Euskonews Gaztea
Gaiak: Olatz Saitua Iribar
Olatz Saitua Iribar Bilbon 1967an jaiotako soprano bizkaitarra da. Ikasketak
Gitarra eta kantu ikasketak egin zituen Bilboko Kontserbatorioan, Ekonomia eta Enpresa Zientzien lizentziatura ateratzeaz batera. Bizkaiko Foru Aldundiaren beka bati esker Carlo Bergonzirekin Sienako Chigiana Akademian eta Wilma Lippekin Salzburgoko Hochschule Mozarteum eskolan ikasketak sakontzeko aukera izan zuen. Azken horretan, Opera espezialitatean graduatu zen 1996an. Sari eta aipamenak
Bilbo, Irun eta Vienako Belvedereko Nazioarteko Kantu Lehiaketetan saritua izan da. Jarduerak
Bartzelonako Lizeo Antzokia, Madrileko Errege Antzokia, Operako Lagunen Bilboko Elkartea, Donostiako Musika Hamabostaldia, Santanderko Jaialdia eta Eisenstadteko Haydn Jaialdietako opera denboraldietan abestera gonbidatua izan da.
Baita Espainiako Irrati Telebistako Orkestrarekin (RTVE), Espainiako Orkestra Nazionalarekin, Tenerifeko Sinfonikoarekin, Bilboko Sinfonikoarekin, Galiziako Sinfonikoarekin, Galiziako Real Filharmoníarekin, Asturiasko Printzerriko Sinfonikarekin, Valleseko Sinfonikarekin, Gaztela eta Leongo Sinfonikarekin, Essener, Philharmoniker eta Dresdner Philharmoniekoekin kontzertu denboraldietan abesteko gonbidapena jaso du ere.
Hainbat eszena–zuzendarirekin lan egin du, besteak beste, Monako eta Dresdeneko Schaaf, Carsen, Tambosi, Grüber eta Deflo. Soltesz, Soudain, Ranzani, Salonen, Victor Pablo, Bragado, Garcia Asensio, Mena, Frühbeck de Burgos, Haider, Garcia Navarro, Delacôte, de Billy, Ros Marba, Encinar, Valdes, Vladar, Morandi eta Plasson bezalako orkestra zuzendariekin baita ere.
‹‹Olatz Saitua Iribar, Auñamendi Eusko Entziklopedian››