Euskonews Gaztea
Gaiak: Leintz Gatzaga, Gatz Museoa
Urre zuria deitu izan zaio gatzari denbora luzean. Eta Leintz Gatzaga moduko udalerri batentzako motor ekonomikoa izan da mendeetan; hain zuzen ere, Gipuzkoako herri honetan gatza ustiatu zen Burdin arotik 1972ra bitartean. Argazkia: © Antxon Aguirre Sorondo. (3digitala)
Inportantea oso gatzaren industria beraz, eta jendarteratu asmoz, 2000 urtean ireki zuten Gatz Museoa. Udalerriaren historia ezagutarazi nahi da eta gainera, gatza egiteko prozesua nolakoa izaten zen gertutik ezagutzeko abagunea dago.
Bisitak larunbat, igande eta jai egunetan egin daitezke. Bi txanda daude, 12.00tan euskaraz eta 13.00tan gaztelerazko azalpenak ematen dira. Baina aurrez kontaktatuz gero (665739550), ordu horietatik kanpo ere burutzen dituzte bisitaldiak.
Eta ikastetxeekin ere lan egiten dute museoko arduradunek; zenbait ekintza eta bisita didaktiko eskaintzen dituzte eta askotariko gaiak jorratzen dira: gatza lortzeko modu desberdinak ezagutu; gatzaren ezaugarri eta erabilera anitzei buruz ikasi; energia hidraulikoaren nondik norakoak ?
E.Otsoa Gatz Museoa Dorleta bidea 20530 Leintz Gatzaga (Gipuzkoa) 665 73 95 50 web orria