582 Zenbakia 2011-06-10 / 2011-06-17

Euskonews Gaztea

Gaiak: 2011, Basoen Nazioarteko Urtea

Etxarri Aranatzeko ANDRA MARI Ikastola

LH6 A-ko ikasleak



Badakizu Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2011. urtea BASOEN NAZIOARTEKO URTEA izendatu duela “Basoak pertsonentzat” lemapean?

– Badakizu planetaren %31 baso–masaz estalia dagoela? – Badakizu Euskal Herriaren lurralde osoaren % 60 basoz estalita dagoela? – Badakizu basoek, Munduko biztanleen % 20ri baino gehiagori bizitzeko bideak ematen dizkietela? – Badakizu basoak kontserbatzea dela CO2–ren emisioak murrizteko bide eraginkorrena? – Ez zaizu iruditzen badugula arrazoirik ospakizun honekin bat egiteko? Senpereko basoa.

Ospakizun hau oso baliagarria izango da basoen garrantziaz gogoeta egiteko eta planetaren garapen iraunkorraren osagai direla konturatzeko, izan ere, onura ekonomiko, soziokultural zein ingurumen alorrekoak ematen baitituzte.

Helburu horiek lortzeko, 2011. urtean nazioarteko ekintzak sustatuko dira edozein baso mota, baita basoetatik kanpo dauden zuhaitzak ere, modu iraunkorrean antolatu, mantendu eta garatuak izan daitezen. Nazioarte mailako ekimena izan arren, estatu eta lurralde mailako proposamenak ere egongo dira: bilerak, hitzaldiak, irteerak, zuhaitz landatzeak eta sentsibilizatzeko beste ekimen batzuk.

Guk, basora joaten zarenerako,gomendio batzuk prestatu ditugu:

– Utz ezazu egon zaren lekua zegoen bezala. Ez utzi zaborrik, jaso itzazu poltsa batean hurbilen dagoen edukinontzira botatzeko. – Basoan zabiltzanean ez dadila nabaritu handik zabiltzanik, oharkabe ibil zaitez. – Landaretza eta fauna eta inguru naturala errespetatzea zure zaletasunaren gainetik dago. – Ez ezazu jazar ez animalia basati ez bestelakorik eta ez itzazu hartu ez landarerik ez animaliarik. Hain gustuko badituzu, argazkiak atera ditzakezu. – Ez ezazu puskatu zuhaitzen adarrik. Ez ezazu markarik egin zuhaitz enborretan.