571 Zenbakia 2011-03-18 / 2011-03-25

Euskonews Gaztea

Gaiak: Artzain txakur katalana

ADEVE



Kataluniako autoktonoa da, hango haranetan eta mendietan Gros D’atura deitu zioten eta horrela agertzen da “Libro de Origenes”en, madrien, 1914.urtean argitaratuta. Artzain–txakur iberikoen artean, arrazarik hedatuena da, azken 30 urteetan “Club del Gros D’atura Català”ren promozioagatik.

Pirinioetako natura–hesiagatik, txakur hau isolatua eta leku harritsuetan atxilotua geratu zen. Bere isolamenduari esker, Pirinioetako artzain–txakurrarekin desberdintasunak ditu. Biek Bergamoko artzain–txakurra dute amankomunean (erromatar–legioek inperioaren hedaketa egiterakoan eramaten zuten txakurra izan zen). Eta Bergamokoa gainera, artzain–txakur Poloniarrarengatik etorri zen, jatorria ekialdeko eta antzinako arrazengan zegoen. Argazkia: Adeve Motak

Denboraren poderioz, Kataluniako artzain txakurrak Gironan bere kokapen garrantzitsua dauka. Arraza hau 1926. urtean Kataluniako Real Sociedad Caninak Bartzelonan antolatutako erakusketan aurkeztu zen aurrenekoz. Baina1970.urtera arte ez ziren agertu edertasun txapelketak.

1929. urtera artea arraza honek ez zeukan estandar ofizialik. Egun, horren barruan bi mota daude: ile luzekoak eta ile motzekoak. Azken honi, Gros D’atura cerdá esaten diote.

Estandarraren barruan,txakur azkar eta jakintsu bezala agertzen da. Dirudienez, atmosfera baldintza txarrek ez diotela kalte egiten eta denbora gaitzarekin lan egiteko gai dela, nahiz eta elikadura urria izan.

Arrak, 47 zentimetrotik 55 zentimetro bitarteko tamaina du, emeak ordea, 45 cm–tik 53cm, bere gorputza luzeagoa da altua baino.

Buru sendoa, gorputzaren gainerakoarekin konparatuz ondo proportzionatuta dago.

Ezpainak lodiak dira eta belarriak triangeluarrak. Bere begiak biribil, bizi eta ilunak dira, beren begirada adimentsua eta adierazkorra da. Argazkia: Adeve

Larrua lodia eta ondo pigmentaturik, gorputz eta buruan tente. Ile luzea duenak zakarra, kizkurra eta latza du, azpi–ile asko, bizarra, bibotea eta azpi–bekainak ditu.

Oso bitxia da bere muda ikustea, izan ere, bi fasetan egiten du. Lehenengoan aurreko aldean ilearen erdia mudatu ohi du, orduan alde batean ilea dago eta beste aldean ilerik ez. Gero, atzeko aldea muda ohi du, eta azkenean bi aldeak parekatzen dira.

Txakur hau urrunetik ikusten badugu, kolore bakarrekoa dirudi, baina gero hurbiltzen garen heinean, bere ilean tonalitate batzuk ikus ditzakegu.

Estandarraren arabera akats larriak dira, buru leuna, belarriak txarto kokatuak, oinak aldendurik eta azazkalak zuriak. Lehiaketatan akats kanporatzaileak dira pigmentaziorik eza ezpainetan, sudurrean, betazaletan; trufa marroia edukitzea, begi urdinak, buztana makurturik bizkarraren gainean, edo bi edo hiru cm gutxiago edo sobera izatea.

Bere izaeran bi aspektu desberdintzen dira, alde batetik mendian dagoenean lan txakurra denez, bere izaera bere munduaren barruan dago, urruna eta zaputza izan daiteke. Eta bestetik etxean, nahiz eta kanpotarrekin mesfidatia izan, etxekoekin batez ere txikitatik ohituta badago, maitekor eta bizia da, aparteko atari–txakurra ez ezik, bere jabearekin defentsa–txakurra ere bada, bere kemenari eta ausardiari esker. Halaber, etxean beti umeekin erne dago, eta beste txakur zahar bat badago, bere agintaritza onartuko du.

Bere tamainagatik, zainketa urriagatik eta izaeragatik batez ere, apartamentu batean edukitzeko oso txakur erosoa da. Argi eta garbi, ariketa fisiko apur bat egin behar duela, eta egunean bi aldiz behintzat, kalera eraman behar da. Gros D’atura artzain txakur klasikoa da, nahiz eta lotan dagoela iruditu, ardiekin dagoenean, ardi bat isilpean urruntzen bada, txakurrak bere burua altxatuko du eta bere ondoan jarriko da, artaldera eramateko. Askotan, bere agerpena nahikoa da berriro artaldera eramateko, izan ere, ganduak begirune handia edukitzen dio.

Txakur honek ez du bakarrik zelaian artzainak berari agintzen duena egiten, askotan, bere erabakiak hartzeko gai da eta erraz zuzentzen du artaldea. Gainera, telepatia berezia du eta hurbiltzen diren euriaren eta ekaitzaren arriskuak ulertarazi ohi dizkio.