Euskonews Gaztea
Gaiak: Gabonetarako, menu proposamena
Gabonak iritsi dira, eta jende asko jai–giroan murgildu da. Nahi duenarentzako menu berezi hau ipini nahi izan dugu sarean, desberdina eta goxo–goxoa. Gamarra Ostalaritza Eskolaren eskutik errezeta errazak: :: Zainzuri berdeen krema urdaiazpiko–kurruskariaz eta galeper arrautza frijituaz
Osagaiak (4 pertsonentzako) Argazkia: Muffet
2 sorta zainzuri berde Kuiatxo erdia Tipula bat Barazki hondoa Esnegain likido txorrotada bat Lau xerra urdaiazpiko ondu 4 galeper arrautza Ekilore–olio edalontzi laurdena Oliba–olio edalontzi laurdena
Nola egin
Krema: Zainzurien azpialdeko parte zuria baztertu eta zainzuriak erdibitu. Ernamuinak zuritu eta gorde. Zurtoinak eta zuritzearen azalak erabiliz egin krema bat: tipula julianan moztu eta lapiko batetan sueztitu olio apur batekin. Kuiatxoa xerra erditan moztuak gehitu eta utzi sueztitzen pixka bat. Azalak eta zurtoinak gehitu eta apur bat gehiago utzi. Barazki hondoarekin busti eta egosi barazki guztiak oso bigun egon arte. Azken irakinean esnegain txorrotada bat erantsi eta gatzez zuzendu. Thermomixean xehatu eta txinotik iragazi. Kremak fina eta arina izan behar du.
Zainzuri egosiak: zainzuri–ernamuinak ingeles erara egosi eta ur–izotzetan freskatu. Paper xurgatzailean ipini xukatu daitezen.
Urdaiazpiko kurruskaria: urdaiazpiko xerrak oso meheak izango dira, eta silpat baten gainean jarriko ditugu 150? dagoen labe batetan lehortzen jartzeko. Erdia mortairu batean huts bihurtu.
Galeper arrautzak: su motelean dagoen oliotan arrautzak frijitu zuringoaren zuri eta gorringoa gordin gelditu dadila.
Bukatu eta aurkeztu: zopa plater batean bi zainzuri–ernamuin ipini eta beraien artean, zutik, urdaiazpiko kurruskaria. Alboan arrautza frijitua. Zerbitzatzeko zopa–ontzi edo pitxartxo batean krema beroa ipini eta urdaiazpiko hautsaz hautseztatu. Mahaian platera hornigaiekin jarri eta kontu handiz krema jariotzen joan. Argazkia: jlastras :: Itsaskiekin beteriko legatza
Osagaiak (4 pertsonentzako)
800 g legatz Irina eta arrautza (arrautzeztatzeko) (Betegarrirako) 2 berakatz ale 80g kipula 1/2 piper gorri 1 porrua 2 muxil 4 txaka makil 100 g ganba Bexamela
Patata eta azenarioa Muxila Ganbak
Whiskya 1 tomate
Nola egin
Legatzari medailoiak atera. Betegarrirako osagaiak brunoisean moztu eta goarniziorako diren patatak borobildu eta azenarioa torneatu.
Betegarrirako osagaiak gogortasunaren arabera sueztitu; beste eltze batean bexamela egin bitartean. Betegarriko osagaiak bere puntuan daudenean, bexamelarekin lotu eta gatzatu. Gatzondutako legatz medailoi baten gainean betegarri pixka bat ipini eta beste medaloi batekin estali.
Saltsa prestatu. Tipula eta azenarioa sueztitu, eta porrua gehitu eta ordu erdi ingurura, gehitu zatitutako tomatea eta 20 minutu utzi. Bestetik, azalak zartagin batetan salteatu eta garreztatu whiskiarekin eta guztia nahastu eta txikitu.
Ganbak eltze batean salteatu eta muxilak zabaldu. Hornidurarako patatak eta azenarioak banatuta egosi. Medailoiak arrautzeztatu eta frijitu. Kontuan izan legatzak denbora asko behar duela eginda egoteko horregatik, aiztoaren puntarekin egiaztatu.
Aurkezpena egiteko, plater erdia saltsarekin apaindu. Gainean legatz betearen zati bi jarri eta inguruan patata, ganba, azenario eta muxilak txandakatu. Apaintzeko, legatz gainera perrexil birrindua bota.