583 Zenbakia 2011-06-17 / 2011-06-24

Euskonews Gaztea

Gaiak: Sexualitatea, gazteen buruko mina

MUSKIZ BHI



Sexualitatea, zelako hitza. Askotan burutik kendu ezin duguna eta gazte askori buruhausteak ekartzen dizkiona. Noiz? Norekin? Asko itxaron beharko dut? Nolakoa izango da? Min egingo du? Argazkia: CC BY — Natalie Smith

Noski, eta gurasoei hitzik ere ez! Bai, agian hori da txarrena. Lagunekin horri buruz hitz egiten duzu baina dituzun kezka guztiak ezin dituzu haiekin ase. Beraz, kaletik edo ikastetxetik etxera bueltatzean burumakur sartzen zara zure gelan milaka galdera buruan dituzula.

Etxerako lanak egiten hasten zara; matematika, historia eta haren Iraultza Industriala, Biologia, Latina, Fisika eta Kimika... eta zertarako!! Honek ez dizu mutil edo neska batekin ateratzen lagunduko!!

Eta gero interneten sartuta bideoak eta musika jaisten edota lagunekin hitz egiten eta berriro ere gai berbera. “Ba aurrekoan neska bat ezagutu nun, kristona haizak! Ilegorria eta bero–beroa! Ikatzen egon gintuan ta gero bere etxera joan gintuan, sekulako gaua!!” ta zuk “Jo txo a ze pagotxa!!” (bai seguro, gezurra, gezurra putza!! Neska hori plastikozkoa zuan!)

Afal orduan berriro ere ixiltasuna ez bada gurasoen betiko leloa “Ikasi behar duzu oso garrantzitsua da!! (blablablabla)”. Puf!! Eta gainera neba–arreba txikiren bat baduzu... ez zaitu bakean utziko!! Argazkia: CC BY — Marco

Ondoren gaueroko telebista saioak eta kriston mutil–neskak eta... berriro ere berdin. Ematen du gure mundu hau gazteon atsekabea handitzeko eratua izan dela.

Beraz, lasai gazte! Ez ezazu zeure burua lehertzeraino ixildu!! Neska edo mutil batekin ligatzeko ZU ZAREN BEZELAKOA IZAN behar duzu!

Joan zaitez gazte asko dagoen taberna edota garito batera zure koadrilarekin, zure lagunei ere ez baitzaie ideia txarra irudituko.

Begira ezazu zure ingurura eta bila ezazu gustoko pertsona bat, hurbildu zaitez bere ingurura baina ez oso hurbil eta hasi zaitez begirada jokoan.

Mutila bazara bost segunduz jarraian ez badizu begirada kentzen joan zaitez urruntzen baina ez ezazu begibistatik galdu. Urduri jartzen bada hurbildu zaitez bere ondora eta “aupa, zer moduz” soil batekin has zaitez. Beste txorradarik ez ezazu esan, oso babua emango duzu eta!

Neska bazara sartu dantza plazan eta begiratzen jarraitzen badu har ezazu besotik (ez eskutik) eta sartu ezazu dantzan. Bigarren kantan–edo, gustoko bazaitu, zerbait edatera gonbidatuko zaitu eta hasi hitz egiten.

Gainerakoa zure esku!! Baina gogoratu!! Gazte gehienek zure arazo edota kezka berdinak dituzte, beraz ez esan gezurtxorik eta esaiozu benetan nolakoa zaren!!!