559 Zenbakia 2010-12-17 / 2010-12-24

Euskonews Gaztea

Gaiak: Lagun sareen erabilpena

EZENARRO, Arantza

Gasteizko OLABIDE Ikastolako ikaslea



Lagun sareak gaur egungo gizartean oso modan dauden gaiak dira. Hainbat ezberdin daude: esaterako Tuenti izeneko bat estatuan eta baita internazionalak ere, mundu osoan zabaltzen direnak, Facebook eta Myspace adibidez. Azkeneko urteetan teknologia aurrerapenekin batera asko aurreratu dira sareak interneten, gehien bat gazteen artean, hauek baitira erabiltzaile ohikoenak. Batzuetan gainera, ahaztu sor ditzaketen arazoak ugari izan daitezkeela, bere erosotasunak itsutzen gaituelako, esaterako. Alde positibo eta negatiboak

Alde onei dagokienez, sareen erabilpenak lagunen arteko harremana mantentzen laguntzen duela esan daiteke. Beste herrialde batzuetan bizi diren lagunekin nahiz ondoan daudenekin kontaktuan jarri zaitezke momentu oro eta segundo gutxian. Aldi berean, harremana mantentzeaz gain, komunikatu egin zaitezke bide hauen bidez. Liluragarria da eskaintzen duten azkartasuna eta erosotasuna munduko edozein tokitan dagoen beste pertsona batekin kontaktatzeko unean. Eta zer esanik ez diruaren kontuarekin, izan ere, erabilpena benetan merkea da, kasu askotan, gainera, dohain. Honekin batera, jende berria ezagutu dezakezu lagun berriak eginez eta harremanak hobetuz. Argazkia:ssoosay

Beste alde batetik, kaltegarria izan daiteke asko erabiliz gero. Munduan dauden gauza guztiekin gertatzen den bezala, abusatuz gero arazoak ekartzen ditzake. Kasu honetan mendekotasun ikaragarria sortzen du, ohartu gabe hainbat ordu ematen baititugu ordenagailuari itsatsita beste edozer egiteko ez bagenu bezala.

Beste ondorio kaltegarria norberaren pribatutasunean oinarritzen da. Askotan, konturatu gabe kontaktu gehiegi ditugu, batzuetan ezagutzen ez ditugunak ere. Hauek gure gaineko zenbait datu eta informazio eskuratu ditzakete guk jakin gabe. Esate baterako, ordenagailuak oso ondo manipulatzen dituzten teknikoek edo web orrietan oso trebeak direnek nahi duten guztia lortu dezakete, eta edozein gauza egiteko gai diren pertsonak izan daitezke, pederastak adibidez.

Lanpostu baterako lankide bat aukeratzeko orduan ere, behin baino gehiagotan horrelako sare batetan informazioa bilatu izan dute pertsona hori nolakoa den jakiteko eta lanpostu horretarako aproposa den ikusteko. Kasu horietan guztiz desegokia da horrela jokatzea, ezin baita jakin nolakoa den lan esparruan, eta okerragoa dena, bere bizitza pribatuari buruzko gauzak ikusten baitira inoren baimenik gabe.

Nire ikuspuntutik ezer ez da kaltegarria neurri batean erabiltzen dugun bitartean; hau da, sareak erabiltzea ondo dago lagunekin hitz egiteko, beste herrialdeetako jendearekin harremanetan jarraitzeko, oso metodo ona da eta. Hala ere, erabilpena kontrolatu behar dugu ematen ari garen informazioarekin batera, ezin baita ziurtasun osoz jakin nork ikusiko dituen guk sarean ipinitako gauzak eta horrekin zer egingo duen ez dakigulako.