583 Zenbakia 2011-06-17 / 2011-06-24

Euskonews Gaztea

Gaiak: Josune Gomez, Dragatuaren aurkako plataforma

MUSKIZ BHI



Arenako dragatuaren auziak kezkatzen gaituela eta Josune Gomez dragatuaren aurkako plataformaren kidearengana jo dugu. Berak azaldu digu nola dagoen egoera gaur egun.

Hasteko, zein da proiektu honi buruzko zure iritzia? Zergatik uste duzu aurrera egiten ari dela nahiz eta ilegala izan? Proiektua oso kaltegarria da naturarako eta guretzako, biztanle moduan, ere bai zeren ezin izango dugu disfrutatu gure hondartzaz. Aurrera egiten ari da botere ekonomikoa gauza guztien gainetik dagoelako. Alde batetik, ingurumena zaindu behar dugula esaten dugu baina interes ekonomikoa dagoenean natura izorratzeak ez du hainbeste inporta.

Ondorio latzak egongo direla aurre ikusi dute ingurumen ikertzaileek, adibidez Dunen desagertzea, uraren kutsadura... Ados al zaude horrekin? Bai argi eta garbi ikusten delako hondartzaren egoera gaur egun. Konparaketa egitea oso erraza da harea pila bat desagertu delako eta harearen ordez harriak baino ez daude. Dutxak dauden tokian metro bateko distantzia dago dutxatik harea mailara arte. Eta argi eta garbi dago urak eraman duela.

Gainera, nahiz eta egoera konpontzen saiatu harea leku batetik bestera garraiatuz, olatuek eramango dute etengabe. Uraren kalitatea nolakoa izango den jakiteko, analisia egin beharko dute, baina orain ezin dugu jakin.

Eta bukatzeko, uste al duzu jendearen protestek eta manifestazioek aurre egin ahal diotela dragaren proiektu honi? Nire ustez, bataila hau galdu dugu zeren nahiz eta jendea, politikariak eta abar kontra egon, portuko zuzendariek jarraitu dute haien proiektuarekin. Nire ustez, borrokatu beharko dugula ingurumenaren kontrako proiektuen aurka nahiz eta berandu izan berriro ez gertatzeko beste leku batean. Eta esan beharko genieke boterea daukatenei ikertzaileen eta biztanleen iritzia errespetatu eta kontuan hartu behar dela.