579 Zenbakia 2011-05-20 / 2011-05-27

Euskonews Gaztea

Gaiak: Ainhoa Sanchezi elkarrizketa Facebook bidez

UGARTE, Iosu BALANZATEGI, Leire GARMENDIA, Julen OSA, Lander ARANZABAL, Jon LABAKA, Xabier

Bergarako ARANZADI IKASTOLAko ikasleak

Argazkia: Ainhoa Sanchezek utzia.

Izena: Ainhoa Sanchez. Kolore bat: beltza eta gorria Amets bat: zoriontsua izatea. Bidaiatzeko toki bat: New York. Abesti bat: Don’t stop believe in Liburu bat: Tengo ganas de ti, Federico Moccia–rena Musika talde bat: Bon Jovi. Bizitzeko toki bat: Aretxabaleta Hondartza edo mendia: mendia

Ainhoa Sanchezekin egon gara harremanetan, Facebook–etik. Lehenik, galderak egin dizkiogu eta berak, ondoren, erantzun egin dizkigu. Plazer handia izan da Miss Euskadi 2009 izan zenarekin harremanetan egotea. Guk egindako galderak azpigai desberdinetakoak izan dira .Bere bizitzari, Errealari, eta Miss Euskadiri buruzkoak, eta telebistaren gaineko beste hainbat galdera ere.

Badakigu Miss Euskadi izan zinela. Txikitatik nahi zenuen modelo izatea? Ezta pentsatu ere, nahi barik izan zen. Donostiako agentziakoak ikusi ninduten eta nahi barik mundu horretan sartu nintzen. Bertan, Miss lehiaketara aurkezteko animoak eman zizkidaten eta dena espero barik gertatu zen.

Zer ikasi duzu? Oraindik ere ikasten ari naiz, lanarekin ikasketak ezin ditut bukatu eta hor nabil, poliki–poliki, ateratzen. Bi urtez Turismo egin nuen eta Psikologian 3.urtean nago.

Inoiz pentsatu zenuen Miss izatera helduko zinenik? Ez, lehen esan dudan bezala, dena nahi barik izan da.

Zer sentitu zenuen Miss Euskadi izendatu zintuztenean? Ezer espezialik ez. Gogoratzen zara zuregatik pozten diren denengatik, guraso, familia, lagunak...

Zela heldu zinen telebistan agertzera? Lagun bat nuen telebistan lanean zegoela gidoigile moduan. Behin, programa bat ikusten joan nintzen, eta egun batean deitu egin zidaten nahi ote nuen proba egin erreportari bezala, erreal zale amorratua nintzelako, eta horrela, poliki–poliki, “Uyyy!? programan parte hartzen hasi nintzen. Argazkia: Zuriñe Velez de Mendizabal.

Zein izan da zure lehenengo programa? Eta gustukoena? Nire lehenengo programa “Uyyy!? izan zen eta horregatik oso maitagarria iruditzen zait. Gainera, lagun asko egin nituen eta oso giro polita zegoen.

Zure bizitza aldatu egin da telebistan agertzen zarenetik? Ezer ere ez, denak berdin jarraitzen du eta horrela nahi dut jarraitzea, gainera.

Arraroa egin zitzaizun telebistako lehenengo eguna? Zergatik? Ba..., nire lagunekin egongo banintz bezala nengoen...

Telebistan eduki duzun anekdotaren bat? Ba, ez dut eduki anekdotarik baina, pixka bat larri sentitu nintzen behin. “Palabra de honor? estiloko soineko bat janzten nuen batean erori egin zitzaidan zuzenean eta dena ikusi zitzaidan!

Desfileren bateko anekdotaren bat? Ba, egia esanda, ez zait ezer ere gertatu, baina normalean, ez da ezer pasatzen; batzuetan kremailera zabalik irteten zara, baina gauza askorik ez.

Zure bizitzako momentu txarren bat? Ez daukat. Oso zoriontsua naiz.

Badakigu errealzale amorratua zarela. Zein da zure jokalaririk gustukoena? Eta munduko jokalaririk onena? Errealeko Xabi Prietok eta David Zurutuzak daukate kalitate handien, eta munduko jokalaririk onena, askogatik, Zinedine Zidane.

Nola ospatu zenuen Errealaren igoera? Afaltzen eta juergan, lagunekin.

Jendeak kaletik geratu egiten zaitu? Ez, baina begira geratzen dira batzuetan eta komentarioak egiten dituzte.

Honekin elkarrizketa bukatutzat ematen dugu, baina aurretik, eskerrak eman nahi dizkiogu Ainhoa Sanchezi gurekin harremanetan egoteagatik. Elkarrizketa honetan guztian esaldi batek grazia eman digu eta azaldu nahi dugu, hain zuzen anekdotaren pasartea. Horrek esan nahi du, denoi gertatzen zaizkigula gauza bitxiak. Berriz ere eskerrik asko. Agur!

‹‹Informazio gehiago: Euskonews Gaztean eginiko elkarrizketa››