578 Zenbakia 2011-05-13 / 2011-05-20

Euskonews Gaztea

Gaiak: Katu europarra

ADEVE



Europar katuaren jatorria gezurrezkoa da, Afrikako edo Libiako katuarengatik datorrela ematen du (Libiakoa erromatarrek orain dela 2000 urte kontinente zaharrean sartu zuten). Europako arrazarik benetakoena da, izan ere, aspaldiko ezaugarriak, hautaketarik gabe kontserbatu ditu.

Katuei buruzko lehenengo liburu osoan —Europear Shorthair–a—joan zen mendean Ingalaterran argitaratu zen eta Munduko arrazarik garrantzitsuena moduan hartu zuen.

Europar katuak ile motza eta fina du, baina batzuetan, bere ilea zurda bezain gogorra izan daiteke. Bere gorputza ondo osatuta dago, gihartsua da, bularra zabala du eta gorputz–adarrak sendoak dira. Bere burua biribila da, masailak oso garatuak dira, eta belarriak txikiak eta zorrotzak ditu. Sudurra motza du eta begiak handiak eta adierazgarriak dira. Bere begien tonua eta bere ilajearena antzerakoak dira. Buztana bere oinarrian motza eta lodia da. Otzantzeko erraza

Katu europarra oso eraginkorra, ikusbera eta trebea da, eta gainera, kemen handia du.

Arratoiak eta beste animalia ehizatzeko gai da, izan ere, honetarako ahalmen handia du.

Arraza honetako katu gehienak ez direnez haztegietan jaiotzen, bere izaerak ez dauka egonkortasunik genetika–hautaketagatik. Nahiz eta indibiduo bakoitza bere kidearenaren desberdina izan, denek gauza bat amankomunean dute: otzantzeko erraza da.

Hotza ondo jasaten dute eta beren marrakak atsegin bihurtzen dira. Europar katuen arrazarik urtetsuenetarikoa bat da: bere indibiduoak hamalau urte edo gehiago bizi izan daitezke.

Animalia hau edozein bizitza mota bati molda dakioke, baina horretarako baldintza batzuk bete behar dira: bere nagusiek maite behar dutela, bere ohiturak errespetatu eta halaber, ekintza askatasuna utzi behar zaiela. Lagunen artean egotea asko gustatzen zaio, emeei batez ere.

Bere elikadurak ez dauka arazorik. Denetik jaten du: esnea eta haragia batez ere, dena den gluzidoak, mineralak, eta bitaminak ematea komenigarria izan daiteke, kumeei eta bular–emaileei batez ere. Nahiz eta oso txikiak izan, kumeek haragia jaten ikasi ohi dute.

Zainketei dagokienez, esan dezakegu sarritan eskuilatzea komenigarria dela. Argazkia Borrokalari, autoritario eta gorrak

Europako arrazan kolore eta marrazki asko ezagutzen dira, haien artean beltza, albinoa, edota tigrearen larrua bezalakoa.

Europako katu beltza motarik ugariena da. Begiak horiak edo laranjak izan ohi dira. Alerik onenak siamdar arrazarekin gurutzatzean etortzen dira. Animaliak borrokalariak eta kementsuak dira

Zuriak eskasagoak dira, eta ia–ia beti gorrak. Bere izaera autoritarioa eta borrokalaria da. Begi kolore desberdinetakoak dituzten aleak izugarrizko ugaltzaileak direla esaten dute, izan ere, begi urdinak edo laranjak dituztena kume ugari edukitzen baitituzte.

Badago ere beste katu zuri mota bat, eta honen begiak urdin–argiak dira, eta begi niniek gorri islak dituzte. Albinoak dira. Albinoek katu zuriekin alderatuz abantaila bat dute: denboraren poderioz gor ez direla geratzen.

Tigrearen larruaren antzekoa dutenak, miniaturazko tigreak ematen dutela esan daiteke. Konpainia katu leiala eta ehiztari bikaina da. Bere gorputza sendoa, indartsua eta gihartsua da. Burua zabala du eta masailak oso nabarmenak ditu.

Marmorizadoen gorputza, tigrearen larruaren antzekoak diren gorputzak luzeagoa dute, eta masailak nabariagoak dira. Garondotik buztanera arte, bizkarraldea beltz koloreko hiru marrekin markaturik dago. Berezko ehiztariak ere badira: muskerrak, txoriak, karraskariak, eta sugeak harrapatu ohi dituzte.

Katu beixak oso urriak dira, eta zorte ona ematen dutela esaten da. Bere burua oso biribila da eta begiak kobre–kolore bizikoak dira.

Bukatzeko, esan daiteke, dortokaren ezkataren antza duen katu europarraren koloreak eta dortokaren oskolaren koloreak antzekoak direla: beltza, gorria eta beixa dira. Begiak laranja biziak izaten dituzte. Arrak bitxiak dira oso.

‹‹Katuen gaineko informazio gehiago, hemen ››