Mukakik euskal dantzari errautsa kentzen dio gaurkotasuna eta freskotasuna ekarriz. Berezitasun nagusia euskal dantza tradizionala eskaintzea 80–90 hamarkadetako musikek lagundurik ordu betez. Publikoarekin harremanetan eraikia den animazio ibiltari eta umoretsua da. Xutik taldea, 2008an sortu zen, Zpeiz Mukakiren musikariek, haien artean zuten proiektua plantan jartzea deliberatu zutelako. Maitena, Txomin eta Pier–en laguntzari esker osatu zen taldea, haiek Zpeiz Mukakiko musikarien lagunak ziren eta azken horiek taldean parte hartzeko proposatu zieten.

Oinarri bezala, musika tradizionala dute eta gaur egungo estilo guziekin nahasiz, euskal gazteria mugiaraztea dute xedea. Xutik taldea

Mizel, Pier eta Sébastien aparte, taldeko kide guziak ikastolara joan dira, baina erran gabe doa denek euskara maite eta baliatzen dutela. Horri esker kantuak euskaraz kantatzen dituzte. Xutiken 9 kide kondatzen ahal dira eta bakoitzak bere tokia du talde horretan. Haientzat hain garrantzitsua da denak elgarrekin jotzea non, bat eskas delarik beste izen baten hartzea hautatzen duten.

Eta horra gazte horien izenak: Peio Iziaga, ahotsa, Ezpeletakoa Maitena Beheran, ahotsa, Donibane Lohitzunekoa Amaiur Koxkarat, baxua eta koroak, Miarritzekoa Txomin Dhers, teklatuak, Ziburukoa Ortzi Hegoas, bateria eta ahotsa, Miarritzekoa Mizel Zamora, tronpeta eta eskusoinua, Senperekoa Patxi Bidart, saxoa, gaita eta koroak, Baigorrikoa Pier Balacey, gitarra, Luhusoakoa Sébastien Sedes, gitarra, Makeakoa

Musika estiloa denen artean egiten da eta nola ainitz diren pilaka estilo badituzte, baina nagusienak dira: rock, reggae, ska, latino, punk, disco pixka bat ...

Bestalde taldeko kide guziek Xutik aparte ofizio arrunt desberdinak dituzte ; bi zurginak dira, beste batek merkataritzan lan egiten du, erizain bat eta erakasle bat bada ere... Nola ezagunak bilakatu ?

Zpeiz Mukakirekin, musika munduan erlazio ainitz egin dituzte, haien bidez kontzertuak egin dituzte eta Euskal Herrian zehar ezagunak bilakatzen ari dira. Bainan momentukotz Euskal Herriaren hegoaldean dira gehienik galdeginak.

Bestalde berrikitan CD bat aterat dute Mukaki Zpirit deitzen dena, hau 2010eko maiatza eta irailaren artean grabatua izan da Paxkal Etxepareren estudioan, Bardozen; 14 kantuz osatutako CDa da, bakoitza bestea bezain ona. Kolaborazio ainitz ukan dituzte CD horren egiteko eta haiei eskerrak emaiten dizkiete.

Azkenik espero dugu zuen laguntzaren bitartez zinez ezagunak bilakatuko direla eta mundu osoan bidaiatzen ahalko dutela haien nahia den bezala, zinez merezi dutelako.

Peio Iziagarekin, bere etxean (Ezpeletan), elkarrizketa bat egin dugu, eta hona gure galderen erantzuna : Nola, zergatik eta noren ideia zen Xutik taldearen sortzea ? Lehenik Zpeiz Mukaki taldean ari ginen, hor sei–zazpi musikari eta zortzi dantzari ginen. Musikarien artean beste talde baten egiteko proiektua ginuen. Ezagutzen ginituen hiru lagun musikari gure taldean sartu dira.

Zergatik Xutik deitzen zirezte ? Euskal gazteriari mezu bat pasarazteko, egungo pasibotasunaren aurka, elgarrekin xutik, kanta eta dantza dezaten.

Zenbat urtetan hasi zirezte elgarrekin jotzen ? Zpeiz Mukakirekin duela bost urte eta Xutikekin duela hiru urte.

Nun entrenatzen zirezte ? Eta zein gertakaritan jotzen duzue ? Ezpeletako “Etxe Bizitzan” trebatzen gira, Ezpela taldeko sala bat da eta prestatzen digute. Gehienik hegoaldean ari gira gaualdi eta bestetan.

Norek ditu kantuak eta musikak egiten ? Kantuak Patxi Bidartek idazten ditu eta musikak denak elgarrekin egiten ditugu bakoitzak bere ideia emanez.

Zein da zure kantu maiteena ? Zergatik ? Nere kantu maiteena “Kateak ate” da, sortu dugun azken musika delako, erritmo alaiak dituelako eta indarra botatzen duelako.

Noiz hasi zirezte publikoaren aintzinean jotzen ? Zpeiz Mukaki taldearekin kalean ari ginen eta Xutikekin 2008ko azaroaren 28an eman genuen gure lehen kontzertua Miarritzeko gaztetxean.

Zendako euskaraz kantatzen duzue ? Euskara gure ama–hizkuntza delako eta euskal gazteria euskaraz mintzatzera pusarazi nahi dugulako, bainan kantu bat ingelesez egin dugu.