559 Zenbakia 2010-12-17 / 2010-12-24
Gaur Paula Zaraini atletismoko kirolariari egingo diogu elkarrizketa. Berak Barrutia taldean entrenatzen du eta, bere bizipenak, bere txapelketak kontatuko dizkigu jarraian.
Zenbat urte daramatzazu atletismoa praktikatzen? Orain dela hiru urteko maiatzean hasi nintzen, 2007an. Denbora asko nenbilen kirol hau praktikatu nahian eta azkenean ipini nintzen hori egiten. Argazkia: Paula Zarainek utzia.
Eta zergatik atletismoa? Niri txikitatik gustatu zait atletismoa egitea, baina nire aitak ere txikia zenetik praktikatzen zuen eta arazo handiak izan zituen belaunean. Esaten zuen oso kirol gogorra zela. Baina azkenean konbentzitu nuen eta duela hiru urte hasi nintzen.
Zer esan nahi du zuretzako atletismoak? Nola sentitzen zara? Niretzako atletismoa oso garrantzitsua da. Estres handiko momentuetan edo triste nagoenean korrika egiteak asko liberatzen nau eta aske sentitzen naiz entrenatzean. Gainera, egunero zure markak hobetzen joaten direla ikusteak poztasun handia ematen dit.
Lehiaketa askotan hartu duzu parte? Denboraldi bakoitzean bi motatako txapelketak egiten dira; bata pista–estalikoa eta bestea aire libreko.
Estaliari dagokionez, abendutik martxo ingurura arte irauten du eta 200 metrotako pista bat da. Larunbatero lehiatzen da, eta eta nahi duenak korrika egin ahal du lehiaketa hauetan.
Beste aldetik Arabako txapelketa egoten da eta garrantzitsuenak Espainiakoak izaten dira niretzako. Gainera lehiaketa hauetara ez noa irabaztera baizik eta neure markak nola igotzen diren ikustera eta garrantzitsuena, taldekideekin ondo pasatzera.
Espainiako Txapelketari dagokionez oso maila altuko lehiaketa izaten da, maila altuko jende oso onarekin aurkitzen baitzara. Bestalde, 2009an Motrilen izan nuen lehiaketa izan zen niretzat gaur arteko hoberena, nire marka guztiak hobetu nituelako eta oso ondo pasa nuelako.
Ze taldetan korrika egiten duzu? Barrutia atletismo taldetan egiten dut korrika. Baina gaiera, Atletico San Sebastianeko Club Nautico–an nago federatuta.
Eta zergatik da garrantzitsua talde on bat izatea? Nahiz eta atletismoa kirol indibiduala izan garrantzitsua da lagunak edukitzea eta beraiengan konfiantza izatea. Zeren hauekin denbora piloa igarotzen dut eta elkarren artean animatzen gara talde bat osatuz .Gainera entrenatzera joaten garenean eta lagunik gabe joanez gero –edota gogorik gabe– lana ez da berdina.
Zenbat ordu ematen dituzu entrenatzen? Astean hiru egunetan entrenatzen dugu baina orduak normalean ez dira finkoak izaten, bi ordutatik hiru ordutara gutxi gorabehera. Gero, zein txapelketarentzako entrenatzen dugun, orduak ere asko alda daitezke.
Hainbeste ordu ematen entrenatzen pasata, erraza da zuretzat ikasteko denbora ateratzea? Normalean entrenatu aurretik ikasten dut eta asteburuetan ere, nahikoa ikasi behar dut astean zehar ezin baitut nahi beste denbora atera. Baina azken finean ez zait zaila egiten, niretzat planifikazio pixka batekin emaitza onak ateratzen ditudalako, eta asko ikasiz noski.