Euskonews Gaztea
Gaiak: Dona Mariako ikasleak eta elebitasuna: Facebook bidez festa antolatzen
ARRECUBIETA, Marta IRIGOYEN, Alexis RALLO, Maria OLAIZOLA, Miguel DOMAICA, Alain
Donibane Lohizuneko DONA MARIA Ikastetxea
Gu, 3C ko Dona Mariako ikasle elebidunak, astez aste, gure ikastetxeko ikasle ohiak bilatzen ari gira Facebook–en bitartez, zeren eta komunikabide garrantzitsuenetarikoa da jendeen bilatzeko. Horren bidez jende ainitz aurkitu ditugu eta baita ere gomitatu hurrengo irailaren bestarako. Lehen elebidun ikasgela.
Zergatik besta hau? Elebitasunaren 20 urtemugaren kari eta eraikuntz berriaren estrenatzearen kari besta hau egiten dugu.
Bertze aldetik, hurrengo irailean, elebitasun sailak hogei urte ospatuko ditu Dona Maria ikastetxean. Denbora hori, denbora garrantzitsuenetarikoa da gure iritziz, eta besta egingo dugu.
Gainera, hurrengo irailean, konpon– lanetan zegoen eraikuntza zaharrenaren estrenatzea eginen dugu. Eraikuntza honetan gela berritu ainitz ukango ditu: beherean, estudio areto zabala eta administrazio gunea izanen dira. Lehen estaian, CDI, osoki berritua ; ondoan, erakasleen gela eta kurtso gela bat (lan egin behar da!! ). Goiko estaian, bost gela izanen dira. Gela guzti horietan ikasle elbarriak sar daitezke oztoporik gabe. Zubixken bidez eraikin batetik bestera pasatuko gara. Gaurko materialak arinagoak eta gogorragoak baitira, eraikuntzak luzaz iraunen du. Eta han milaka gazteek ikasiko dute, balore giristinoak beretuz ; bihar gaur egun bezala gazteen hezkuntza denen desafioa izanen da.
Gure ustez, esperientzia hau biziki aberatsa da guretzat zeren eta euskaraz hitz egiten dugula eta orduan euskara hobekiago menperatzen dugu.