Euskonews Gaztea
Gaiak: Arenako hondartzako dragatua
Seguruenik Arenako hondartzako dragatuari buruz entzun duzuela zer edo zer, izan ere, eztabaida handia ekarri du bai Muskizen bai eta inguruko beste herrialdeetan.
Bilboko Portuaria Autoritateak Arenako hondartzatik dragatu nahi duten harea kopurua, 300 futbol zelaien balioa du, hau da, 10 milioi metro kubiko erauzketaren baliokidea da, Superportura eramateko eta eraikuntzan erabiltzeko. Lehenengo fasea 2009ko amaieran hasi zen, abenduaren 19an hain zuzen, nahiz eta hasiera batean 2009ko apirilean egitea espero izan eta bigarrena 2010eko azaroaren 13an jarraitzea erabaki zuten. Honekin batera, 2011an espero da bukatzea. Erauzketa ilegal honek, manifestazio eta hondartza honetara doan jendearen protesta ugari ekarri ditu. Arenako hondartzaren ikuspegia Argazkia: CC BY — kurtxio
Proiektu honek, ondorio latzak ekartzen ditu berarekin. Alde batetik itsas hondoko harea kentzeak suposatzen du goiko harea behera doala leku hori betetzeko eta dunak desagertzeko arriskua ere badago, itsaspeko harea horretatik elikatzen direlako. Beste alde batetik, ekosistemarako ondorio latzak dakartza, baita bainularien osasunerako ere. Horretaz aparte, Sustapen Ministerioak adierazi zuen arrantzarako eragin negatiborik ez zuela ekarriko, baina arrantzaleek kontrakoa uste dute, harrotuko den itsaso–hondo horretan metal astunak (kadmioa, zinka, beruna) zein kutsadura fekal ugari baitaude.
Harea ateratzeko erreklamazioa 2005ean onartu zuen Espainiako Sustapen Ministerioak nahiz eta Muskizko Udalak ingurumen inpaktua zalantzan jarri. Horregatik, partidu guztiek Udalarekin batera, akordatu dute Autoritate Portuarioaren proiektuaren berehalako gelditzea, eta baita ere Ingurumen Ministerioa eta Kostetako Zuzendaritza Orokorrarekin batera.
Muskizko Udala, bestalde, biziki kokatu da dragatze lan horien aurka, izan ere, Barbadun estuarioan eta dunetan eragin negatiboa ekarriko duelako batik bat eta azken urte hauetan nahiko hobetu direlako.
Hau guztiaz aparte, Muskizko ingurumenaren zinegotziak ere kolokan jarri ditu urpeko harrobi honen hainbat aspektu. Izan ere, hasiera batean proiektu honek kostetako arauak apurtzen zituen eta 2006an eragozpen hau juridikoki salbatzeko hainbat ekintza egin zituzten.
Etorkizun batean gertatu ahal diren gauzak alde batera utziz, Muskizko Udala lan egiten ari da informazio guztia bilduz, zein ondorio izango dituen aurre ikusteko.
Bitartean, hainbat talde, orain dela gutxi egindakoa bezala, “Arena hondartzaren desagerpenaren aurka”, hasi dira sinadurak biltzen eta hainbat kontzentrazio burutu dituzte jadanik dragatu honekin behin betiko bukatzeko.