Euskonews Gaztea
Gaiak: Trenbidearen Euskal Museoa
Azpeitian aurkituko dugu Trenbidearen Euskal Museoa. Bertan, Euskal Herriko trenaren historiaz bustitzeko geltokia aurkituko dugu. Aurrera tren–makina, Azpeitiako geltokian. Argazkia: Javier Juanes (3digitala)
Industria Iraultzako lurrunezko makinetatik modernoetarako eboluzioa ezagutuko dugu, eta horretarako, mota ezberdinetako lokomotoreak ezagutzeko abagunea edukiko dugu. Gainera, Ingurugiro Gela deiturikoan, 12 panel telematiko aurkituko ditugu besteen artean, berotegi efektua, garraioa eta izadia edota petrolioa moduko gaiei buruz gehiago ezagutzeko aukera eskainiz.
Bestalde, ekimen ezberdinak burutzen dituzte urtean zehar museoan:
:: Apirilaren 1etik urriaren 31ra: Astebururo lurrunezko trenek bost kilometrotako ibilbideak burutzen dituzte. Jakin, 100 urte baino gehiago dituztela makinok.
:: Abuztuko lanegunetan: tren–makinek eta diesel–elektriko automotoreek zirkulatzen dute, astelehenetan salbu.
Trenbidearen Euskal Museoa
Julian Elorza 8 20730 Azpeitia, Gipuzkoa Telefonoa: 943.15.06.77 Faxa: 943. 15.07.46 museoa.euskotren@sarenet.es Trenbidearen Euskal Museaoren webgunea